Baserriko bizimodua

Jatekoa; erropak; familia giroa; beti lanean; jatorria; biografia; morroiak; berrikuntzak (ur-korrontea, e.a.)

-

Transkribapena

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-104
Pasartea 0:45:17 - 0:46:56 (1' 39'')
Laburpena Pikoketakoek bazuten kotxea baina gehienek ez zuten. Oinetakoak. Mezetara Oiartzuna. Ergoienaino alpargata zaharrekin eta mezetarako zapatak eta arropa dotorea jazten zituzten.

Lo egin

Transkribapena

-Eta lo nola egiten zenuten?
-Lo?
-Bai.
-Kusko bazenu gue zea, ematen zun, residentziko 'ta hola sala nola eoten dia tiran hola jarriyak, hala ohiyak.
Hamahiru, amona hamalau eta ama, hamabost. Aber, nola, nola sango zenuke?
-Alabak baten 'ta...
-Ni goatzen naiz lo iña ama ailleka batea, burukiyan ailleka honta jarri.
Eta gu hankan ailleka tokiyan beste almuada batekin. Zea elkarrei beira. Tokiya biar zen denantzako. Tokiya biar zen.
-Ordun elkarrekin itten zenuten lo batzuk?
-Batzuk, ombre! Batzuk bai. Hoixe! Anaiyak biñaka oyin.
-Eta zuek?
-Gu? Ahizpa, ahizpak eta san zaittut ba ama gaiñea ailleka batetikan nola jartzen giñan 'ta.
-'Ta koltxoiyak eta?
-A, koltxoiyak eta bai. Biño zuk ez zenittun dembateko koltxoiyak, last, zeakin intaku hoik, nola esplikatuko nizuke? Arto hostuakin intaku hoik.
Zuk nola izautuko zenittun! Ezta pentsatu 're! Nik izautu nittun holakuk baserriyan e!
-Arto azalakin indakuak?
-Artuan azalakin intakuak.
-Txurikiñakin?
-Txuikiña! Bakizu, bakizu! Haimbeste txuikiñakin iñak.
-Bai, nik txuikiña zer den badakit, biño txuikiñakin intako koltxoiyik ez.
-Ez. Nik 'e aspaldiyan ez. Biño han izautu nun nik. Geo zittun harrek lau ixkiñetan lau zulo. Dena hola irikiyak, propiyo josita jarriyak. Miño haitatik hola harrotu. Lau ixkiñetatik harrotutzen genun hua.
-Eskuk sartzeko ordun zian zuluak?
-Bai, eskuak sartzeko lau kantoitatik haik 'ta hua harrotzeko. 'Ta geo koltxoi bat gaiñian. Koltxoiya bai izaten zen gaiñian.
-'Ta hori azpiyan jartzen zan orduan?
-Hori, hoi azpiyan.
-Ordun hoi izango zen humedadia, ez koltxoiyak humedadia hartzeko hola?
-Ez dakit zertako. Ordun ez zen, ordun ez zen xomierrik, zeik izango 'ta!
-Ya, altura pixka 't emateko.
-Altura pixka 't emateko 'ro. Ordun ez zen izango 'ta hain gaiñin.
-Eta koltxoiyak zerezkuak zian?
-Koltxoiyak, lanazkuak. Ardi illiakin. Ordun koltxoiyak. Hua jotzen 'e kostatzen ziun puska 't e! Haik harrotzeko. Noizian behin in ber izaten zien harrotu.
Joka, joka. Jarri zea batin. Iuzkiya zen batian kampuan 'ta. Geo hua jo-jo iñ, harrotu 'ta berriz koltxoiyan sartu 'ta koltxoiya in 'ta ohira. Harrek lan haundiya zun e! Sate 'a, biño koltxoiy hoik.
-Zembat demboa aguantatzen zuen holako koltxoiyak?
-Holako koltxoiyak in 'ta zembat aguantatuko zun ba! Urte bete 'ro bi ahal baldin bazen, asko. Asko, koltxoiyak inta.
-Geo urtero.
-Bai, urtero itten bazenun hobe, harruo. Harrotu in ber zenun dena. Geo eskuz, jo-jo iñ aurrena, 'ta geo eskuz, potokoik baldin bazen, eskuz harrotu 'ta.
-'Ta artilliakin hariyik itten al zenuen?
-Ez.
-'O dena koltxoiko?
-Ardi illeik ez genun izaten, koltxoiyak ez dakit nundik karko zittun! Ardi illia, eosi in berko zittun.
Zetik ardiyik ez genun izaten.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:04:19 - 1:08:04 (3' 45'')
Laburpena Denek batera lo egiten zuten 13 ume, ama eta amona. Denentzat tokia behar zen eta elkarrekin lo egiten zuten. Anaiek binaka eta alabek amarekin. Arto azalarekin egiten zen koltxoi moduko bat eta gainean koltxoia jartzen zen. Artilezkoa zen eta urtean behin arrotu egin behar izaten zen.

Baserriko bizitza

Transkribapena

- Jakiña lana in berra zon, etortzeko mantentzeko! iñundik launtzik ez.
- Senide asko al ziñaten?
- Gu sei
- Bastante.
- Bai, zazpi izandu 'ta bat hilla.
- Ne ondongua hilla.
- 'Ta denantzako bazen lana?
- Bai denentzako hoixen baserriyan. Umiak eurra bildu, urik ez zen han aldamenin, baldiakin ura karraittu.
'Ta pixkaka pixkaka beak ingo zuten lan hua ittea. Horra.
- 'Ta egurra bildu sua itten zen 'ta egualdi onin zean barrenin tokiyan eurra aurreatu egualdi txarra zeneko!
Gio sua butanoik ez zen, argiyik ez genun indarrik ez zen, gio pasa zuten indarra. Miño argiyik ez zen petrolio o' kargurua o' kandela.
Besteik ez zen.
- Kinkiya
- Kinkiya, hoixen petroliokin kinkiya.Horra.
- 'Ta hoi oso bizimodu, gaurko gaztia kusi gabe ze ze ze in! Sana hutsakin ezta ezta pentsatu 're ! Horra.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:05:50 - 0:07:35 (1' 45'')
Laburpena 6 senide ziren etxean. Umetatik hasten ziren lanean baserrian, handitu ahala, ordea, lan konplikatuagoak izaten zituzten. Argirik ez zenez sua, karburoa, butano edota kandelekin moldatu behar izaten zuten.

Amona: emakume gogorra

Transkribapena

-Gaiñea harrek haimbeste urtian gauza pillerra kusko zittun.
-Jofa! Hua... Gorra zen amona. Harren kuartoa ni sartzen banitzan, bale.
Beste anaiyen bat sartzen baldin bazen "Alde in zak hemendikan!" Makilla 'ta "Alde in zak hemendikan e!" 'Ta da bialtzen zittun 'ta ni sartzen banitzan kontentu.
-Zukin konfintza gehiyo.
-Bai. 'Ta bazkaltzen 'o afaltzen 'o ai bagiñan beti ne onduan jarriko zen.
-Hara.
-Ne onduan 'ta nik beti saten niyon eozein gauza hola: "Amona oaiñ 'e dios erra pasa da!" 'Ta: "Zer duk? Eon hai ixillikan! Zer duk?"
'Ta: "Oaiñ 'e zea bat amona bat espostu da zea mutilla gazte gaztiakin". "Eoñ hai ixillikan amak aittu gabe! Eon hai ixillikan!Eoñ hai ixillikan amak aittu gabe!"
-Zu harrei toritzen.
-Ni hola 'ta hua berriz 'e neana, hua beti ne onduan jarko zen afaltzen 'o bazkaltzen 'o.
-Harrek erki pasten zukin! Jo!
-Ongi eoten zen nekin amona. Dembo batian artajorran hua, eun guziya artajorran igual pasten zun! Garaiy haitan bakizu dena artua itten zen! Amona eun guziyan igual artajorran aitzen zen.
-Bea bakarrik igual?
-Bakar bakarrik igual. 'Ta atsalde batian jon naz siesta, zea kontabandun ibillita 'ro. Ordun siesta in 'ta jun naiz amonangana:
"Dios, laundu ber ziot pixka 't 'ta ospa" 'Ta jun naiz 'ta: "Amona! Noizpaitte esnatu naiz ni 're, kriston siesta in det. Lo in det". "Lo in al dek? Hoi ez dik iñork kenduko e!"
-Beste eozeiñek errita mango zun.
-Jo zembaittek (...) zerta... zembaittek biño horrek: "Hoi ez dik iñork kenduko e!" Seriyo, seriyo.
-Jo, patzarako emakumia! Joe.
-Gue amak gorra saten zun zela, bai. Eskola 're jon nahi ez 'ta hoi makillakin igual joten 'men zela atzetik seika Karrikan pasa arte.
-Bai e?
-Bai.
-Amai 'ta o zueri?
- Amai, amai.
-Amai.
-Bueno gue amai.
-Bai, bai, bai, amonak zuen amai.
-Bai.
-Bai e?
-Bai.
-Jo...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:14:40 - 0:17:06 (2' 26'')
Laburpena Emakume gogorra zuten amona. Biloba guztien artean, Joxerekin konpontzen zen hoberen. Amona egun osoan artajorran aritzen zen, bakar-bakarrik. Seme-alabak Karrikara joaten ziren eskolara, eta, joan nahi ez zutenetan, amonak makilarekin segitzen zituen eskolaraino.

Petrolioa, eltzera

Transkribapena

- Ura hor goitik jarriya dakate deposito ttiki bat eta. 'Ta garaiy haitan aber zeiñek jarri ber zun ura ordia hola, tipu hoita. Ezin zen.
- Karo, karo.
- Ezin zen.
- Zailla da.
- Ordun behiyak 'e gobernatu ezkio, gaiñekun ez zeon, ez zeon ezer 'e.
- 'Ta argiya 'ta bai al zuten?
- Keba! Ez, ez. Zea, karburukin batzutan hola Altztxikiko Balentin Arditturrin ibiltzen zen batzutan karburukin, biño bestela petrolio. Petrolio kia kristona botzen zuna.
Batin (...) ate niyon marka politta bai. Zea Maitxo, leno san 'utena Maitxo hoiy entierro batea jona zen 'ta bestia Antonina hoi ez dakit ze ai zian, artajorran 'o patata atetzen 'o ez dakit ze ai zin "Josetxo, zuk eltziaiy beiratu e!"
Ba ni aurri hartan hola eukitzen nittun txaola ttiki batzuk inta 'ta ni han jostatzen pikun azpiyan. 'Ta torri bezela sua itzaliya! Aiba Dios! Oaintxe (...) Petrolio hartu dut zea potua 'ta sua pistu beharrian eltzea barrena kriston pilla eroiy zian!
Eltzian barrena! 'Ta nik ba, "Hau kauen diez, Antonina 'ta hoiri, Jose Luixeiy saten baniyon kriston erritak emango zitek!" 'ta hor pentsatzen neon 'ta Maitxo entierrotik hor heldu da zean zihar zihar zihar ikusi nun itxea heldu zela 'ta... "Ba, honeri san ber ziot!"
Hura baizen nere jefa zea, handikan tortzen nitzanin horrek kaso itten zin nei. 'Ta san niyon... Erdi marru edo san niyon zean: " Hola 'ta hola pasa 'itt, eltziaiy zea bota 'yot, petrolio ixuri in dit eta... "
Ni espantoka hantxe "Ixuri in dit zea, sua pistutzeko 'ta..." Harrek eltzia dena atzea kendu, bota zerriyai 'o ez dakit ze, 'ta berri berriya... Bestia torri bitartian, ez dakit patatakin 'ta zerbattekin...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:17:30 - 0:19:30 (2' 00'')
Laburpena Argindarrik ez zen izaten baserri askotan. Meategietan lanean aritzen zirenek karburoarekin egiten zuten argia, eta, bestela, petrolioarekin. Behin eltzea zaintzen utzi zuten Joxe, eta, sua pizten hasi zenean, petrolioa isuri zitzaion eltzera. "Batin in nioten marka politta bai".

Arane baserria

Transkribapena

- Honezkeo elkar ongi izautzen zazte zuek e'? koñatak?
- Ba, sekula izautze al da ba? ehun a ehun ki ehun anea gatz o' eztakit zenbat jan ber dila sateute alkar izautzeko 'ta,
ehun anea gatz ez genittun jango oandikan! Ehun anea, aneak hamabost kilo hamabi kilo eztakit esaten,
ehun anea gatz jan ber men dia alkar izautzeko.
- Gatza?
-Karo
- Normalin jana jate 'ugu!
- Karo sanez bezela dembo pilla bat ber dela 'ta halare...
- Ez dela izautzen!
-Hoi da. Eta zu Aranea ezkondu ziñanin hemen zein zin?
- Hemen? Izeba bat, hoin izeba bat, honen anaia 'ta hau, 'ta ni
- Gue anaiya Bortanekukin ezkondu
- Mm. Eta gurasuk e bai? ez izeba bat
- Ez, ez, izeba bat edadeko izeba bat.
-'Ta baserri haundiya izandu al da Arane? Ez haundiya ez, lurrak ondo bai etxe inguruan 'ta lur onak eta miño haundiya ez.
- Zer zin behiyak gehinak geyenak behiyak?
- Lau bost behi 'ta gizona lanea.Denan arte in ber zerbatte.
- Denak lan in ber!
- Gañea orduan artua 'ta erremolatxa 'ta arbiya 'ta hortxen aitzen baigiñan borrokan, oañ ez dia hoiyek denak itten miño, oan difente oso
- Oan pentsua dena. Pentzua 'ta makineniya.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:02:20 - 0:04:00 (1' 40'')
Laburpena 100 anega gatz jan behar omen da elkar ezagutzeko, dio Lorentxak. Aranera ezkondu zen Lorentxa. Inaxi bertakoa da. Lur onak ditu baina Arane ez da oso handia. Anea.

Familia handia

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:25:30 - 0:28:00 (2' 30'')
Laburpena Ama ez zen sekula eserita egoten, ezta jateko ere, eta emakume ederra zen. Aita, berriz, ttiki-ttikia zen eta behin ere ase gabekoa. Senide asko ziren eta azkar hasi behar izan zuten lanean. Bera aitarekin gelditu zen baserrian, soldaduskara joan arte.