Petrolioa, eltzera

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:17:30 - 0:19:30 (2' 00'')
Laburpena Argindarrik ez zen izaten baserri askotan. Meategietan lanean aritzen zirenek karburoarekin egiten zuten argia, eta, bestela, petrolioarekin. Behin eltzea zaintzen utzi zuten Joxe, eta, sua pizten hasi zenean, petrolioa isuri zitzaion eltzera. "Batin in nioten marka politta bai".

Transkribapena

- Ura hor goitik jarriya dakate deposito ttiki bat eta. 'Ta garaiy haitan aber zeiñek jarri ber zun ura ordia hola, tipu hoita. Ezin zen.
- Karo, karo.
- Ezin zen.
- Zailla da.
- Ordun behiyak 'e gobernatu ezkio, gaiñekun ez zeon, ez zeon ezer 'e.
- 'Ta argiya 'ta bai al zuten?
- Keba! Ez, ez. Zea, karburukin batzutan hola Altztxikiko Balentin Arditturrin ibiltzen zen batzutan karburukin, biño bestela petrolio. Petrolio kia kristona botzen zuna.
Batin (...) ate niyon marka politta bai. Zea Maitxo, leno san 'utena Maitxo hoiy entierro batea jona zen 'ta bestia Antonina hoi ez dakit ze ai zian, artajorran 'o patata atetzen 'o ez dakit ze ai zin "Josetxo, zuk eltziaiy beiratu e!"
Ba ni aurri hartan hola eukitzen nittun txaola ttiki batzuk inta 'ta ni han jostatzen pikun azpiyan. 'Ta torri bezela sua itzaliya! Aiba Dios! Oaintxe (...) Petrolio hartu dut zea potua 'ta sua pistu beharrian eltzea barrena kriston pilla eroiy zian!
Eltzian barrena! 'Ta nik ba, "Hau kauen diez, Antonina 'ta hoiri, Jose Luixeiy saten baniyon kriston erritak emango zitek!" 'ta hor pentsatzen neon 'ta Maitxo entierrotik hor heldu da zean zihar zihar zihar ikusi nun itxea heldu zela 'ta... "Ba, honeri san ber ziot!"
Hura baizen nere jefa zea, handikan tortzen nitzanin horrek kaso itten zin nei. 'Ta san niyon... Erdi marru edo san niyon zean: " Hola 'ta hola pasa 'itt, eltziaiy zea bota 'yot, petrolio ixuri in dit eta... "
Ni espantoka hantxe "Ixuri in dit zea, sua pistutzeko 'ta..." Harrek eltzia dena atzea kendu, bota zerriyai 'o ez dakit ze, 'ta berri berriya... Bestia torri bitartian, ez dakit patatakin 'ta zerbattekin...