Lo egin

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:04:19 - 1:08:04 (3' 45'')
Laburpena Denek batera lo egiten zuten 13 ume, ama eta amona. Denentzat tokia behar zen eta elkarrekin lo egiten zuten. Anaiek binaka eta alabek amarekin. Arto azalarekin egiten zen koltxoi moduko bat eta gainean koltxoia jartzen zen. Artilezkoa zen eta urtean behin arrotu egin behar izaten zen.

Transkribapena

-Eta lo nola egiten zenuten?
-Lo?
-Bai.
-Kusko bazenu gue zea, ematen zun, residentziko 'ta hola sala nola eoten dia tiran hola jarriyak, hala ohiyak.
Hamahiru, amona hamalau eta ama, hamabost. Aber, nola, nola sango zenuke?
-Alabak baten 'ta...
-Ni goatzen naiz lo iña ama ailleka batea, burukiyan ailleka honta jarri.
Eta gu hankan ailleka tokiyan beste almuada batekin. Zea elkarrei beira. Tokiya biar zen denantzako. Tokiya biar zen.
-Ordun elkarrekin itten zenuten lo batzuk?
-Batzuk, ombre! Batzuk bai. Hoixe! Anaiyak biñaka oyin.
-Eta zuek?
-Gu? Ahizpa, ahizpak eta san zaittut ba ama gaiñea ailleka batetikan nola jartzen giñan 'ta.
-'Ta koltxoiyak eta?
-A, koltxoiyak eta bai. Biño zuk ez zenittun dembateko koltxoiyak, last, zeakin intaku hoik, nola esplikatuko nizuke? Arto hostuakin intaku hoik.
Zuk nola izautuko zenittun! Ezta pentsatu 're! Nik izautu nittun holakuk baserriyan e!
-Arto azalakin indakuak?
-Artuan azalakin intakuak.
-Txurikiñakin?
-Txuikiña! Bakizu, bakizu! Haimbeste txuikiñakin iñak.
-Bai, nik txuikiña zer den badakit, biño txuikiñakin intako koltxoiyik ez.
-Ez. Nik 'e aspaldiyan ez. Biño han izautu nun nik. Geo zittun harrek lau ixkiñetan lau zulo. Dena hola irikiyak, propiyo josita jarriyak. Miño haitatik hola harrotu. Lau ixkiñetatik harrotutzen genun hua.
-Eskuk sartzeko ordun zian zuluak?
-Bai, eskuak sartzeko lau kantoitatik haik 'ta hua harrotzeko. 'Ta geo koltxoi bat gaiñian. Koltxoiya bai izaten zen gaiñian.
-'Ta hori azpiyan jartzen zan orduan?
-Hori, hoi azpiyan.
-Ordun hoi izango zen humedadia, ez koltxoiyak humedadia hartzeko hola?
-Ez dakit zertako. Ordun ez zen, ordun ez zen xomierrik, zeik izango 'ta!
-Ya, altura pixka 't emateko.
-Altura pixka 't emateko 'ro. Ordun ez zen izango 'ta hain gaiñin.
-Eta koltxoiyak zerezkuak zian?
-Koltxoiyak, lanazkuak. Ardi illiakin. Ordun koltxoiyak. Hua jotzen 'e kostatzen ziun puska 't e! Haik harrotzeko. Noizian behin in ber izaten zien harrotu.
Joka, joka. Jarri zea batin. Iuzkiya zen batian kampuan 'ta. Geo hua jo-jo iñ, harrotu 'ta berriz koltxoiyan sartu 'ta koltxoiya in 'ta ohira. Harrek lan haundiya zun e! Sate 'a, biño koltxoiy hoik.
-Zembat demboa aguantatzen zuen holako koltxoiyak?
-Holako koltxoiyak in 'ta zembat aguantatuko zun ba! Urte bete 'ro bi ahal baldin bazen, asko. Asko, koltxoiyak inta.
-Geo urtero.
-Bai, urtero itten bazenun hobe, harruo. Harrotu in ber zenun dena. Geo eskuz, jo-jo iñ aurrena, 'ta geo eskuz, potokoik baldin bazen, eskuz harrotu 'ta.
-'Ta artilliakin hariyik itten al zenuen?
-Ez.
-'O dena koltxoiko?
-Ardi illeik ez genun izaten, koltxoiyak ez dakit nundik karko zittun! Ardi illia, eosi in berko zittun.
Zetik ardiyik ez genun izaten.