Arane baserria

Primary tabs

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:02:20 - 0:04:00 (1' 40'')
Laburpena 100 anega gatz jan behar omen da elkar ezagutzeko, dio Lorentxak. Aranera ezkondu zen Lorentxa. Inaxi bertakoa da. Lur onak ditu baina Arane ez da oso handia. Anea.

Transkribapena

- Honezkeo elkar ongi izautzen zazte zuek e'? koñatak?
- Ba, sekula izautze al da ba? ehun a ehun ki ehun anea gatz o' eztakit zenbat jan ber dila sateute alkar izautzeko 'ta,
ehun anea gatz ez genittun jango oandikan! Ehun anea, aneak hamabost kilo hamabi kilo eztakit esaten,
ehun anea gatz jan ber men dia alkar izautzeko.
- Gatza?
-Karo
- Normalin jana jate 'ugu!
- Karo sanez bezela dembo pilla bat ber dela 'ta halare...
- Ez dela izautzen!
-Hoi da. Eta zu Aranea ezkondu ziñanin hemen zein zin?
- Hemen? Izeba bat, hoin izeba bat, honen anaia 'ta hau, 'ta ni
- Gue anaiya Bortanekukin ezkondu
- Mm. Eta gurasuk e bai? ez izeba bat
- Ez, ez, izeba bat edadeko izeba bat.
-'Ta baserri haundiya izandu al da Arane? Ez haundiya ez, lurrak ondo bai etxe inguruan 'ta lur onak eta miño haundiya ez.
- Zer zin behiyak gehinak geyenak behiyak?
- Lau bost behi 'ta gizona lanea.Denan arte in ber zerbatte.
- Denak lan in ber!
- Gañea orduan artua 'ta erremolatxa 'ta arbiya 'ta hortxen aitzen baigiñan borrokan, oañ ez dia hoiyek denak itten miño, oan difente oso
- Oan pentsua dena. Pentzua 'ta makineniya.