Aranon errota irekita

Transkribapena

- Gue gaztiak 'e ez 'ttezela, gerrik ez zatela kusi!
- Ez.
- ¡Eso es horrible!
- Hoi azkenekua!
- Guk ez. Guk han Aranon pasatzian igandia izango zen. Bai, igandia, bai. 'Ta tropak, heldu ziala Goizutatikan, zea Aranoa. 'Ta gu hantxe beldurrak airian!
Denak kamiyoz kamiyo ikaragarrizko falanje 'ta Naparroko zea hoik izango zian... 'Ta plaza. 'Ta plazan hantxe jendia, denak (txil-txillik) 'ta Urumiakua zen, Txillitana, mutilla fana... Semia. 'Ta harrei bakarren batek zita sartu ziyon ba, e? Hura han zela.
Eta geo zeatu zian, sartu zian eta hoi "¡arriba los manos! 'Ta han detenittu Txillidana. Geo libratu zuten, e? Klaro, biño bakarren batek zeatua izango zen hura. Guk bai beldur er hura, hilko 'te zuten mutill hura. Klaro, ordun! 'Ta hura pasa zen Aranon 'ta akabo, gehiyo ez zen han...
Ezer ez genun zeatu. Geo len san duguna, klaro, ogiyik ez 'ta, bakizu, talua! Eskerrak arta... Ordun artua asko itten zen 'ta artuaiy eskerrak talua janez 'ta hola. Ogiya ez zen kusten.
- Ez zen kusten.
- 'Ta bai, nahiko gaizki pasa genun guk 'e, e!. Oain, san ber da talua jaten genula, bagenula itxeko artua. Gambaran arto pillak izaten baizian garaiy hartan. Arta lur asko ibiltzen genun eta hairi eskerrak pasa giñun ba! Nola-hala.
- Eta errotak zer zenittuten zuek, erekiyak?
- Errota bai, errota erekiya han, herriya hartan.
- Hoi da. 'Ta hemen, berriz, itxiyak.
- Biño bazian errotak faten zianak urrutira 'ta, e!
- Bai.
- Bai, ordun bai, ordun Aranon errota ya.
- Bai.
- Eduardon... Zea Eduardon (Martxiel) nola baserriya zun izaun haundiya? Beno, hangua. Atta zen Antonio errotaiya. Bai.
- Gaiñekun Oiyartzunguk Goizuta 'ta Naparrura jon ber izaten zuten.
- Bai, 'ta Aranoa 're fango zian seuraski zembait.
- Bai.
- Biño Goizuta asko. Goizuta asko.
- Oi, gu 're Goizuta joten giñan.
- Bai ba. Goizuta asko fango zen ordun.
- Goizuta errota. Bai.
- Astua... 'Ta ordun ogiya... Jesus....! Erki kambitu da, e? Oaiñ 'e? Ordun ogiya kusten ez...
- Oaiñ, berriz...
- 'Ta oaiñ ogiya espeziala! Ixkin guzitan. Hoi gauza ona da, e?
- Bai, bai. Bai, bai, bai.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:35:40 - 0:38:55 (3' 15'')
Laburpena Gregorik dio gazteek ez dezatela gerra ikusi. Berak ere gogoan du gerra: Aranoko plazara falangeak iritsi eta bertako gazte bat eraman zuten. Artoari eskerrak taloak janez-eta konpondu ziren. Aranon errota irekia zeukaten, baina baziren urrutira joan behar izaten zutenak. Oiartzungo asko Goizuetara joaten ziren irin bila.

Soldaduak ere goseak

Transkribapena

- Bai gue kintua tiro tiro tian zean ni jon nintzaneako (...) geo guk zetzin 'ta hoik hola jotia hobia zela 'ta hola jon giñan bostak, bostak alkarrekin jon giñan
'Ta bostetikan, ni bakarra izango erittua 'ta geo torri 'ta auro Koxkotenekua 're auro hil zen 'ta Altzikua 're bai, hua 're oso gazteik hil zen.
Gazteik hil hoik e' gazteik oso gazteik hil zin. 'Ta oan bostetik bakarra bizi naz, bestik denak hillak dia.
- Eta zuei ze tokatzen zizuten soldauxka ittia ya 'o ez? Gerra ez ba zen torri soldauska geogo in berko
- Bai bestela soldao, bai, bai
- Bai garai haitan garai haitan soldaoska
- 'Ta nik kobratzen dut zeoze motibo de gerra kobratzen dut, gerrako zea kobratzen dut gutxi miño pixkat behintzat.
- Miño errak ikusita!
- E?
- Errak ikusita!
- Uof bai! Errak bai.
- Erittuana
- Errak ikusi nittun earrak
- Karo zuek e' gosia pasako zenuten?
- E?
- Zuek e' gosia pasako zenuten?
- Uo! gosia 'ta hoixe. Han dena zeatzen zena 're, zea dena jan lehorra zea txoixo zea ziztorra 'ro
- Miño itxian san nahi
- 'Ta gio beste zea latako sardiña 'ro holako zea batzuk maten ziuten 'ta zea haikin lehor haikin 'ta
jan beroik jan 'be, zea eunatan 'ta eunatan!ibiltzen giñan. Mendiz-mendi, mendiz-mendi, mendiz-mendi 'ta beti ibiltzen giñan (...)
Bizkarrin Bizkaian e' Jesus! (...) mendi guziyatan barrena pasa giñan.
- Beldurra 're bai erra ez?
- Bai
- Beldurra? beldurra 're earra pasako zenuten
- Jo! beldurra bai 'ta, Gabez 'ta tiroteuk 'ta.
- Etziot iñoi desiatzen gerra 'ta han ibiltzia
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:33:10 - 0:35:40 (2' 30'')
Laburpena Bestela ere soldaduska tokatzen zitzaien. Boluntario joatea hobe zela esan zieten eta halaxe joan ziren bost oiartzuar. Orain bera bakarrik bizi da. Soldaduek ere gosea pasatzen zuten. Jan berorik jan gabe egunetan ibiltzen ziren. Mendiz mendi ibiltzen ziren. Gauez tiroteoak. Ez dio inori desiratzen gerran ibiltzea.

Jaiotetxea gogoan

Transkribapena

- 'Ta honea ezkondu 'ta geo Aranoa joten al ziñan? Etxekuk kustea?
- Aranoa gutxi, gutxi faten nitzan bai.
Bertan Arano 'ta! Ni askotan pentsatzen eoten nitzan izeba zarra larogeita hamar urtekin hil zitzaun, miño guk hura, ama hirurogeita bostekin, atta hirurogeita batekin, gizajua! hura ziatikak eta anjina de petxo azkeneko 'ta bukatu zen.
'Ta izebak " Gregori torri geo!" saten ziun " Bai, bai torriko ga! torriko naz " 'ta beti fan biharrin miño... umiak eta bakizu, gio komunikaziyua 're ez bai zon ona! ordun ez baizen oan bezela kotxeik eta
- Karo
- 'Ta autobusa hemendik fan bihar ziñun zea Hernanira, Hernanin bestia hartu 'ta umiakin da 'ta
- Karo
- 'Ta enitzan asko faten ez. 'Ta oan dela lau bos bat urte San Rokiatan bai fan izandu giñan miño hemen beste honen laun bat honekin lanian aittu batekin, zea kotxian.
'Ta fan 'ta euna pasa 'ta in geni denak bixitu 'ta hoik bai. Miño enaz asko faten ez. Semiak esan zidan oan dela denbo puxkat " Ama! nahi zunin eamango zattut e! Aranoa" 'ta " Bai ahizpa kusteko badakat desiua" 'ta alabak e' bai eaman zandu diu zea, miño
bakizu gue jayotetxian ya ez da iñor bizi, gue denboran itxi hura. Dembo bateko oholezko baserriyak, bakizu tabika lekun oholak eurra izaten zen. 'Ta gio in genun ba itxe berriya, 'ta itxi hoi zea , ordun ama,
ama bizi genun bai, guk ordun , ama bai. Ama, izeba
- Zu ezkondu miño len hilla zela am ama.
-Itxe berriyin
- Gu ezkondu miño leno hilla zela ama
- 'Ta gu ezkondu ezkiotik in ala genun ba itxia guk?
- E?
- Ez gu ezkondu , nik hamasei bat urte 'ro ingo nittun 'ta! Bizi zian denak! 'Ta zeako, ieltsero lana in ziun Goizutako gizon batek.
Miño itxia, kale itxia bezela jarriya e baserriya! arront politta! 'Ta iyeltsero lana. 'Ta iyeltseru harrei ura itturritik karri bi baldekin eta masa in 'ta harrek masa hura zeatzeko nik karriya.
Ilusiyo ikaragarriya itxe berriya aizu, ba al dakizu itxe zar hura 'ta
- Garai hartan! itxia
- Bai, miño san nahi nizuke amor propiyukin launtzen gurasuai aitzen giñala (...) 'Ta hala itxe politta in ganun
'ta gio atta lenotik hilla zen. Ama gio hirurogeita bost urtekin hil zitzaigun. Zea miñez 'ta batian kuranderuakin 'ta bestian zeakin
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:21:15 - 0:24:30 (3' 15'')
Laburpena Gregori ezkondu eta Altzibarrera etorri zen. Geroztik, Aranora gutxitan joaten zen. Ez zen hain erraza joatea: garraio gutxiago, haur txikiekin... Bertan bizi zirenean oholezko etxea zuten eta berria egin zuten, ilusio ikaragarriarekin.

Bihotzeko kontuekin, bihotza nekatu

Transkribapena

- Andriai obeittu etzeniyon 'ta hara oain!
- Kaso in bazeniyon... o
Miño hain gustoa ez bazen ibilko Aranoaño 're etzen jongo hainbeste denbun
- E?
- Hain gustoa ez bazen ibilliko Aranoño 're etzen jongo garai hartan!
- A ez Aranoño 're ez
- Karo
- Hoixe hoixe
- Aspertuko zen bestela! Pentsa zortzi urte ezkondu arte! Taka, taka, taka, haraño! Matte zizun e?
- Taka, taka bai egiya. Biajia e!
- E Gregoria, matte zizun e?
- Bai, bai matte. Baldimetan matte! nik ebai hau 'ta.
- Zu ez ziñan Larrazabalea tortzen?
- E?
- Zu aiyeka honta ez ziñan tortzen, bea joten zen beti?
- Ni Larrazabale urtero tortzen giñan zea gonbitzen giñuzten 'ta bazkaltze ni ne ahizpakin 'o hola
'Ta gañekun Larrazabale joten giñan maiz hemendikan ezkonduta, maizago 'ta geo ama ongiezik ezpazon 'o, fan 'ta eun batzuk pasa 're bai nik eta hola. 'Ta
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:20:00 - 0:21:15 (1' 15'')
Laburpena Bere garaian oinez asko ibili zelako nekatu omen zaio bihotza Joxe Luixi. Baina ibiltzea gustatu izan ez balitzaio, joango ote zen zortzi urtean Aranoraino, Gregorirengana?

Oinez asko ibiliak

Transkribapena

- Gaztetako entrenamentuk!
- Bai zeare Irungukin zean e' bai, in zandu dut, zea Pikoketan bazkaldu Irunea jon,
Irundikan oiñez Pikoketa ate zea jon 'ta Irun zea Pikoketan bazkaldu 'ta geo Irundarrak Irunea 'ta Hemenguak gu honara etortzen giñen.
Ni asko ibiliya naz mendiyan 'ta. Jesus asko ikaragarri.
-Asko bai. Hemengo 'ta hango
Gu lenobiyak honek erretirua hartu zunin eunero Arandaneaño atxaldiatan. Eunero. Ez al za
- E? Nik bai eunero.
- Kamiyoz? kamiyotik?
- Kamiyoz eunero faten giñan. 'Ta gañekun e' ibilli honekin e' fanez 'ta rekorridoko zea hoitan.
- Arritxaletan barrena ibilli zandu za.

Hemendik Arritxaleta jon 'ta han berrehun laun miño geyo igual juntatzen giñan (...) Eta errekorridua jartzen zuten zea
- Ni 're asko ibiltzen nitzan bai,
- Gio han bazkaldu 'ta betti torri zu zeorri 're pranko ibiliya za
- Bai, bai, bai bastante asko
- 'Ta oan ibilzen al zazte?
- Oañ
- Ez ga gauza ibiltzeko oañ, ni hemen pixkat ibiltzen naz eunero miño ona baldin bada, denbo ona baldin bada pixkat, gaur e' ibilli naz
- Txoilka txoilka markapasos jarriya bai daka eta ni 're bai
- Geo oan biyotza meikuk san ziten : "Zuk biyotza arron nekatua zuu asko ibiliya za" ta "bai ni asko ibiliya" " biyotza arron nekatua dakazu"
-Geyei ibiltzen baitzen
- Markapasos e' jarriya dakat
- Ordun ibiltzia ona da miño be neurriyan
- Bai miño be neurrin e' !
Honek ez bai zun kanpoko eskursiyu haitara makiñat bider saten niyon: " Joxe Luix Hemenguk nahikuk ttugu!" hemen itten bai tia eskursiyuk
- Nik ibiltzeko afiziyo haundiya izan dut
- Ez zea fan in biar dut!
- Miño oan oan ez, oan
- Oañ ordun andriai obeittu ez 'ta
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:17:45 - 0:20:00 (2' 15'')
Laburpena Senar-emazteak biak asko ibiltzen ziren. Orain gutxiago. Bihotza nekatuta zeukala eta, markapasos jarri zioten Joxe Luixi. Antxoika-antxoika.

Oinez

Transkribapena

- Anoa joten nintzanin ordun bai aixa! Ni jubilatuzkio 're asko ibiliya naz e? Kopaku pilla erra hor, ez al zu ikusi, kopak?
- (...)
- 'Ta medallak, medallak e' asko zea rekorridokuk eta! Ta nik e bai e? Nik e battut kopa 'ta zea medalla
-(...) Zumarraño jon zeakin, Errentiko jubilatukin 'ta.
Zumarraño autousin jon 'ta han utzi autobusa 'ta handikan sei orduko birian zean gorla joten zien. 'Ta han juntatzen giñen Azkoitikuak, Bergarakuak eta han soziedade bat haundiya be prontoi 'ta guzi
'ta han oñez zeatikan zi zu Zumarrako zean Santa Barbara, Urretxuko (...) zea ermita han uzti kotxia 'ta handik goti goti iyo 'ta antena handi bat han zea bado han Zumarrakua ta handikan mediz mendi gañez gañe gañez gañe gañez gañe joten giñan 'ta zea.
Hiru orduko biria jon 'ta gio han bazkaldu sozidi hartan, jartzen ziuten joten giñan nik salda 'ta zea txorixua 'ta,
gio beste herri ttiki bat bazen aurrexio 'ta haño joten giñen, berriz torri 'ta han bazkaldu zeako baserriko oillaskua 'ta entsalada, hua zaten genun bazkaiya.
(...) ta berrriz atzea oiñez berriz bueltan zeaiño Zumarrako zeaiño, Santa Barbaraño, 'ta han autobusa hartu 'ta autobusin arratseko itxea.
- 'Ta hoi zenbat urtekin?
-E?
- Zenbat urtekin?
- Hoi jubilatuta geyo bai, Hiruroita lau bost sei bat urtetan , sei zazpi't urtetan o' hola, 'Ta geo Errentikukin atea Erren Errentik atea, 'ta Jaizkibiela iyo, oñez Lezon barrena iyo goitti handik Hondarrabira bajatu,
'ta gio torri topoa zeara Irungo topoa, topua hartu 'ta zeara Arraura 'ta, Arrautik berriz atzea oiñez torri.
Pus hamar bat urtia rte bempin bai, 'ta gio jartzen zittuzten Irunen 'ta jartzen zittuzten Irunea 're joten giñan 'ta geo han jartzen zien parejak (...) buelta haundiya itten zuen 'ta
O o kompaziyo batea ordu bateik hasi 'ta jon ber zunun ordu ordu handik iya bi ordura 'ro ordu zeatin 'ta han hor zuzen (...) zuzen joten zeatzen zenak kopa izaten zun
'ta handik ka battut nik hiru lau kopa 'ro.(...) berrogeitik gotti joten giñan jendia (...)
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:14:30 - 0:17:45 (3' 15'')
Laburpena Joxe Luix oinez asko ibilia da. Gaztetan, halabeharrez, eta, gero, afizioz. Baita erretiratu eta gero ere. Gregori ere asko ibiltzen zen. Erretiratu ondoren makina bat antolatutako zeharkaldi eginak dira eta sari asko dituzte etxean.

Larrazabal inguruko basoak

Transkribapena

- Basuan, guez gu ez gea beiñe basuan aittu izandu miño han bai basuan basuan 'ta jendia aitzen zen
- Ze aitzen zen egurra atetzen?
- E?
- Egurra ateratzen? Egurra atetzen? aitzen zin?
- Bai. egurra. Ikatz itten e' bai aitzen zin leno ikatz itten ibiltzen zin
- Miño oan, leno bai ! Ikatz itten aitzen zien leno!
- Ez, ez zu, san du!
- A gu? gu ez! gu ez. gu ez! jendia beste jendia (...)
- Han Larrazabal aldian e' bai.
- Hoixe (...) Goizutarrak eta Txakurtotarrak eta han aitzen zien, bai.
- Bai, bai, bai
- 'Ta ze itten zien bertan txondarrak? Txondarrak bertan?
- Bai txordarrak (...) bai. Oañ eztut nik iñon, oañ gañea ezto hor basoik eta oañ piñua do ya dena ya piñua do hor sartua(...)
- Ta zu ze basu
- Errentiko papelerakuak eta hoik 'ta ttuzte asko 'ta zeak e' bai Oiartzungo ayuntamentuk e' battu hor piñuiyak eta battu hor (...)
-'Ta len zer zin, piñuiyan aurretik zer zen hor geyena? Piñun aurretik zer zen hor geyena?
- Piñun miño leno aitza 'ta, aitza 'ta pagua. Pagua zen leno.
- Pagua gehina.
- Oañ piñua hor genealian. Piñua 'ta norteko aitza 're bai.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:11:40 - 0:13:15 (1' 35'')
Laburpena Larrazabal inguruan baso asko dago. Jende asko ibiltzen zen basogintzan: ikatz egiten, txondorra... Orain pinua dago, baina lehen: haritza, pagoa, norteko haritza...

Lan asko egina

Transkribapena

- Miño Trumoitarra. Zer zen beste Trumoi
- Beste anai gaztina Karrikan bizitzen zena hua Goizutan ibilli zen berriz. Hua goizutan
- A bai e?
- Joxepa hua ere koja hoi mojatan Errentiyan. Bestiak denak nik miño eskola geyo. Ni zarrena 'ta ni eskolan partez ote artin 'ta (...) ne eskola!
- 'Ta basuan aitzen ziñan zue lanin?
- Miño denetan zeanabera do pizkorena 'ta zeana e? Hara ze izaten den
- Nola izaten den e?
- Bai , hara Joxemai 'ra gizajua nahiko zea , Maitxo 'ta Joxepa gaxua be zeakin 'ta, zu arront ondo zaude miño ondo do miño kuidatu 're hala itten du andriak e' !
- 'Ta, ze
- A... ez zu aittu? Ongi zaintzen zattula, ongi kuidatzen zattula. hala al da?
- Bai bai kuidatu paltik eztugu izaten
- Zuk beai 're ingo yozu pixkat ez?
- Bai
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:06:00 - 0:07:20 (1' 20'')
Laburpena Joxe Luixen eskola lana izan zen. Gregorik dio, lan asko egina dela bere gizona, baina senideetan hobekien ere bera dagoela. Andreak ongi zaintzen duela.

Aizegainen eskola

Transkribapena

-Urruti jayuak
- Jo
- Bestiak denak eskolan ibilliyak zin, an anaiya Zamalbiren ibilli zen Joxemai, Zamalbiren
Hortako harako, Egiyuxe sagardoteiya aitzia ba al tzu?
- Bai
- Han ne zea zen han
- Izeba
- Ne aman ahizpa 'ta han hara joteko jarri(...) hara joteko 'ta geo Miel zea hoi Trumoiya hoi zean Azañen gaueko eskola jarri ber zula 'ta
(...) Hoi itxian lan iñez 'ta hua zea hobia zula netzako zea hoi behintzat, 'ta ne tokiyan anaya biali. Ni zarrua nitzela hua miño 'ta nik itxin lan itteko (...) 'ta hua biali
- Joxe Luix kastigatua
- 'ta harek ni miño eskola geyo zula, hua Zamalbiden eztakit zenbat denbo pasa zun, demboa pranko pasa zun harek eta ni zea... Azañea joten eta erdi lotan eon han 'ta geo etxea!
- Ze ikasi, nahiko lan ikasten! 'Ta zein jon tzi hango ingurukuk jongo ziñazten, Azañea ? Azañea ikastea zein joten ziñazten? ingurukuk? Han ingurukuk ez?
- Bai ingurukuk bai (..) dozena erdi bat eo dozena igual. Alepokuak e' bazin joten zienak eta, Ailuxietakuak eta (...)Negu batin eo ibilli giñan.
- 'Ta zemouzko maisua zen Trumoi hoi?
- Trumoiya? Zea ikaz itten aitzen zena! Zea(...) kulpik etzun
- Bai miño eskola izango zun
- Praile ibilli praile ibilli zen zen eztakit zenbat denbo pasa zun, praile pasa zun eta eskola, bai guk miño geixio izango zun
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:03:50 - 0:06:00 (2' 10'')
Laburpena Berak baserrirako gelditu behar zuen hasieran, eta beste senideek eskola gehiago izan zuten. Trumoitar batek Aizegainen gaueko eskola jarri zuen eta han egin zuen negu bat, inguru hartako beste baserritar gazteekin batera. Trumoia ikazkina zen, baina fraile ibilia zenez, zer edo zer bazekien.