Mandazain lanak ahitu

Transkribapena

- Ni 're atta... Attak 're... itxian geldittu nahi 'ta, ni bakarrik ezin ba ibilli 'ta geo morroi bat karri genun Lesakatik. Geo morroiya 'ta biyek biltzen giñan.
- A!
- 'Ta geo hala, hala, hiru lau urte in genittun 'ta geo hemen lanak attu, 'ta hemendik Zeraiña jon giñan. Han bazela lana 'ta hara jon giñan. Goizin ate lautan itxetik, Maxalendik'ta illunaarreko zortzitako ailletu. Hernaniko... Euna zabaltzeko Hernanira, Tolosa, Segura, Zeraiñea azkeneko!
- 'Ta manduakin.
- Manduakin. Gaiñin aspertu, oiñez 'e aspertu 'ta, segi 'ta segi, 'ta behintzat, arratseko ailletu giñan 'ta geo han aittu giñan lanin. Geo soldao han... Eun batin fiestak tokatu, 'ta soldao joteko tortzeko deiya.
'Ta hua 're aldrebes. Hango fiestak utzi 'ta ez torri nahi 'ta bai, "torko 'ttuk itxea nausiyak billa eta hor jongo duk geo" 'ta. Derrigorrin jon in ber geo. 'Ta azkeneko trenin torri giñan Errentira 'ta handik oiñez. Gaur ez litzake umia 't eskola jongo oiñez. 'Ta gu berriz, kilometruk oiñez.
- Bakar bakarrik.
- Ohittura 're hala zen 'ta!
- Bai, difentzi erra bai.
- 'Ta geo, soldao jon giñan 'ta soldaotik torri 'ta... Bi urte pasa nittun 'ta, handik torri 'ta nombatte lana in ber ba 'ta. Hortxe, lembizi piño zuitzen, 'ta piño mozten 'ta geo desmontin bazela lana, zea, San Junen 'ta desmontin 'ta... Ño! Nekatu itten! Geo beste gizon batek san Luzurenin bazela
dirua atzeko moua 'ta harek bi anai mango zittuztela 'ta guk beste bi anai 'ta zortzi laun zoziyo. 'Ta han 'e bi urte pasa genittun 'ta bukatu. 'Ta geo Lizararzun, obra 'ta. Lizarazunin bi launek altxatu harriya 'ta bizkarrin hartu 'ta han hua ez zela posible hala ittia 'ta geo harrei esan, zea...
"Zu gui launtzen hemen 'ta papeleran sartu ber 'zu" Papeleran sartu 'ta leno astian desmontin larogei duro irabazten 'ta geo fabrikan betzi durokin.
- Jo!
- Jo! Hua, hu jornalan mixeiya! Biño, segi 'ta segi 'ta. Errelebun 'ta. Errelebun 'e itxian laundu itten pranko, 'ta segi 'ta segi 'ta errealoik maten ez 'ta hasi nitzan ate in ingo nula 'ta hasi nitzan 'ta hango gizonak: "Aguanta zak pixka 't Domingo, aguanta zak pixka 't!"
'Ta aguanta 'ta aguanta 'ta gaur hola geldittu giñala, ez nun pentsatzen 'e!
- Buelta hartu?
- Buelta hartu 'ta jornala polittakin 'ta beno. Oaiñ hementxe. Baserriyan 'ta aittu ga 'ta azkeneko saldu denak eta oain, oaiñ bizi in ber 'ta oaiñ 'e zerbatt. Batin reuma dela 'ta, bestian zer dela 'ta, oaiñik komeiyak!
- Hoik lengo desgastik dia Domingo!
- Bai, bai.
- Karo. Oain dembua, dembua sobran, biñon... Nahi dena itteko...
- Nahi dena ezin iñ oaiñ! 'Ta beno, oaindikan pranko ongi no.
- Bai, bai.
- Botikik ez dut deus 'e hartzen oaiñik.
- A, ez e?
- 'Ta... Beno, batzutan karranpak hartu 'ula 'ta beti zerbatte izaten da, biño, behintzat...
- Harrittu itten al za?
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:04:10 - 0:07:40 (3' 30'')
Laburpena Inguru hauetan lana ahitu zenean, Zerainera joan ziren lanera. Dena oinez. Han zegoela, soldadutzara deitu zuten. Ez zuen joan nahi baina derrigorrez joan behar zen. Soldaduskatik etorri ondoren, zenbait lantegitan ibili zen. Azkenean, paper-fabrikan bukatu zuen. Gaur egun, lan gutxiago egiten du, baina osasuna du falta. San Jun. Karranpa.

Mandoei begira

Transkribapena

- Lembizi eskola 'ta manduk eta itxian ikusten nittun muti koxkorretan 'ta, jode, eskola... Eskola haikin joteko bai goua, biño gauza ez! 'Ta eskola jon ber 'ta, eskola hasi giñan. 'Ta lembiziko eunetan gustora. Arropak eta, galtz... Zapatak eta, pollittak eta, geo hausten hasi zinin komeiyak!
Hausten hasi zinin berriyik ekartzen ez amak eta, zaharrakin, bestik berriyakin 'ta gu zaharrakin ez jon nahi 'ta, erdi nearrez hortxe goizetan. 'Ta beno, nolazpatte, nolazpatte, galtzerdiyak 'e orpotik hautsiyak eta, kampoa ate itten 'ta, nearrez goizero. 'Ta amak berriz, "segi, segi!
Sartu azpira 'ta segi!" 'Ta eskola jon biño leno, berriz 'e kampoa aterik! 'Ta nolazpatte, nolazpatte, beti segi beti segi, segi, 'ta nozpatte hamar urtea 'ro ailletu giñan, 'ta hamaika urte komuniyo haundiya iñ 'ta, geo beti, beti manduri beira. Beti aurreko ofiziyua ondokuk 'e.
'Ta nozpatte koxkortzen lembiziko hasi giñan, ama joten zen ikatza saltzea zeakin, karrukin, 'ta gu amai launtzea. Ama guria fuertia zen 'ta indarra zun 'ta guk harrei laundu altxatzen 'ta geo harrek karrun gaiñea bota. 'Ta holaxe puxka 'tin ibilli giñan.
- Eta orduko eskola utziya 'o bi gauzak itten zenittuzten?
- Bai, utziya. Ez genun nahi orduko utzi! 'Ta oaiñ eskola ttikiyakin geldittu ga. Beno, sumar 'ta restar 'ta multiplikar. 'Ta... uaiñ 'e... Uaiñ 'e txokor bat saldu ber baldin bada, bihatzak kontatuz ez ga diskuitzen, e!
- Diskuitu ez!
- Oain 'e kontuk atetzen 'ttut! 'Ta tratalaiya tortzen bada 're, ai! Guk 'e kontzen giñun gen tontuai, geonai!
- Bai. Karo.
- 'Ta hola ate 'ugu bizimorua. Geo, geo manduakin hasi giñan. Beste anaiyakin launtzen 'ta. Geo bat soldao jon zen 'ta bestia 're bai gerra 'ta. Geo bat libratu zen, bi soldao zeneko, bat libre.
'Ta bat libre 'ta, harrei launtzen 'ta. Geo hua 're eaman zutenin, geo gu bi anaiyak geldittu 'ta bestik torri 'ta fabrikan hasi zin, zarrenak, 'ta geo... Azken... Ne aurrekua jon zenin ba ni attakin geldittu.
- A!
- Ni hamabost urtekin zazpi mandokin bakar bakarrik joten nitzan zeara, Errentiko kubostikan bentasa. 'Ta attak kargatu 'ta nik segi. Biño hale 'e eskola utzi nunin, konten joten giñan mandukin 'ta!
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:00:50 - 0:03:50 (3' 00'')
Laburpena Domingoren familia Ardotzera joan bazen ere, berez Maxalengoak dira. Maxalengoak mandazainak ziren eta egur-ikatza garraiatzen eta saltzen aritzen ziren. Domingok nahiago zuen mandoekin lanean aritu eskolara joan baino. Eskola gutxirekin gelditu zirela baina kontuak eramateko adina badakitela dio. "Aurreko opiziyua ondokuk e". "Holaxe puxkatin ibili ginan". Tratalaia.

Aldaketak

Transkribapena

-Eske askotan kusten zu telebisiyun afrikako beltz hoik eta esaten zu , "Joe!" mixeiya ez kusten zu ze mixeiya miño, halako moun bizittu ga! halako moun bizittu ga!
Mixeiya hemen hemen baserriyak ez argiyikan ez urikan ez bireikan, holaxe izautu ttugu! eta atai guziya loiya 'ta denan 'ta hola
- Bai,bai 'ta meiko bakarra zea guziyantzako 'ta holako serbiziyoik 'ta ez
- Bai, bai
- Oan gezurra iruitzen digu miño!
- Parto guziyak itxian, ordun.
'Ta bueno! ''ta famili galantak eta hazi `ta benga! Ume zarrenak bestik hazitzen ta amak umik karri 'ta benga 'ta benga! bata bestik launduz 'ta...horren arropak honentzako 'ta honenak horrentzako 'ta segi!
-Bai, bai 'ta eskola miño lenoztik lanea 'ta oaiñ ezin dia gauz hoik in
- Keba! 'ta ume gaxu hau nola bialiko zu hemendik haraño oiñez!kben eske eske dena... geyegiya da oaiñ e!
Leno 're bai miño oañ e' bai.
- Bai oan buelta geiyegi.
- Bai, bai geiyegiya da.
- Hoi dugu txarra urte gutxin, gauzza batzuk hobea miño beste batzuk
- Bai, bai, bai, bai ez dugu ikasi gaurko gaztiak ez du ikasi baloratzen, ez du ikasi baloratzen zer dakan eskutan, ez
- Dena euki bai dugu!
- Dena, dena dena
- Ordun ez dgu eyogu zeai itten
- 'Ta kostata izaten dia gazak e! Jendia ani hasten denin konturatzen da joe dirua
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:37:10 - 0:39:10 (2' 00'')
Laburpena Miseria zer den ezagutu dute: baserriak ez urik, ez argirik eta ez biderik gabe. Erditzeak etxean. Familia galantak: ume zaharrena gazteak zaintzen. Gaurko gazteak ez du ikasi eskuetan daukana baloratzen.

Arian ikasia

Transkribapena

- 'Ta gañekun zuk zer zunun eskola, e...eskola geyo'ro hola 'ro ze eskola
- Nik hamalau urte artekua ni mas ni menos
Beti geo nik in dutena da praktikatu, zeozekin praktikatu, praktikatu in dut. 'Ta in dut letu 'ta informatu 'ta afiziua izan dut hortako 'ta
Geo ibil zandu nitzan zea 're "corresponsal de banco" Banco Popularreko corresponsal eondu nitzan. O! hainbeste ofizio 'ta zea e' aittu nitzan,
Urkabe baita bakizu?
- Bai
- Han hiru urte aittu nitzan obran. Han hiru urtian obran aittu nitzan. Attak utzi in zin lan hoik itxea bildutzeko. Han arratsaldez itten nun ordubitatik seita itten nu lana 'ta geo itxea. Illunarrin jendia hasten zen 'da
- Barbeiyan kunplitzen bazunu uzten zizun
- Bai, bai, 'ta han besti haitan atetzen nittun sosak hoik netzako zin.
Miño barbeiko sosan enittu kusten. Hoik enun beiñe kusi.
- Jo...
- Ezkondu nitzanin amak hogei milla pezta man zin 'ta ne itxeko dotia hoi izandu da.
- Joe!
- Bai, bai
- Lana bai pilla erra!
- Buo lana!
- Diru gutxi kusi!
- Diru gutxi kusi bai.Lana bai lana bueno! en fin , indakun damuik ez da izaten!
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:32:30 - 0:33:40 (1' 10'')
Laburpena Gestio eta diru-kontuak egin dizkio herritar askori, baina ez berez eskola asko zuelako. 14 urte arteko eskola izan zuen, baina beti izan du zaletasuna leitzeko eta informatzeko, eta asko praktikatuz ikasi du. Bizartegiaz gain, beste lan mota asko egitea tokatu zitzaion gaztetatik. "Indakun damuik ez dut izaten".

Kudeatzaile eta kontu-hartzaile

Transkribapena

- Nei san zin, " Hi, Hik ingo al yuke gue kontuk'? " eta Sa san niyon "Bueno nik ez dakit kontuik sekula eztut in miño bueno hasiko naz eta iya ongi ematen baldin badut, zuek esango nazute" 'ta
"Bai nayo nikek hi, ni besti horrekin enaz, harrekitteuna ingo 'uk hik e'! "
- 'Ta harek Martiñei san yo nomatte,"Hi hola 'ta hola nik harei san ziot 'ta harek emangozkiu kontuk"
'Ta Martiñek ordun "Bo, bale" 'ta haikin hasi nitzan 'ta geo geo biyek haserretu zinin (...) biyek nekin geldittu zin biyek, bueno pos biyek, geo denai 'ta geo
haikin ai nitzala beste geyo torri zizkin, beste bi hiru lau soziyo, bi anai 'ta bi anai txoiyana 'ta hoik zin,
Haik e', lanin hasiyak zin igeltsero hasiyakzin 'ta, kontuk eamateko nahi zuten bat 'ta itxea torri zizkiten iya nik eamangi niyoten airi kontuk eta,
san niyoten, san ziten 'ta " Joe miño zuek lan asko izango zute nik ez dakit alletuko nazen" 'ta" Be! guk ez dugu lan asko izango! moldatuko za ! " hala
"Bueno, bueno, hasiko nak ba! haber moldatzen nan ba!" 'ta hasi nitzan haikin. 'Ta urte pilla bat in nun haikin hemeretzi urte 'ro aittu nitzan
'Ta halaxe 'ta geo, geo bestia 'ta geo bestia 'ta geo linternerua 'ta geo elektrizista 'ta geo trasportista 'ta geo ez dakit zein 'ta denai heldu 'ta geo bakarrrik ezin nitzan alletu 'ta barbeiy e' lana nun 'ta hoik e' itteko ta deneko e' nitzan alletu 'ta
Geo e' nun ez kalkuadora bat ezer, dena eskuz in ber izaten zen! ordun ez zen kalkukadoraikan, nik kalkuladora bat eosi nun, 'ta miño zarra kalkuladora!
Traka traka traka, geo buelta hola man ta trarrak trarrak eta, e... bueno arrront lentua zen eta beno ez zen oso segurua 'ra 'ta hor dakat bian gñea gordia!
Hura historiko , zea museoko bezelako da. 'Ta
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:17:50 - 0:19:40 (1' 50'')
Laburpena Bizartegiko lanaz gain, Xabier urte askoan aritu izan da hainbat oiartzuarren diru-kontuak eta gestioak egiten. Bi igeltserorekin hasi zen, eta, pixkanaka, gero eta jende gehiago hasi zitzaion zerbitzua eskatzen. Lana pilatu zitzaion. Lehen kontu guztiak eskuz egin behar ziren. Kalkulagailuak bazeuden, baina motelak ziren eta ez oso seguruak.

Urte askotako borroka

Transkribapena

-Ez do ba, hemen. Honek arreglo zailla ikusten yot. Guk ez baldin badugu bat itten jai dugu.
- Bai, 'ta zuek ez zute ikusiko seuruna e!
- Ez dut ikusten. Ni gue zarrakin akortzen naz. Haik e' hala saten zuten: " Guk ez al dugu izautuko honen aldaketa bat?"
- 'Ta haik izan ba zuten gaur dugun askatasuna, haik ez zin muittu 're ingo.
Jakiña geo eboluzionatzen joten da demboa jendiak kultura hartzen du eta jendiak geo 'ta geyo eskatzen du 'ta geo 'ta geyo esijitzen du 'ta pues bueno, miño
garai hartan izan baldin bagenun oaiñ dugun libertadia 'ta gobiernua 'ta hau zea hau hemengo... zea hoik poizia autonomuk 'ta gauza hoik denak,
eske ordun ez genun ametsik e' itten horrenbeste alletuko giñanikan e' ! hoi dena alletu ga miño...
jakiña hoik hoitaxeko jarri ttuzte egurra emateko! zuzen dabillenai eyote kasoik itten hoik e'!
- Karo
- Miño, hoixe ziok ba!
- 'Ta gu ez baldin bada egurrikan gu ez ga zuzentzen iñondikan e'! karreteran e' ez baldin balitzake egurrikan... ez da, ez da, izango litzake anarkia bat izango litzake 'ta
hemen patrika ikuitzen bazattuzte ... ordun hasten dela miña
- Ordun ordun espabilatzen ga
- Ordun espabilatzen ga
- Trixtia da miño hala da!
- Legiri ezyou aintzakotaz hartzen miño hoi hoi ikuitzen digunin
- Patrika ikuitzin, bakite beak e aski erki!
- Eta politikan e' asko patrika dabil. Bai asko hortik dabil.
- Horregatik, horregatik
- Zea nibelak hartu ttu 'ta nik hemendik ez dit jetsi nahi hi!
- Hombre! honbre! hor behin asientua hartzen denin!
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:15:20 - 0:17:00 (1' 40'')
Laburpena Xabierren aurrekoek aldaketak ikusteko esperantza zuten. Gaur egungo eskubideak ikusiz gero ez liratekeela mugituko uste du Xabierrek. Orduan ez zen amestu ere egiten hainbestera iritsiko zenik.

Beste aldera ihes

Transkribapena

- Ixtoriyak, holako ixtoiyak. 'Ta bai bai makiñat jende gizajo bai gio Bizkaitarrak beste hiru o' batin pasa genittun 'da.
Haik e' gizajuk bat gazte bat zen 'da nearrez, andria, haurra izandu bezperan 'ta beak gordiak zoztenak eta nearrez. Mendiyan pasa zen, zotinka eh! nearrez pasa zen gizaju hura 'ta
Bai 'ta guk ze ingo ganun ba! Beak e' " ¡Quédate! ¡quédate! saten ganiyon " " No,no no, si me quedo peor me van a llevar a al carcel"
'Ta hola 'ta haik denak honezkio nik uste 'ut torriyak izango dila! Haik denak huelgatik 'ta hola zin, denak manifestaziyotan harrapatutako jendia 'ta hal zin haik
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:10:30 - 0:11:15 (0' 45'')
Laburpena Bizkaitar batzuei muga pasatzen lagundu zien. Haietako bat aita izan berria zen eta negar batean ibili zen mendiz mendi. Grebetan-eta ibilitako jendea zen.

Aberri Eguna eta Manzanas jauna

Transkribapena

- Buf gu beste batin akortzen naz, aurreneko (...) Bergaran zen aberri eguna, Bergaran 'ta galaziya zon 'ta jun nahi ba guk 'ta jun in nahi ba 'ta,
"Jun in ber gatxik" 'ta behintzat jon, alletu giñanin ingurura 'ta, bueno! dena Guardia Zibilez 'ta poliziz hartua zon 'ta dena hartua zon 'ta ez zizuten uzten iñone sartzen 'da,
nei 're hartu ziten ba 'ta, eskatu altuk eta eman eta bueno! nik eztakit ze ka, nik banun ordun karneta zean bat karneta bat, 'ta kendu ziten
'Ta gio behintzat zeatik deittu Irungo komandantzitikan eta zeñekin 'ta Manzanas, ez dakit aitzia bazun Manzanas,
- Bai minixtrua zen hoi?
- Eh? Minixtrua ez polizia zen.
- Ah polizia zen
- Polizia zen, miño polizia zea denan jefia Manzanas 'ta aurreneko hilla hura izandu zen E.T.A- k hil zuna.
- Bai! nola zen hua? izena . Bai, bai, gotzen naz
- Manzanas 'ta. Gio behintzat harei milla pezta multa jarri zin eta bronka gaitza man zin :
" ¡Que no te pille otra vez eh! ¡Que sea la única vez eh! ¡Tu un extranjero aqui y encima contra nosotros! eztakit zer!
Estranjero Frantzesa bai nitzan ordun ya legalizatua 'ta "¡Que no te vea más aquí eh! ¡Si no no vas a salir más de la carcel!
Halaxeko bronka bat eman zin 'ta utzi in zi libre. Bai. Milla pezta patu garai hartan 'ta, 'ta hola.
- Beldur erra bai! ze hoi in zun bezela posible zizun barrena
- Bai, bai , bai bai, bai bai. separatistas geo karta oandik hor iangout numatte. Hoi enaz akortzen
eske hainbeste, nik bakizu nik ez dakit nondik etorri zen. Karta anonimo bat torri zin "Eres tu un cabrón estás haciendo mucho daño a los jóvenes de Oyarzun y como te pille te vas a acordar"
Bai karta amenaza bat e' izandu nun, bai. Nik gutxi gora bera sospetxatzen nun zein izango zen miño ospas! Ezin zu esan, klaro, ezin zu esan.
- Bai ordun denak ierriko zeniyoten ze
- Eskuz iña 'ta. Ez zea! gutxi gora-bera... "estas haciendo mucho daño a la juventud de Oyarzun" nik ez dakit ze.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:07:00 - 0:09:30 (2' 30'')
Laburpena Bergaran Aberri Eguna zegoen deituta, baina garai hartan galarazita zegoen. Xabier-eta joan ziren, baina guardia zibil eta poliziaz betea zegoen ingurua eta atxilotu egin zuten. Handik egun batzuetara, Irungo komandantziatik deitu zion Manzanasek.