Nor | Elizondo Lekuona, Domingo |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-082 |
Pasartea | 0:00:50 - 0:03:50 (3' 00'') |
Laburpena | Domingoren familia Ardotzera joan bazen ere, berez Maxalengoak dira. Maxalengoak mandazainak ziren eta egur-ikatza garraiatzen eta saltzen aritzen ziren. Domingok nahiago zuen mandoekin lanean aritu eskolara joan baino. Eskola gutxirekin gelditu zirela baina kontuak eramateko adina badakitela dio. "Aurreko opiziyua ondokuk e". "Holaxe puxkatin ibili ginan". Tratalaia. |
Transkribapena
- Lembizi eskola 'ta manduk eta itxian ikusten nittun muti koxkorretan 'ta, jode, eskola... Eskola haikin joteko bai goua, biño gauza ez! 'Ta eskola jon ber 'ta, eskola hasi giñan. 'Ta lembiziko eunetan gustora. Arropak eta, galtz... Zapatak eta, pollittak eta, geo hausten hasi zinin komeiyak!
Hausten hasi zinin berriyik ekartzen ez amak eta, zaharrakin, bestik berriyakin 'ta gu zaharrakin ez jon nahi 'ta, erdi nearrez hortxe goizetan. 'Ta beno, nolazpatte, nolazpatte, galtzerdiyak 'e orpotik hautsiyak eta, kampoa ate itten 'ta, nearrez goizero. 'Ta amak berriz, "segi, segi!
Sartu azpira 'ta segi!" 'Ta eskola jon biño leno, berriz 'e kampoa aterik! 'Ta nolazpatte, nolazpatte, beti segi beti segi, segi, 'ta nozpatte hamar urtea 'ro ailletu giñan, 'ta hamaika urte komuniyo haundiya iñ 'ta, geo beti, beti manduri beira. Beti aurreko ofiziyua ondokuk 'e.
'Ta nozpatte koxkortzen lembiziko hasi giñan, ama joten zen ikatza saltzea zeakin, karrukin, 'ta gu amai launtzea. Ama guria fuertia zen 'ta indarra zun 'ta guk harrei laundu altxatzen 'ta geo harrek karrun gaiñea bota. 'Ta holaxe puxka 'tin ibilli giñan.
- Eta orduko eskola utziya 'o bi gauzak itten zenittuzten?
- Bai, utziya. Ez genun nahi orduko utzi! 'Ta oaiñ eskola ttikiyakin geldittu ga. Beno, sumar 'ta restar 'ta multiplikar. 'Ta... uaiñ 'e... Uaiñ 'e txokor bat saldu ber baldin bada, bihatzak kontatuz ez ga diskuitzen, e!

- Diskuitu ez!
- Oain 'e kontuk atetzen 'ttut! 'Ta tratalaiya tortzen bada 're, ai! Guk 'e kontzen giñun gen tontuai, geonai!
- Oain 'e kontuk atetzen 'ttut! 'Ta tratalaiya tortzen bada 're, ai! Guk 'e kontzen giñun gen tontuai, geonai!
- Bai. Karo.
- 'Ta hola ate 'ugu bizimorua. Geo, geo manduakin hasi giñan. Beste anaiyakin launtzen 'ta. Geo bat soldao jon zen 'ta bestia 're bai gerra 'ta. Geo bat libratu zen, bi soldao zeneko, bat libre.
- 'Ta hola ate 'ugu bizimorua. Geo, geo manduakin hasi giñan. Beste anaiyakin launtzen 'ta. Geo bat soldao jon zen 'ta bestia 're bai gerra 'ta. Geo bat libratu zen, bi soldao zeneko, bat libre.
'Ta bat libre 'ta, harrei launtzen 'ta. Geo hua 're eaman zutenin, geo gu bi anaiyak geldittu 'ta bestik torri 'ta fabrikan hasi zin, zarrenak, 'ta geo... Azken... Ne aurrekua jon zenin ba ni attakin geldittu.
- A!
- Ni hamabost urtekin zazpi mandokin bakar bakarrik joten nitzan zeara, Errentiko kubostikan bentasa. 'Ta attak kargatu 'ta nik segi. Biño hale 'e eskola utzi nunin, konten joten giñan mandukin 'ta!
- Ni hamabost urtekin zazpi mandokin bakar bakarrik joten nitzan zeara, Errentiko kubostikan bentasa. 'Ta attak kargatu 'ta nik segi. Biño hale 'e eskola utzi nunin, konten joten giñan mandukin 'ta!