Hiztegia: S

saardi, Saardiya. Izena. ★ Sagardia. ⚏ Sardi 🔀 Manzanal.
saartai, Saartaiya. Izena. ★ Sagardotegia. ⚏ saardotei 🔀 Sidrería.
saasti, Saastiya. Izena. ★ Sagasti. 🔀 Manzanal.
sagarra jo. Nagusia. ★ Sagarra txikitu. 📄 Sagarra tolarean txikitzea eta zukua kentzea. 🔀 Tronchar la manzana, triturar la manzana.
San Juan kale, San Juan kalia. Toponimia. ★ Donibane kale. ⚏ San Jun kalia 🔀 Calle San Juan.
San Markos. Toponimia. ★ San Marko. ⚏ San Marko 🔍

San Marko Errenteria, Altza eta Astigarraga artean nabarmentzen den mendia da, oso ezaguna gainean duen gotorlekuarengatik.

.
sango yogu. Orokorra. ★ Eskerrikaskori erantzuteko erabiltzen da, " ez horregatik" esan ordez. Ordain literala "esango diogu" edo antzeko zerbait izango litzateke. ⚏ sango yot, mangozkat... 🔀 de nada..
sano, sanua. Adjektiboa. ★ Osasungarri. 🔀 Sana/o.
seittu. Nagusia. ★ Jarraitu, segi. 🔀 Seguir, continuar.
seittun. Adizlaguna. ★ Segituan. ⚏ seittutik 🔀 Enseguida.
sekula ez. Adizlaguna. ★ Inoiz ez. ⚏ Sekulan ez 🔀 Nunca, jamás.
serail, serailla. Adjektiboa. ★ liraina. ⚏ segail 📄 Pertsonez mintzatuz, luzea eta mehea. 🔀 esbelt@.
sermoiyin. Adizlaguna. ★ Marmarrean. 🔀 Refunfuñendo.
sesiyo, Sesiyua. Izena. ★ Eztabaida. 🔀 Bronca, disputa, discusión.
seuraski. Adizlaguna. ★ Ziur aski, segur aski. ⚏ seurasko 🔀 Seguramente.
soiña, Soiña. Izena. ★ Soineko. 🔍

Soineko ere erabiltzen da; nahiz eta batuko forma denez ez den hiztegi honetako sarrera gisa sartu.

. 🔀 Vestido.
soiñu, Soiñua. Izena. ★ Akordeoi edo trikitixa. 🔀 Acordeón.
sor, Sorra. Izena. ★ Gor. 🔀 Sorda/o.
Sorondo. Toponimia. ★ Sorondo.
soru, Sorua. Izena. ★ Soroa. 🔀 Campo de cultivo, tierra sembrada.
sos, Sosa. Izena. ★ Txanpon, diru. 🔀 Moneda, dinero.
suill, Suilla. Izena. ★ Suil. 📄 Burdinazko uztaiak dituen zurezko ontzi luzea, behealdetik goitik baino zabalagoa dena. Emakumeek buruan eramaten zuten, ura garraiatzeko. 🔀 Cubo de madera, herrada.
sukilla, sukil. Izena. ★ sokil. 📄 Lurra lantzean gelditzen den mokorra, lur zati trinkoa. 🔀 terron.
sumatu (1). Nagusia. ★ Entzun. 🔀 Oír.
sumatu (2). Nagusia. ★ Nabaritu. 🔀 Sentir., 🔀 percibir.
superkoi, superkoia. Izena. 📄 Hainbat zuhaitzetan, sagarrondotan esaterako, adar barruan sartu eta egurra janez hazten diren arrak. Adar horiek hautsi egiten dira sarritan gero, arraren lanaren ondorioz.
surtako. Orokorra. ★ Sutarako. 🔍

Ahoskera du sarrera honek berezi. Izan ere, "su" hitzari atzizkiren bat jartzean, "-r-" eransten da; sinkoparen adibidea dugu honakoa.

. 🔀 Para el fuego.
susara. Adberbioa. ★ susara. ⚏ susaa 📄 Behia arreske 🔀 la vaca en celo.