Sagardotegiak

Aldaketak

Transkribapena

-Sar haik denak zeatu dia, aittu aittu. Hemendik kusten dia erki. Dena inoxidablia tortzen da. Garbitzen errexa 'ta. Errexa. Astinaldi bat man.
-'Ta nahikua?
-Nahikua.
-Difentzi erra.
-Geo hua bota.
-Bai, 'ta gustun ez bau eragiñik.
-Horregatik ba, horregatik.
-Batzuk saten 'ute ez, gustua kambitu itten yola 'ta gustua txarragua 'ta biño...
-Bai, biño keba keba! Askoz 'e garbiya 'ta hobia.
-Bai, len san zuna, gaiñea liga hoi kenduta. Onuo.
-Bai... Askoz hobia.
-Ordun makiniyan kambiyo gehiyena gaiñekun prozesua bea, saarra, sardua itteko 'ta berdiña? Makiniya kambitu dela.
-Berdiña, dena makiniya. Hobia.
'Ta dena hoztuo, itteko makinak eta. Bakizu, hoik kontu itten yote. Bi urtian iual kontzen yote. Konjeladore batekin nola itten da?
-Bai, bai, bai, bai.
-Iual, iual.
-Bai, hotzakin, karo.
-Hotzakin.
-Eta len zembat demboa itten zun, len zer zun temporada bat bakarra?
-Temporada bakarra.
-In ber zenun iñ eta...
-Bai, bai. Temporada bat zen, huaxe, saldu.
-Dena saldu ber zenun.
-Temporada bakarra.
-Ze itten zen kupeletan bertan belztu 'ro hondatu?
-Bertan, bertan. Emboteillatu belztutakua hondatu biño leno. 'Ta seittun atetzen genun sardua. Oaiñ ez. Oaiñ litruk eta litruk itten ttugu ostia!
-Karo 'ta oain ya ingo zute emboteillatu direkto. Zertik oain ya honea jendia ez da tortzen eostea?
-Ez, ez, ez. Eostea tortzen da. Oain guk ez dugu txotxik izaten.
-Hoi da, txotxin ez.
-Txotxin ez dugu saltzen. Lana du. Dirua ate bai galanki, doblatua.
-Biño norbaittek eon ber hor 'ta.
-Uff. Lana ikarri in ber du. Mekauen dio! Aittu giñan gu bai! Ya guk sasoiya genun dembun, urte askuan aittu giñan hola.
Gue arreba itxian, denak itxian, kuarillak itxian.
-Karo. Jendia ber hortako.
-Bai, jendia 'ta familiya bertakua 'ta, ama kozinan 'ta gu berriz partitzen.
Mutikozkorrak 'ta jaten ematen'ta.
-Zembat senide?
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:49:22 - 0:51:40 (2' 18'')
Laburpena Gaur egun, makinaria berria sartu da, baina sagardoa egiteko prozesua berdina da. Orain, gainera, garbitasuna errazagoa da eta sagardoa hobea da. Lehen, sagardoak tenporada bakarra irauten zuen; orain, makinariari esker, gehiago. Garai batean, familia guztia aritzen zen sagardo lanetan.

Barrikotea

Transkribapena

-Zeak barrikotik eta hoik noizkuk dia?
-Betikuk.
-Betikuk?
-Beti ordun 'e bai 'ta oan 'e bai.
-'Ta hoi ze izaten zen, barrikoti hoi zer zen berez? Zea bea zen, ez?
-Barrikote ttikiyak.
-Hoi da. Zembat litro?
-Hirurogei litro, hola. Berrogeita hamar. Ehun litro. Segun kuadrillak. Hoa eaten zuten.
-'Ta hoa ze itten zen eosi itten zen hola 'o norbeak eukitzen zun baserriyan 'ta hua?
-Bai, huaxe! Gomitu launak eta. Hoixe. Hortaku. Oaiñ 'e itten dia hoik 'e!
-Bai.
-Oain inoxidablikin.
-Karo oan ya dena.
-Oain 'e itten dia.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:48:30 - 0:49:20 (0' 50'')
Laburpena Barrikoteak beti izan dira. Kupelak baino txikiagoak dira: 50, 60 edo 100 litrokoak, koadrilaren arabera. Baserrietan egoten zen barrikotea. "Gomitu launak eta..."

Zaldi-karrotan sagardotegira

Transkribapena

-'Ta Oiyartzundik bakarrik ez kampotikan oain kampoa zuek zeonek 'e eamango zute Oiyartzundik kampoa?
-Kampoa bai.
-Biño garai batin kampotik tortzen al zen jendia Oiyartzunea? Sardua eatea.
-Honea eatea? Bai... Hendaitik eta zea hoitatik dena. Zaldi karrutan. Zaldiya karrun bakizu
-Bai.
-Xaldi karrua geonek ibiltzen genun noski. Kusten dia behintzat zea telebisiyun 'ta. Haitan tortzen zen. 'Ta krixton betekakin!
Juten zin frantsesak. 'Ta Irundik 'ta hoitatik asko. Hondarbitik 'ta denetik. Honea, hemen hasi zen dembuan.
-Han gutxiyo 'ro izango zuten.
-Hiru, hiru bat millako kupelak genittun sei bat. 'Ta eun 'ta erdiyan saltzen zin e!
-Bai e?
-Eun 'ta erdin.
-Ordun hmene jende pilla gaitza ibilliko zen atzea 'ta aurrea?
-Pilla gaitza. Hemen, soruan 'ta dena ixeita. Benga beak kartzen zuten zea 'ta saardua 'ta. Martxa berriz zaldi gaiñian 'ta.
Hiru, hiru 'ro lauko zeak, zaldi zeak zin. Bi zaldikuk bakarrak jenelin gehina. 'Ta hiru 'ro lau laun atzin. Taxixan bezela ibiltzen zin. Bai, bai,bai. Neonek izautu ttut hoik 'e.
-'Ta zea ibilliko zen txofer, beno txofer 'o.
-Bai, bai, bai. Tasista bat. Geldittu gabe ibiltzen zin.
-Harrek ez zun zea in berko, ez?
-Bridakin hua.
-Bestela...
-Zaldiyak ezin xuxen jun hua.
-Zaldiya zuzen joten bazen ongi, biño bestela...
-Hoixe! Hola
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:46:46 - 0:48:30 (1' 44'')
Laburpena Oiartzundik eta kanpotik ere etortzen zen jendea Igerobiaundira. Hendaiatik zaldi-karrotan etortzen ziren. Hiru bat milako sei bat kupel zituzten eta egun eta erdian saltzen ziren.

Mozkor franko inguruan, baina bertakoak lanean serio arraio

Transkribapena

-'Ta sarduk atzeka maten 'men duu ez?
-Askoi bai. Askoi bai. 'Ta beste batzui berriz, eoten ez 'ta ti ti ti ti ti.
-Pilla errak ikusiyak izango zazte zuek!
-Guk erruz, erruz. Bueno, erruz.
-Aski seriyuk zinak 'e bai. Diskuituta.
-Seriyunak, bueno!
-'Ta zuek zea eon ber, zuek gutxi ean berko zenuten, bestela fundamentua...
-Guk ez proatzen 'e! Proatu 're ez. Bestela joder!
-Geo itxian otordutan 'ta bestik bezela.
-Beti, nola ba? Oaiñ serbitzea juten denak haik beteko ezkeo bakizu!
-Karo. Bai, bai.
-Gu seriyo beti.
-Haikin hasten baza, haiken atzetik hasten baza adios!
-Bueno... Gue arreba 're amakiña 'at saldua da basoka.
-Hua aitzen zen saltzen?
-Saltzen bai hemen. Bea. Hola.
-Bai, izingo like kalkulatu in ttuzuten 'ta saldu ttuzuten litro guziyak.
-Keba! Nola ba? Ezta pentsatu 're, Jesus!
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:45:21 - 0:46:46 (1' 25'')
Laburpena Mozkor pila ederra ikusiak dira. Beraiek ez zuten probatu ere egiten sagardoa. Beraiek serio beti. Arreba aritzen zen basokada saltzen.

Mozkor kontuak

Transkribapena

Hua hementxe harrapatu zuten kantaillan zea Anarreku hortan. Ya ittotzea urakin. 'Ta kantaillan, Anarrek hartu.
Anarre, hor bakizu itxia eroiya. Hara hartu, 'ta han tejabana zeatzen zen. Han bakizu belarrak eta. Hara hiru 'ro launek hartu 'ta eaman 'ta han utzi 'ta biziik.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:43:55 - 0:44:20 (0' 25'')
Laburpena Igerobiaunditik mozkortuta atera zen bat uretara eroria aurkitu zuten. Ia itota zegoen, baina bizirik atera zen.

Transkribapena

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-068
Pasartea 0:39:05 - 0:41:20 (2' 15'')
Laburpena Guk ez genuen beldurrik izaten gazitzeko, liga kenduta bai baikenekien ez zela gazitzen.

Aldaketak banaketan

Transkribapena

-'Ta kambitu dena ordun da emboteillatzia 'ta ze len ez zen itten? Len jendia tortzen zen bea billa, sarduan billa.
-Bai, bai.
-Hoi da.
-Denak sardun likidun billa. Garliakin eaman. 'Ta oan berriz dena emboteillatuta saldu.
-'Ta taberneta 'ta nola eamaten zen? 'O tabernin saltzen zen sardua?
-Baai. Tabernetan bai. Emboteillatua. Biño eamaten zuten: "Nik kupel hau ber dit". Kupela ona 'ta bakizu soziedadeta 'ta joten da hobena, patzen dute.
'Ta dena, kupel hau dena netzat. Kusten. Oaiñ ez. Oaiñ.
-Atetzen dena.
-Dena, kupelan. Denak igualtxuk atetzen dia oan.
Bakizu, denak iualtsuk itten ttugu.
-A karo, 'ta ordun saten zuten kupel hau, kupela eosten zuten, "Kupel hau netzako" eta ordun zuek itten zenuten embotellatu 'ta hairi dena bat.
-Hoi da, hoi da. Biño beak itten zun aukera.
-Bai, beak aukeratzen zuten bai. Soziedadik eta baita sardo asko saltzen zuten tokikuk 'e bai e.
Bai. Jo gaiñea, asko, bueno oain berriro arte hola aittu ga, biño ez, oaiñ ez, ya.
-Oaiñ ya ez.
-Ya ez.
-Ya kambitu da dena 'ta. Tabernaiya beak 'e kartzen yotena 'ta.
-Kartzen yona bai.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:33:20 - 0:34:50 (1' 30'')
Laburpena Lehen ez zen botilaratzen. Jendea etortzen zen bila eta garliarekin eraman edo bertan edaten zuen. Tabernariak sagardotegira etorri eta zein kupeletatik botilaratu aukeratzen zuten.

Lan handia du sagardoa egiteak

Transkribapena

- Bestela saarduk bazun indarra, e! Bai. 'Ta orduko lana ikaarri zen. Dena baldeka itten zen. Bakizu, garaiy haitan ez baizen ez bombik . Deus ez. Dena baldeka. Bete 'ta dena, dena, dena.
- Ze itten zen tolaretatik baldetan jaso...
- Bai, bai.
- 'Ta geo baldetatik
- Ttikiyak. Barrika erdiyak 'ta hola izaten zin. Hara.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:30:25 - 0:33:20 (2' 55'')
Laburpena Lehen lan handiagoa zuen sagardoa egiteak. Dena baldeka garraiatu behar zen; ez zegoen bonbarik. Hori bai, oraindik ere sagarra eskuz bildu behar da, kizkiyarekin edo ahal den bezala. Baina jendea ere aiseago biltzen zen lanerako. Tiniya.

Sagardoa 'etorri'

Transkribapena

- Guk dakiun bezela. Guk 'e pruebak iñez. Saarrakin in genun, bukoiyakin 'ta aondik kusi 'un mozkorrik gehina harrekin kusi 'men du.
- Harrrekin. Joe.
- Dena hoixe.
- 'Ta hua zortzi eunetan in zen, biño gaiñekun ze ber izaten 'u dembo gehixio saarduk itteko?
- Itteko gehiyo bihar du!
- Ber du.
- Biño hua hutsakin in genulako. Saarra txalaka hutsakin.
- Bekin biziya delako.
- Bea biziya 'ta torri in zen zortzi eunin. In 'ta bete 'ta zortzi eunin (...). Oaiñik ikusi 'un mozkorrik gehina. (...) 'men zen, biño... Seittun hustu 'men zen e! Eunin berin sateko.
- Hoa ian zutenak 'e gotuko zin ba!
- Ez, zea!
- Eunan bertan ez, biño hurrungo eunin bai!
- Beno. Bestela saarduk bazun indarra, e! Bai. 'Ta orduko...
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:29:30 - 0:30:25 (0' 55'')
Laburpena

Sagar biziarekin egindako sagardoa agudogo etortzen da. Lau kargako bukoia egun batean hustu zen.