Aldaketak

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:49:22 - 0:51:40 (2' 18'')
Laburpena Gaur egun, makinaria berria sartu da, baina sagardoa egiteko prozesua berdina da. Orain, gainera, garbitasuna errazagoa da eta sagardoa hobea da. Lehen, sagardoak tenporada bakarra irauten zuen; orain, makinariari esker, gehiago. Garai batean, familia guztia aritzen zen sagardo lanetan.

Transkribapena

-Sar haik denak zeatu dia, aittu aittu. Hemendik kusten dia erki. Dena inoxidablia tortzen da. Garbitzen errexa 'ta. Errexa. Astinaldi bat man.
-'Ta nahikua?
-Nahikua.
-Difentzi erra.
-Geo hua bota.
-Bai, 'ta gustun ez bau eragiñik.
-Horregatik ba, horregatik.
-Batzuk saten 'ute ez, gustua kambitu itten yola 'ta gustua txarragua 'ta biño...
-Bai, biño keba keba! Askoz 'e garbiya 'ta hobia.
-Bai, len san zuna, gaiñea liga hoi kenduta. Onuo.
-Bai... Askoz hobia.
-Ordun makiniyan kambiyo gehiyena gaiñekun prozesua bea, saarra, sardua itteko 'ta berdiña? Makiniya kambitu dela.
-Berdiña, dena makiniya. Hobia.
'Ta dena hoztuo, itteko makinak eta. Bakizu, hoik kontu itten yote. Bi urtian iual kontzen yote. Konjeladore batekin nola itten da?
-Bai, bai, bai, bai.
-Iual, iual.
-Bai, hotzakin, karo.
-Hotzakin.
-Eta len zembat demboa itten zun, len zer zun temporada bat bakarra?
-Temporada bakarra.
-In ber zenun iñ eta...
-Bai, bai. Temporada bat zen, huaxe, saldu.
-Dena saldu ber zenun.
-Temporada bakarra.
-Ze itten zen kupeletan bertan belztu 'ro hondatu?
-Bertan, bertan. Emboteillatu belztutakua hondatu biño leno. 'Ta seittun atetzen genun sardua. Oaiñ ez. Oaiñ litruk eta litruk itten ttugu ostia!
-Karo 'ta oain ya ingo zute emboteillatu direkto. Zertik oain ya honea jendia ez da tortzen eostea?
-Ez, ez, ez. Eostea tortzen da. Oain guk ez dugu txotxik izaten.
-Hoi da, txotxin ez.
-Txotxin ez dugu saltzen. Lana du. Dirua ate bai galanki, doblatua.
-Biño norbaittek eon ber hor 'ta.
-Uff. Lana ikarri in ber du. Mekauen dio! Aittu giñan gu bai! Ya guk sasoiya genun dembun, urte askuan aittu giñan hola.
Gue arreba itxian, denak itxian, kuarillak itxian.
-Karo. Jendia ber hortako.
-Bai, jendia 'ta familiya bertakua 'ta, ama kozinan 'ta gu berriz partitzen.
Mutikozkorrak 'ta jaten ematen'ta.
-Zembat senide?