Sagardotegiak

Giro ona, orokorrean

Transkribapena

- Gue atta difuntua 'ta morroiya biyek: " Gaur denak probatuko ttieu!" Hogeita hamasei zea, sardoteira jon eun batin hasita " Denak probatuko ttieu!" bai, ezta laurdenik e! Kiston betekakin itxea! Bai.
- Luzatu! Batea jon 'ta luzatu ingo zin
- Beno hoixe. Hoixe ambiente ona zen dematekua.
- Bai! sardun aitzakiya zea jendikin eon
- Jendkin denakin. Dena denak launak. Sartoitan denak launak. " Hi, benga! torri! "
- Karo
- Denak baso bana 'ta hamarrei patzen zio. Hi hurrengun bestik, 'ta hurrengun bestik 'ta genealin hola, amientia ona!
- Haserrik eta gutxi?
- Ez ez ez gutxi izaten zen e. Azken akein gaberdiya 'ta hasten zin bai batzuk, tortzen zin beti beti izaten bai zin kuadrillan aluak! Haik bai.
- Haik biali in ber?
- Biali ezin bialik aitzen giñan
- Ba gañea batzuk gaixtotu itten dia erayakin
- Horrengatik ba horrengatik pa.
Miño ate haundiy hoi i rast, hara pasten zi kamiño aldea itxi 'ta fuera!
- Hala
- Hala seizak!
- Seizak atzeka
- Hoixen benoo!
- 'Ta tortzen zen jendia kalekua 'ta izango zen, baserriko jendik zea baserriyan lana in berko zun 'ta ezingo zun torri, o tortzen tzin?
- Torri zin baserrikuk e' , asko! Gehina igual!
- Ordun norbattek in berko zun ba han e' lana!
- Bai bai.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:11:25 - 0:13:10 (1' 45'')
Laburpena Behin, Jesusen aita eta morroia 36 sagardotegi probatu behar zituztela-eta abiatu ziren; laurdena ere ez zuten egin. Betekada ederrarekin etorri ziren etxera. Sagardotegietan giro ona egoten zen; denak lagunak. Batzuk gaiztotzen ziren, hala ere, eta ezin bidalirik ibiltzen ziren.

Txabiaren hazitik, landarea

Transkribapena

- Nik in nun hemen urte batin, Mitxelena Joxek zeatik karri, sei bat zako 'ro karri zittun txabiya. Gaxi-gaxiya zaten da hoi, sardukin e' nasteko ona a'.
Xui xi xi xi xiya, bixi-bixiya mikatx-mikatxa, 'ta hortik hoi zela arbola itteko landaria (...) In nun hor tira bota hola. Miño nik in nittun zakotan ttikiya ezin da in 'ta
zakutan jarri, zako sariak zin dematin, fuertik. Halakuk bete zean azpiyan jarri tolarin, sekatu, kendu likido guziya, zakutan daola e' gio patzua kriban pasa.
Kriban 'ta haziyabo, haziya dena, dena eroi zen. 'Ta nik bo prueba in ber dit bota nun makina eskukua hoitakua bakizu, makina zea rotadora halako bi 'ro
hola tamaña hontako bi zea tira guziyan. Han bota nun seittun e' udazkenin bertanbota nun. Bota haziya 'ta nasi nun... hua landare pilla!
- Bai e?
- Hua landare pilla, jesus! Dena gorri-gorri gorriya jayo berriyak dena! udazkenin torri zen.
'Ta primaberan in tzun salto 'at. Dena saldu nun!
- Hara!
- Dena! Airin saldu zien.
- 'Ta zeñek eosi 'ta in tzizun?
- Hemen bertakuk
- Bai e?
- Bai, hemen bertako jendik. Txatolakuk eta Txatolakuk erruz saarra erruz zun sartua, hartatik.
- 'Ta huaxe bea sartuta ingo al ziyon landaria?
- Ba ba ba bai. Hua bea aterazi makatza 'ta gio txertatu, bea nahi dunakin.
Dena saldu nun humbeste landare! Hiru lau urtian dena, dena saldu nun! miño landare erruz e! kiston pilla!
- Joe, Ongi ate zizun !
- Bai enitzan gaizki ate!
- Bai ze hoi izan posibleu ereiñi 'ta ez ate
- Beak e, beak e' atetzen zuten torta, zenbat, ate zik
- Earki ordun lan gutxi! Karo!
- Beti sosa ate nun. Miño asko e' ? Miño ez zea gutxi landaria erruz! Erruz, saldu nun. Dena ugari-ugari ate zen, mekaguen dio.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:02:50 - 0:05:30 (2' 40'')
Laburpena Berak egin izan du txabiaren haziarekin landarea. Prozesua: txabia lehortu, patsa kriban pasatu eta hazi pila bat atera zuen. Erein eta landare pila atera zitzaion. Dena saldu zuen.

Zortzi egun sagardotegitik atera gabe

Transkribapena

-Jendia tortzen zena billa 'ta?
-Billa?
-Len asko san zu, ez?
-Bai, billa. Askotan hiru-lau baserri beak biltzen zittun, ingurukuk. (...) 'Ta hutsak 'e igual. Ben bertakua in itxekua 'ta utzita 're bai. Bizu.
-'Ta jendia ze ibiltzen zen tabernatan bezela sardotei batetik bestea 'ta?
-Hemen?
-Bai. Hemen Oiyartzunen.
-Oiyartzunen bai, saltzen jartzen zen dembuan bai! Bai, bai, bai. Bertan maten zuten bakaillua 'ta tortillak eta. Krixton betekakin bertan igul zortzi eun.
-Mekayuen dio!
-Bai, bai, bai, bai.
-Joe!
-Suantza 'ta Txoitokietan 'ta hoitan sardua saltzen zen. Biño itxeko sardua, bakizu. Hiru lau barrika 'ro.
Hantxe zortzi eunin bertan. Jan 'ta ean 'ta bertan, asko e! Askok pasten zuten sardoteiyan.
-Jana ze itten zuten bertakuk jarri 'o kampotik karri?
-Ez, ez bertakuk jarri bai. Bakaillo...
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:41:20 - 0:43:50 (2' 30'')
Laburpena Saltzen jartzen zen egunetik hasita, jendea sagardotegiz sagardotegi ibiltzen zen, orain tabernetan bezala. Jendeak zortzi egun-eta egiten zituen bertan, jan eta edan. Bertan jartzen zuten jatekoa; arraina gehiena, haragi gutxi. Txoritokietan eta Zuantzan eta... gizaseme eta emakume, denetik ibiltzen ziren. Baziren emakumeak, gizonak bertan bete-bete eginak, eta sagardotegiraino joaten zirenak arropa garbiarekin, aldatuko baziren.

Sagardoa, pitarra, xixarra, muztioa...

Transkribapena

-Jendia asko hasi da eaten? Hala 're len gehiyo eango zen?
-Leno hortatik bakarretik aitzen zen jendia. Itxian, denin. Urik ez zen dembatin eaten.
Ostras. Dena pitarra 'o ur pixka 't sardukin nasiya 'ro, beti.
-Eta zea, nola deitzen zaiyo em... in berritan, ziza 'o? Ez.
-A, xixarra!
-Hoi 're eaten zen, ez?
-E?
-Hoi 're eaten zen?
-Bai, bai, bai... Hoi eaten zen. Seittun eaten zen hua. Geo muztiyua da hurrengua. Muztiyua du izena, xixarra lendabizikuk 'ta hurrunguk muztiyua.
Muztiyua da sardua ona. Ya sardua arboletik ya beitti hasten dena hua, beak botzen duna borondatez. Hua da hobena, muztiyua. Sardua itteko.
Harrek muztiyua du izena. Hemen ez da hoi zeatzen biño muztiyua du.
-Biño hoi zer da tolaretik atetzen den lendabizikua 'o ez?
-Ez, lendabiziko xixarra da.
-Bai.
-Xixarra. Mikatxuo atetzen da.
-Bai.
-'Ta bestia da hoi gozogua, hobia, beti muztiyua. Xixarra hoi itten da billu, guk ordun aproextu itten genun biño hoi jenealin bota itten da. Xixarra.
Lendabiziko eroitzen den zea hoi, pottotto hoi. Hoi txarra da itteko, mikatxa. Eaten da e, biño mikatxo da.
-Ya, ya, ya.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:37:30 - 0:39:05 (1' 35'')
Laburpena Lehen, sagardoa bakarra edaten zen. Ura ere ez zen edaten. Sagardoa edo pitarra. Xixarra ere, egin berria, edaten zen. Hurrengoa muztioa da; hura da onena sagardoa egiteko. Xixarra lehen aprobetxatu egiten zen; orain bota egiten da. Mikatxa.

Berrikuntzak sartu dira, baina sagardoa betikoa da

Transkribapena

-Exijitzen.
-'Ta gaiñekun izaten al da, len esaten zen pues kupeletik kupelea difentziya zela 'ta kupela beak 'e saarran aiña ez biño bazula be importantziya. 'Ta gaur egun bai al da haimbeste?
-Bai.
-Bada?
-Hoi da garbitasunan zea dela. Olak ez yo gustoik ematen.
Hoi garbitasuna, ona eukitzen bazu denak igualtxo atetzen dia gustun. Biño garbitzen ez, askotan liga kendu beri hortan utzi 'ta usteldu 'ta krixton usaiya barrikak.
Hua ez zen, geo ezin da ean. Jarri itten da norbea biño, olak garbitasuna ber du ikarriya.
-Hoi importantia da garbitasuna ordun?
-Bai.
Zurezko zeak behintzat ikarriya ber dute. Eurrai sartu itten baizaiyo. Biño inoxidablia da oan gauza.
-Bai hoi erraxuo izango da.
-Errexo garbitzen, dena, bueno!
-Difentziya.
-Ikarriya!
-'Ta gaiñekun kupela beti egur bera izaten al da 'o?
-E?
-Kupelak ze eurrekin itten zin 'o?
-Gaztaiñakin gehina.
-Gaztaiñakin?
-Gaztaiñakin.
-'Ta geo garliak eta hoik denak 'ta 're bai?
-Bai, bai. Gaztaiña. Gehin, gehin, gehina gaztaiña. Hor doztenak 'e gehinak gaztaiñak dia.
-'Ta batzuk sate 'ute lengo sardua onuo 'ta oaingua ez dela haiñ ona 'ta. Zuk ze zea zu horren gaiñin?
-Oanguak hoixe du, liga kendu itten yogu 'ta itten da gazi zea hoi estamotx(?) bat bezela agrr.
Zeak, sarduk asko itten du. Ddio estamotx bat ez dait. Dena hoixe da gaziya! Gaziya zeak itten du ligak. 'Ta horrek izortzen du. Gazittu.
Hoi oan itten da hoi dena kendu. Itten da sardua huts-hutsa, garbi-garbiya geldittu kupelin. Hua kontserbatzen zu, 'ta ez beltzatzeko botzen zaiyo bitaminak.
Ez beltzatzeko. Usteldu itten baita sardua. Zuk utzi erekita hemengo sardua, hoi ez bazaiyo botzen, bitamina hoiyek ez bazaiyo botzen itten da beltzatu. Hoixe du difentziya. Bitamina bota ber.
-Gaiñekun berdiña da len bezela?
-Dena, dena berdiña, dena berdiña, dena berdiña.
-Hoi du difentziya. 'Ta noiz, len gehiyo eango zen oan biño?
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:34:50 - 0:37:30 (2' 40'')
Laburpena Kupeletik kupelera bada ezberdintasuna; baina garbitasunak du eragina; ez zurak. Kupelak, gehienak, gaztainarekin egiten ziren. Urdaiari kalte egiten diona gazia da, eta hori ligak egiten du, horregatik kentzen da. Sagardo huts-hutsa garbia gelditzen da. Kontserbatzeko, bitaminak botatzen dira; bestela, beltzatu egiten da. Hor dago ezberdintasuna. Gainerakoan, sagardoa betikoa da.

Sagardotegiak, oraingo tabernak bezalakoak

Transkribapena

- (...) attonak, beno, ne attan attak.
- Birian dembo pilla erra pasten zen, e?
- Bai.
- Oain tita.
- Oiñez, bakizu. Idiyakin Hondarribira. 'Ta hemeretzi biaje urte 'atin.
- 'Ta nolatan han kupeltegiya? Hemen tokiyik ez zelako?
- Hemen 'e baigenun. Hemen 'e bagenun, ttikiya. Ttikiya, kupel ttikiyak, bakizu. Itxi hoiy bakarra zen 'ta. Hemen 'e bai, bat 'e euki genun bai, itxi hontan 'e. Bai.
- 'Ta kupelak ya zer zin, saardua bea bertan eukitzeko. Behiñ inta saardua bertan eukitzeko. Karo.
- Saltzeko. Geo basoka saltzen zen. Guk saldu itten genun.
- Karo.
- Han 'e bai, Hondarribiyan 'e saltzen jartzen zen. 'Ta urte guziyan eoten zen saardua, biño basoka.
- Basoka zen. 'Ta pitxarrik 'o ez zen itten?
- Jarrua bai, jarrukin 'ta asko, denak eskatzen zun bezela. Juten zen pues, beriakin 'ta tortzen zen jendia 'ta bertan ematen geniyon. 'Ta zalaiyak denak betiak exeita jarrita aitzen zen udaan bai, jendia. Ez baizen ordun... Besteik ez zen.
- 'Ta norbatt aitze al zen soiñu jotzen 'o?
- E?
- Soiñu jotzen 'o aitzen zen?
- Ez, ez, ez. Ez, ez. Ne bistan, behintzat. Zean ez. Lenotik ez dakit, biño hoiy ez dute sekula attatu.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:17:50 - 0:19:20 (1' 30'')
Laburpena Sagardoa basoka saltzen zen. Jendea meriendarekin etortzen zen sagardotegira bertara, eta han txotxetik basokaka edaten zuten. Zelaia dena betea egoten zen jendez, denak eserita jarrita patxadan. Horixe zen garai hartako ohitura.

bertsolariak eta sagardotegiak

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-111
Pasartea 0:58:46 - 1:00:39 (1' 53'')
Laburpena Bertsolari asko omen zen Oiartzunen. Jai egunetan sagardotegietan elkartzen ziren eta beti bazen bertsolariren bat.

Emakumeak tabernan ez, Aranon gehiago

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:21:42 - 0:24:19 (2' 37'')
Laburpena Beren garaian emakumeak ez ziren tabernan sartzen. Aste Santuan jendea Aduriz sagardotegira joan ohi zen. Garizuman, bezperetan sagardo garaia izaten zen. Gizonezkoak sagardotegira joaten ziren eta neskak kanpoan paseatzen ibiltzen ziren. Aranora joan ziren San Roketan, bertako festetan. Eta Aranon emakume askoz gehiago ikusten zen tabernetan, normalagoa zen. Bera harrituta gelditu zen. Berari orain ere ez zaio gustatzen tabernetan sartzea. Kafetegira, agian, gehiago.

sagardotegiak

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-129
Pasartea 1:17:57 - 1:19:15 (1' 18'')
Laburpena Aste SAntuta joaten ziren sagardotegira. Gaztetan Atamitxera joaten ziren. Aduriz zen Oiartzunen famatua, Astigarraga ez ziren joaten. Lehen haragia bakoitzak eraman behar izaten zuen.