Ospakizunak eta beste

Gabonak, Aste Santua, Prozesioak. Ordenak, doktrina, karmelitak, garizuma, Pazkoa, Domusantu, animen eguna, erramu eguna, bezperak, bijilia, barauak, bulak, letaniak, hilarriak, bedeinkapenak, kanposantua, peregrinazioak

Urkabera prozesioa eta San Juan sua

Transkribapena

-'Ta zeara... Urkabea guruzbirik 'ta izautu al zu zuk?
-Bai.
- Hoi ze itten dute prozesiyukin batea 'o hoi re Aste santun?
-Hoi 're prozesiyua 'zaten zen. Ez dait Aste Santun 'zaten zen 'o... Kalbaiyuk, hoi kalbaiyuk 'te izena. Ate 'ta hantxe belaunka 'ta...
-'Ta gurutze bakoitxin parada?
-Parada. 'Ta han belaunka 'ta errezua. 'Ta segi bestea, 'ta segi 'tadenak betik goitti!
-'Ta geo goiyan?
-Goiyan 'e zerbaitte izaten zen. Ez naz oan ezerrekin akortzen ze 'zaten zen.
-Urkabeko erromeiya, len itten zena Xanisteantan hoi aspaldikua al da?
-Ez. Hoi uan dela ez da urte asko hasi zila.
-Zu ez za gotzen han erromeiyik eta?
-Len leno enaz akortzen ni.
-'Ta beste numbaitte erromeiyik?
-Erromeiya hemen bestia zean itten da, Xan Ixidron ez al da itten zean...
-Munaundin.
-Munaundin.
-Biño hoi ez da urte asko...
-Gaiñekun ez naz...
-Billeratatik aparte ez zen hola mendiyan erromeiyik 'ta itten?
-Ez. Erromeiyak hemen itten zinak pues Erniyon 'ta hola... Hoik bai. Biño gaiñekun...
-Hemen bertan ez.
-Ez.
-'Ta San Juan suatan zerbaitt bereixiyik itte 'al zen atta?
-San Juan suak 'e bai. Zeiñek biño su haundiyuo iñ ordun 'e. Lar zar guziyak billu bazter guzitatik eta...
-Bai! Ze ordun traste asko ez zin erreko, ez?
-Bai zea! Trastia erreko zen... Erki! Hara erretzeko karritakuk, bai eaman bakarren batek. Bueno...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:22:54 - 0:24:29 (1' 35'')
Laburpena Urkabeko gurutz bidea: 'galbaiyuk'. Urkabeko erromeria hasirik ez da urte asko. Erromeriak non. Ez du gogoratzen erromeriarik. Inguruko herrietan bai, baina hemen ez. San Juan sua.

Erramu eguna

Transkribapena

-Ze, ze...
-'Ta matraka saten zeniyoten?
-'Ta geo 'zaten zen beste bat Erramu eunin, erramua eaman ber 'zaten zen. Bedeinkatzea.
'Ta zenek biño zenek eaman zama haundiyuo! 'Ta goiko muturrin gurutzia iña, erramuzkua e! Erramourua 'ta erramukin, hola gurutzia iña. 'Ta zeiñek biño zeiñek haundiyuo 'ta meza 'ta iual 'zaten zen orduetekua, luzia... Bedeinkaziyua denai jota 'ta...
Tente! Euki ber, haik balantzak ezin kontuik meza osuan. Kauen la ospa... 'Ta alkarrei lapurriya iñez zea erramourua. Erramourua kauen... San Pedro...
-Zertako lapurriyan?
-Ui! Zea... Erramouruak in ez zunak, igual batek gutxi 'ta asko zun harrei kendu.
-'Ta geo alper alperrik! Geo muttur bat bakarra jartzen zen?
-Bai. Nahikua 'zaten zen biño erokiyak! Humbesteiñoko zamak! Eziñ eamanik! Pf...
-'Ta halare hara 're barauik jon berko zen ba?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:21:45 - 0:22:54 (1' 09'')
Laburpena Erramu eguna: zeinek zama handiena eraman.

Elizako prozesioak

Transkribapena

-'Ta geo zea e... Prozesiyuk eta ya elizanak zin jaiyak eta hoik?
-A! Prozesiyuk bai, itten zin prosesiyuk. Ba... Ama Birjiña Milagrosa arte bat, hoi ez dait noiz 'zaten den, octubren 'o septiembren 'o ez dait noiz 'zaten den hoi. Octubren 'zango da.
Hogeita zazpiyan,abe, bai abe, abe. Geo ostial santua 'ta, osteun santua 'ta, o bai! Osteuna 'ta ostial santua 'ta hoitan 'e bai. Erramu euna 'ta. Hoitan 'e bai prozesiyua.
-Prozesiyun ze atetzen zen eoziñ 'o nola izaten zen?
-Eoziñ, eoziñ! Denak pila indian, apaizak aurrin 'ta monailluk, haik aurrin 'ta erdiyan beste santon bat 'o beste lau launek entierrua bezela 'ta segi!
Ate, kaletik ate, 'o elizatik ate 'ta Antoneneko horta, handik bai, Antoneneko harta bai. Handik bueltan, bueltan, bueltan zea, esto... Kastroneko itturriko ixkin hartatik buelta Kontseju ixkiñin barrena, zeara Aita Mendiburun azpikaldea. 'O bestela bai, Aita Mendiburun azpira 'o bestela goitik.
'Ta oan haunzko bariantin, oango bire berriy hortan barrena berriz atzea elizea bueltan bueltan.
-'Ta dena iyakin 'ta jarriya, ez?
-Bai...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:18:35 - 0:20:00 (1' 25'')
Laburpena Elizako prozesioak noiz izaten ziren. Nola izaten ziren. Ibilbidea.

Olentzero

Transkribapena

-'Ta gaiñekun hola eskian 'ta aitzeko 'ta ze gaiyo izaten zin Olentzero 'ta ez zen ordun izaten, ez?
-Baita 're!
-Baita 're?
-Bai!
-Olentzerukin 'ta atetzen al ziñazten?
-Baita 're!
-Baita 're, e?
-Nolapaitte galtza zar batzuk 'ta alkandora zar bat 'ta burua nolapaitte in 'ta belarrez bete galtzak eta denak 'ta pf! Olentzero pf! Haundi-haundi. Zapel bat jantzi 'ta... Audo prepatu e! Olentzero.
-Biño ze zuetak bat?
-Ez!
-Muñeko bat in?
-Muñeko bat in, galtzak bota zar batzuk jantzi 'ta bete galtzak zeak... Geo alkandora 're ongi bete. 'Ta buruan lepoko paiñulua jarri, zapel bat 'ta bale! Auro, auro prepatzen genun guk zea, Olentzero.
-'Ta kantak zer zin zea, oangun berdiñak?
-Ez. oan 'zango dia tartin sartuak hitzak difentik.
-Gotze al za kantataz? Olentzeron kantataz?
-Olentzerona? Olentzerona... Ba! Ez dait ba nik... Ez, ez hola momentun...
-'Ta urte zartakuk?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:14:58 - 0:16:00 (1' 02'')
Laburpena Olentzero: Olentzero panpina beraiek egiten zuten. Lehengo kantak moldatu egin dira denborarekin.

Komulgatzeko barauik joan behar elizara.

Transkribapena

-'Ta komulgatzeko gosaldu gabe jon ber zen? Barauik jon ber zen?
-Bai, barauik. Hamabitatik aurrea deus hartu gabe. Earriyak, 'ya ittuan bazeunden'e.
-Ean 'de ez?
-Eztare!
-Eztare?
-Jolin! 'Ta ba al dakizu goizin zeak arpeiya katuna itteko arpeiya garbitzeko urakin ze beldurra 'ta ze erritak?
-Garbitzeko 're?
-Ez, ez tragatzeko urik. Zeba... Kauen, hoi hoi...
-'Ta kale onduan bizi zinak ongi, biño menditik jetsi ber zutenak? Komulgatu arte ordu pilla'erra pasako zittuzten!
-Barauik torri ber.
-Mekaiyuen dio...
-Ze, ze...
-Ordu pilla bat oiñez barauik...
-Bai, ordu pilla bat aleiya! 'Ta geo noxnai zerraldo eroiyak elizan, zea miñ inta. Jákiña auleiyak! Hoa hartu bi launen arte 'ta kampoa ate! 'Ta pasatzen ziyonin barrena! Joe, pelikulak, errak bai...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:35:39 - 0:36:27 (0' 48'')
Laburpena Jauna hartzeko baraurik joan behar izaten zen. Jan eta edan gabe. Mezatan zerraldo eginak lurrean, min eginda.