Txerri sorginak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:17:30 - 0:19:30 (2' 00'')
Laburpena Sorginkeria franko bazen Tornolan. Erramunen anaia Inaxiori etxerako bidean pasatu zitzaiona ez da makala. Lanetik heldu zela, zerri-ama eta bere umeekin topo egin zuen bidean. Ondoko egunean bertara joan eta ez zuen arrastorik aurkitu. Erramunen ustez, sorginak auzokoak bertakoak ziren.

Transkribapena

-'Ta geo gue Inaxiok 'saten zun hua Artikuzko kamiyun lanin ai 'ta arratsin, laumbata 'men zen, laumbat arratsa 'ta harrek. 'Ta itxea ez zela heldu, gosia 'ta gehiyi eana 're ez. Merienda pixkat iña Aizeaiñen 'o Arlepon 'o hor itten 'men zuten laumbatatan, merienda pixka't in 'ta...
-Jornal pixkat hartuta.
-Bai 'ta ttaka ttaka ttaka ttaka 'ta Biraitan barrena Pulliaiño 'ro launak izaten 'men zittun Alfontso zeakua Fatxiko Alfontso 'ta Epeleko Iñaxio difuntua 'ta hola mordoxka't.
'Ta hor pixkan pixkan launak galdu ben itxetan 'ta honaa 'ta heldu 'men zen maldan goitti 'ta hor heldu zela, azpiyan, zelai azpiy hontan aurreko aldian zerbaitte hola 'ta: "Zer dit nik hor ba?" 'Ta txerriyak.
Argi-argi 'men zon egualdiya 'ta txerriyak. 'Ta zerrama haundi bat belarriyak tente-tentekin. 'Ta umik, ume mordoskat. 'Zango 'men zin zortzi bat ume 'ro. 'Ta haik 'e iul-iualak ttentte-ttenttikin, belarriyak ttentikin denak.
'Ta denak ttarrak-ttarrak, ttarrak-ttarrak, ttarrak-ttarrak. 'Ta ama aurrin tak-taka-traka, mantso-mantso. 'Ta pentsatu 'men zun: "Ño, hoiri aurria nundik pasako yot nik? Nik aurrea pasako nikek, hoik biño aurogo jongo niyukek" 'Ta,'ta biño pasatzeik ez, pasoik ez.
Goixio 'torri 'ta goixio zin gurdibiria hola bueltan 'ta beste person biria 'ro hola 'ta: "Han pasako nak". Hara ailletu zenin umik batetikan 'ta bea bestetikan. Bitatikan. 'Ta: "Ez ziok hemendik pasatzeik". Honaxeiño 'torri, azpikalde hontaiño.
'Ta hor eskoiko ailleka birexionda ttiki bat 'ta geziyan azpiyan barrena, horrexeiño jon 'men zin tar-tar, tar-tar, tar-tar. 'Ta ondoko eunin jon 'ta 'kusten arrastuk, haimbeste animali pasik 'ta loiya 'ro lurra zen lekuan 'e bai 'ta arrastoik 'ta bat 'e ez. Bat 'e ez.
Biño hoi bazen zerbaitte e! Bazin, biño hoik sorgiñ hoik zin nik san ber banu bertako jendin tarteko sorgiñak. Bai.