Sastreak, jostunak

Lisatzaileak, e.a.

Josi eta josi

Transkribapena

- ... nahiz eskolan ibili beti pixka bat, 'ta geo geyo. Goizaldea ate 'ta hortxe aitzen giñan, !ay! qué rabia josten goizalde arte 'ta aittu! Eguerri jaiak etorri, Xanistebanak etorri 'ta gure izeba? Bazkaltzeko 're astiyik gabe "Bai, bazkal... arratsaldeko... zea bezpeta 'ro ez dakit noa joteko
'ta" aindu arropa josiko dula 'ta oi... ezertako 're graziyik gabetanikan zea... Xanistebanak? Patxara errin bazkaldu 'ta lasai arrayo... keba! Muturka sartu zerbatte jateko 'ta korri berriz 'e arropak bukatzea arratsaldin norbattei aindua "Bai holoko ordutako..."
eramango ziyola bere trajia 'ro soiña 'ro zelakua. Bo! ¡Qué miseria!
- Bat 'e disfrutatu ez. Ez jakin disfrutatzen.
- Haiek hola oittu zien 'ta berak disfrutatu ingo zuten, miño beti lanpian? Bo!
- 'Ta zer zin? Izeba bat miño geyo al zin ba josten aitzen zinak?
- Bestia zen izeban ahizpa; soltera. Beakin bizi zen.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:38:40 - 0:39:50 (1' 10'')
Laburpena Maitxoren izebak enkargu pila gaitza hartzen zuen josteko, eta gero ezin iritsirik aritzen zen. Goizaldera arte josten aritzen zen, eta baita jaiegunetan ere. Ollokinen bi ahizpa aritzen ziren josten.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-019
Pasartea 0:02:10 - 0:05:10 (3' 00'')
Laburpena Oiartzungo kalean ikasi zuen josten, Postan. Ramona zuten maistra jostuna. Ikasi eta gero, etxekoentzat eta kanpokoentzat ere aritzen zen. Oiartzungo kalean oihal-dendak bazeuden.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-014
Pasartea 0:33:50 - 0:36:15 (2' 25'')
Laburpena Nola janzten ziren. Orain baino arropa gutxiago izaten zituzten. Txanpañen zortzi lagun aritzen ziren josten, kanporako.

Izeba lisatzailea

Transkribapena

- Gurasuk Ergoinguk zenittuzten zuek?
- Bai! Ama 'ta Ergoinguk zin, Ergoinguk zin!
- Zer zin Txampaiñekuk?
- Txampaiñekuk! Bai, bai, Txampaiñekuk! Ama difuntak Xelodin zun izena eta lengusua hor... Hemen hil zenak Maxpa. Plantxadora zen. Elizako arropa guziyak denak beak plantxatzen zittun.
'Ta gu hantxe saltxan aurrekaldin 'ta harrek joteko, plantxan ia zela 'ta atetzeko handik eta gu beti gaiñin eta ahizpak, honek, eskua erre zun.
- Plantxakin?
- Beti han. Hura dembo batin bakizu nola eamaten zin... Zuek ez zazte akortuko, biño elizan apaizak hola alkandora dena brillo gaitzakin 'ta puñokokuk 'e bai 'ta Arkatexarrenea entregatzen genittun, Don Pabloi. Don Pablon itxea arropa hai denak elizako.
Eta izeba guriak, horrek, plantxatzen zittun, eta ni tortzen nitzan askotan holoko zesto haundi batekin. Hartu 'ta barrenin arropak Arkatexarrenea.
- Oiñez Ergoindik?
- Txampaiñetik!
- Txampaiñetik oiñez?
- Txampaiñetik oiñez.
- 'Ta nola kartzen zenun xiextua?
- Oiñez, oiñez. Ui, ahal genun bezela! Okerruo izaten nun bildurrak etortzen nitzan askotan birian Don Regino harrapatzeko! Meikua. Akortzen al zazte Don Regino?
- Ni ez.
- Aberikin biltzen zen, aberin gaiñin eta birin harrapatzen giñunin aberikin hor hasten zen saltsan heldu giñanai! Apropos jostatzen! Eta apuru errakin bai behiñ biño gehiyotan!
Ezin karraituk siestua! Bai...! Mimbrezko zesto lasaiy hoitakua!
- Karo, ez zimurtzeko!
- Biño ederki jarriyak arropak. Elizakuk eta aldareko paperak, trapuk eta hain alkandorak,
apaizanak eta denakin!
- Karo!
- Holaxe biltzen giñan.
- Ze ai denak... Haimbeste lana hartu plantxatzen 'ta geo ez zimurtzeko ahal zen xabalena jarri ber haik.
- Plantxatu 'ta petxera itten zun almidoiyakin izebak dena argizeiya man, kin kin, zea, bai...!
'Ta brillua atera. Puñutan 'ta hemen petxeran 'ta kuellun, apaizantzat. Eta aldare nausiko trapuk 'e beko aldia almidoiyakin plantxatua. Brillua ateria.
- Hau lanak.
- Lan haundiya izaten zun. Haundiya.
- Karo. Hoi bai, apaiza dotore!
- 'Ta gu hortxe, askotan Arkatexarrenea torri 'ta apaiza falta zela 'ta arrebak:
"Eliza jon nahi al zenuke? Eliza, akaso elizan harrapatuko 'zu, 'ta mango 'izkazu berai". Eta atzea berriz Arkatexarrenetik eliza ne zestukin. 'Ta utzi elizan arropak 'ta zestu hutsa hartu 'ta itxea.
- Itxea berriz.
- Atzea Ergoinea, Txampaiñea.
- 'Ta hoi zematero 'ro garbi, itten 'te zen?
- E?
- Zematero karri ber izaten 'te zenuten arropa?
- Arropak? Ba, hillin bi aldiz 'o behintzat bai gutxinin! Bai, bai bai, bai.
Eta bestela 're Sekundinoneko... Ez zazte akortuko, biño (almazena) Jose Main 'ta atta...
- Jose Mai Errandonea?
- Errandonea. Hain atta 'ta haik 'e alkandorak hola eamaten zuten petxera hola dena brillua aterikin. Harrei 're itten ziyoten. Harrenak 'e kartzen genittun. Hortxe ibiltzen giñan, ni enitzan (...)
- Hemendik kalea 'ta kaletik Ergoina.
- Beti jon 'ta torri, jon 'ta torri, jon 'ta torri.
- 'Ta garbittu 're izebak itten zittun?
- Ez! Garbittuk maten zuten.
- A...!
- Garbittuk eman, biño atzea berriz busti in ber zin denak.
- Karo.
- Almidoiya mateko petxerua 'ta denak busti.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:14:50 - 0:18:45 (3' 55'')
Laburpena

Ama Txanpañekoa zen, Ergoiengoa, eta beraiek han jaioak dira. Izeba lisatzailea zuten. Elizako arropa eta Oiartzungo beste etxe batzuetakoak ere plantxatzen zituen izebak, almidoiarekin. Kaxildak zestoan eramaten zuen arropa, Ergoiendik Oiartzungo kalera. Kaleko etxeak eta pertsonak aipatzen ditu.

Jantziak, zapatak, otorduak ...

Transkribapena

-Zea len jantziyangatik 'ta aittu ga 'ta trajeik eta ez zenuten, ez zenuten izango? Kumuniyua 'ta nola itten zenuten?
-Ahal den bezela itten genittun beimpin trajik.
-Iñezi? Jon 'ta in?
-Iñezi. Iñezi, iñezi!
-'Ta zein zin hemen jostunak 'o?
-Ez dait nik. Neri hura azul marino bat zen 'ta non iña 'zaten zen huaxe... Numbaitte... Postan 'e bazen jostuna 'ta han iña 'o... Ez bainaz akortzen.
-Oillokineikua 're bai, ez?
-Baita 're. Oillkoineikua 're bai 'ta... Bazin hor jostunak 'ta haitakon batin.
-'Ta trajia kumuniyoko ingo zen biño geo 're baliyo ber izango zun...
-Jolin! Eozin tokita jon ber bazenun hua zenun zea.
-Erki ttikittu arte, ez?
-Bai ongi estutu arte. Lertu arte estutua.
-Ahal bazen traje batekin.
-Bai...
-'Ta zea, jendik zapela ibiltze' al zun? Oan biño geiyo ibilko zen zapela...
-Bai...
-Mutikozkortan 'de bai?
-Mutikozkor batzuk 'zaten zin zapelakin bai! Baserritarrak 'o...
-Zuk ez zenun ibiltzen? 'Ta len abarkak 'ta aittatu ttuzu, biño zeak 'zango zin zapatak 'ta holakuk?
-Bai... zapatak bazin aleiya 'ta baita botak 'e iltzeunak errak. Azpiyan iltze errakin biño... Kixtona baliyo ordin! 'Ta abarkak 'e bai...
-'Ta otorduk 'ta... oan aiña otordu 'ta izate' al zen len?
-E?
-Otorduk... Gosaiya, 'ta gosai ttikiya, 'ta bazkaiya 'ta...
-Meriendak eta denak!
-Denak?
-Gutxi izango bazen 'e!
-'Ta jan 'ta ze itten zen? Potajia 'ta ze, ze?
-Potajia 'ta geo jaki pizarren bat baldin bazen zerbaitte 'ta. Geo potajikin eosiya iual urdai zangarran puskan bat 'ta hua geo. 'Ta geo talua 'ta esnia 'ta kitto. Hua oan bezela hau jango al zu, 'ta hoi jango al zu... Jesus!
-Baldin bazun ongi kontentu!
-Bai, bai.
-'Talo asko jango zen...
-Bai, talua 're nai aiña ez. Otordun bat.
-Hua 're karri in ber.
-Hoixe! Dena razionamentua zea!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:39:25 - 0:41:45 (2' 20'')
Laburpena Jantziak. Jostunak. Otorduak.