Nobio-kontuak

Neska-laguntzea

Enplegatutakoarekin ezkondu

Transkribapena

- 'Ta hola eoten da, bai. San niyon: "Attan iual-iuala za" 'ta. Ha nolako ixtoiak ate din.
- Bai, hara. 'Ta geo ze pasa zizun? Harrekin, neska harrekin ikusi zenunin ya?
- Nada. Pena 'man zin pero hola da mundua 'ta. Gue attak beti san...
"Ez al yon kaso in berrik" 'ta "Nik? Beria da zea... kaso itteko".
- Gorra ziñan e.
- Bai, miño nik hemezortzi urte; importa zionen nei! Jesus!
- Klaro, hemezortzi urtetan, beste gauzak buruan.
- Beste gauzak buruan 'ta beste... miño ez dakit ba... Matrimoniyoko 'ta hola... berez e' nitzan ezkonduko miño... berriz 'e ne gizonakin ezkondu nitzanin hogeita hiru urte 'ta ya...
oaiñ ez dia (txorakiyak) hasi berko 'ta geo ordun empleatutako batekin ezkontzia gauz haundiya zen 'ta ya empleatua zon ne gizona, 'ta hola... Gue kontuk hola dia. 'Ta hoi denak pasa...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:26:00 - 0:27:00 (1' 00'')
Laburpena Berak 18 urte zituen eta orduan ez zuen mutilik buruan. Orduan, enplegatutako batekin ezkontzea gauza handia zen eta bere gizona hala zen.

Pretendiente lesakarra II

Transkribapena

- ..."Ezta pentsatu 're!".
- Klaro geo zuk haik denak... miño hasieran gordeko zenittun bialtzen zizunak 'o? Ze in ziñazten geldittu 'o bea hasi zen eskribitzen?
- Bea, bea... ez. Geo, jakiña, ez zionen (...) 'ta ni Ergoinen eondu nitzan sardua saltzen, Bialden, sei hilatin 'o... neskatxa gaztia, gerra aurrin, bai, gerra bastante aurrin. Eta han nola karta bat eskribittu zin, klaro, nik itten tzizkanen jugada bakoitxa:
birea atetzeko 'ta batez jon 'ta... beno... gaztia! Ez zun meezi! Miño geo... geo pena izugarriya. Beitu: ze saten zian, karta bat in zin 'ta nik kontestaziyua go txarrin benik in niyon: pena bakarra nula aurria hartu zila, neonek itteko pentsamentua nula 'ta hoixe bakarra nula pena.
Se termino. 'Ta geo hankin atera zitzaidan zea bat, 'ta ne attak saten nau: "San Juan itturrira jongo gattun hi. Holako denbotan Lesakan peiyak ttun 'ta geo peira torko gattun". Ze bidajetan jon giñan oiñez e? Portuberritik atera, gotti, Aranatzen barrena... dena oiñez e!
'Ta jon giñan, han garbittu genittun hankak eta geo san zin: "Lesaka jongo gattun bazkaltzea". 'Ta bazkaltzea jon giñan, taberna batin sartu giñan 'ta... gue atta zen gizon bat, gaztia maten zuna beti eta tratanti denak izautzen zittinen 'ta sartu giñan taberna hortan,
oaindik 'e gouan dakat ze jan genun: gue attak angula, saten zun zizaya zela 'ta behiñ 'e ez ziñen jaten angula, 'ta nik angula 'ta harek amurriya jan genula. 'Ta hola gozela torri zin tratante batzuk 'ta "Oi, gaur emakumikin, gaur arrebakin" 'ta sanez
"Gaur arrebakin zailtza", "Gaur arrebakin? Gaur... hau alaba, alaba" 'ta haik harrittuta, gaztia ematen baizun gue giz... eta hala gozela lau mutil sartzen dia tabernan eta hoitik ne aixkidea izandu hoi. 'Ta gue attak bazakiyen eta: "Ez al yozu kaso in ber?" 'ta
"Horrena da kaso itteko zea... txanda" 'ta atera zin ayo esanta 'ta geo... sentimentuk beti izaten dia... ate giñuzenen handikan 'ta feiya ikusi ber genula 'ta besteta 'ta (...) haikin 'ta peiya ikusten... 'ta hor ikusten dut neska batekin goiti betti heldu dela,
bera 're... zea... kortatu zen 'ta ne baitan "Ba...". Geo harekin ezkondu zen: Irene, neska rubia bat... 'Ta oain san zin: "Oain dela bi urte hil zen ne ama", san zin, "Bai nik asko izautzen nun Irene". 'Ta beitu, saten zin:
"Mundua... zeiñek esan ber zin nei?" apaizak esan zun. Hara nola den mundua, e? 'Ta geo asko tortzen 'men zen hoi kompra ittea... asko ikuste 'ute... zea... do, aspalditan Amarako... hor bazion frailin zea bat... eliz bat... han hamabost urte 'men damazki Amaraku hortan bai.
Leno maiso eondu 'men zen 'ta gaixo... zerbatte emana do. Eskua... "Ez al nazu ikusten eskua hau nola 'uten" 'ta san zin 'ta.
- 'Ta ze eoten da ospitalin apaiz...
- Apaiz bezela...
- Bai, bixitan 'ta joten dia...
- Bai, bai. Enfermuri komuniyua ematen goizero 'ta hola eoten da, bai. San niyon: "Attan iual-iuala za" 'ta... Ha nolako ixtoiak...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:22:30 - 0:26:00 (3' 30'')
Laburpena Arroxak pretendiente lesakarra eduki zuen. Eskutitzak idazten zizkion elkarrekin egoteko, baina Arroxak ez zion kasurik egiten. Behin beste neska batekin ikusi zuen eta orduan pena hartu zuen. Hika.

Pretendiente lesakarra I

Transkribapena

- ...'Ta ne baitan: "Bai...". Ixtoiak izaten dia... Ixtoiak (larraka), bitu ni: oaiñ hau gaizki eondu denin, apaiza joten da komuniyukin, han do ospitalian, apaiza hoi 'ta, gue beste alaba honen zean 'ta apaiza jon zela komuniyukin 'ta berak presentatu zula apaizak:
"Ni Lesakakua naz 'ta", "Bai? Gue amak jende asko ezautzen du Lesakan" 'ta "Zein tokitakua zea ba?" 'ta san ziyon apaiza horrek, 'ta etxea torri 'ta san zin: "Gue Mari Karmenena joten den apaiza Lesakakua da ama", "Bai? Galdetu al yon nongua den?"
'ta "Bai. Hola etxekua" 'ta "Bo! Be attak hamaika karta eskriittu zin nei!", "Bai?" 'ta "Bai". Eta hurrengo jon zenin, berriz ne alaba horrek esan ziyon: "Amak asko izautzen zun zue atta", san ziyon hola 'ta zea, "Nola?" 'ta "Hola ta hola san zun",
"Gustatuko like izautzia" 'ta "Bueno, hua torko da eunan batin". Ui, ze poza hartu zun zu! Saten zin: "Ez al 'zu karta bat benik harrenik?" eta "Nola!? Ni geoztik ezkondu 'ta haik denak aztu zin zea apaiza".
- Ai ama! 'Ta harek eskribitzen zizun zui?
- Horren attak.
- 'Ta nola izautu zenun ba zuk?
- Hura Lesa... Gu San Antona asko joten giñan piestetan 'ta hor izautu nun nik. 'Ta gue attak Lesakako jendia dena izautzen ziñen eta horren, beno, honen attona, len san dutena honen attona 're izaun haundiya zun gue attak 'ta hortik horra izautzen genun.
Eta beran osaba hori zen kontratixta bat eta harrekin itten zun lana, 'ta Añorgan 'o hor itten ziñen, Lasarte. Geo jakiña, geo Oiyartzunea alde in zun 'ta tortzen zen asko gue itxea 'ta... mutil jatorra. Miño resulta nik hemezortzi urte 'ta harrek hogeita bost zittun,
eta bakizu urrutitik torri ber; oain bezela ez zen kotxeik... deus ez zen, eta harrek 'e nahi zun aldeo neskame 'o... oso mutil jatorra zen. San niyon: "Zue atta zen: un señor-señor. Ez hilla delako 'ta ez zu hemen zalako.
Egiya..." eta "Ama..." oaintxe ez dakit zenbat denbo "...hil da" 'ta geo aittu nun, geo ez dakit zenbat denboa: "Bai Tomas zun zea... Tomasek seme bat apaiz estudiatzen daka" 'ta "Bai?" 'ta "Bai". 'Ta geo han hara! Mundua ze ttikiya den!
Eta oaiñ 'de beti eskumiñak bialtzen nau, torko dela eunan batin, eta saten zun: "Ne arrebak..." han zola deittu ziyon arrebak eta "Ba al dakizu zeñekin non hizketan?" sango ziyon "Ne attan andregaia izandukin!" 'ta hura...
harrek 'e "Sanki yozu karta bat 'o zerbaitt badun" 'ta ezetz ez dula, nik san niyon: "Ezta pentsatu 're!".
- Klaro zuk haik denak... miño hasieran gordeko zenittun bialtzen zizunak 'o? Ze in ziñazten geldittu...?
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:19:10 - 0:22:30 (3' 20'')
Laburpena Arroxak pretendiente bat eduki zuen, gero bere senarra izango zena ezagutu baino lehen. Lesakarra zen eta San Antonen ezagutu zuten elkar. Eskutitz asko idatzi zizkion Arroxari, baina hau gaztea izaki eta ez zegoen hartarako. Urteetara, mutil haren semea ezagutu du. Hika.

Senargaia

Transkribapena

- Karlista.
- Karo, lokepasake denak zin gerran... Elkarrekin.
- ¡Qué triste fue aquello!
- 'Ta ordun dantzik eta ez? Deus ez! 'Ta nola izautu zenun zue gizona?
- Ordun... Nik gizona? Pues holaxe tokatu zin! Horrek pelukeiya zakan, ni eondu nitzan bar hortan un (...) tenía. 'Ta han izautu nun.
- Linonin?
- Bai. Hantxe. Nada más.
- 'Ta nongua zen gizona?
- Pues bertakua, oiyartzuarra. Txipikua berez. Ama, behintzat Txipikua uste 'ut. Txipi, Txipi Berri 'o Txipi?
- Txipi.
- Txipikua. Hoi izandu zen fletxazua y nada más, atada ya!
- Fletxazo?
- Han ya han geldittu nitzan. Nada, sin disfrutar más.
- Biño nobiyo...
- Nobiyo ibilli giñan, bai. ¡Nos tocó ahorrar, qué remedio! Iraazi in ber genun. Eskola jarri 'ta dirua pixka 't in 'ta, itxia jarri 'ta... No, no, bien, bien, bien. Bien. Zazpi 'at urtian ibilli giñan gu elkarrekin.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 0:15:30 - 0:16:45 (1' 15'')
Laburpena Gerran, ahizpak lan egiten zuen etxera joan zen, Linonera. Han ezagutu zuen gero bere gizona izango zena. Ezkondu aurretik, aurrezten.

"El que tiene Vespa, tiene neska"

Transkribapena

- El que tiene Vespa, tiene neska! Motuk hasi zinin 'ta gotzen za zu?
- Bueno, motuk lenotik bazin, biñon ni gogoratzen nauna da, 'o bueno, ordun gertatu zelako 'ro, e... Berrogeita hemezortziyan, nik hemezortzi nittula, Altzibarrea billerara joten giñala,
agertu zin bi Lambreta berri. Gorri-gorriyak, eta klaro, denak hairi beira. Bazin lenotikan Altza aldi hortatikan 'a tortzen zinak motukin 'ta, biñon harek atentziyua man zigun. Ordu arte, ni behintzat ez naz akortzen ikusi genittula modelu hartako lambretak. Eta geo,
handikan egun batzuta agertu zin bi Bespa. Eta bagenekiun bespak zeiñenak zin. Bat oan ne gizona denana, 'ta bestia harren launana. Eta ni biño urte bat 'o bi 'ro zarroko neskak han ai zin. "Jo, gaur Joxe Luixek Bespa hoi zeiñek estrenatuko ote du! 'Ta zeiñei launtzea jongo ote da?".
'Ta hola behintzat. 'Ta gu ordoko haikin dantzan 'ta hasiyak giñan, biñon gutxi, oandikan igande gutxi zen zea... Oan ne gizona dena joten zigula dantzan ittea eskatzea 'ta. Eta behintzat, dantzara torri zen 'ta lembiziko aldiz galdetu zin, apirillan hirua 'ro hola zen,
bai hirua eta galdetu zin aber launtzia nahi nun itxea. Eta ni kezkatua pixka bat, eta launari san niyon: "Joxe Luixek zea esan nau, aber launtzia nahi duten etxea". 'Ta nik galdetu niyon: "Eta Xixtiyoko kruzia pasa 'ta abitzen baldin bada aurrea 'ro, ze in ber dut nik?".
Launak san zin:"Tapaki 'yozu begiyak". Eta Xixtiyoko kruzea ailletu giñan 'ta geldittu zen 'ta san zin: "Launduko zattut itxea" 'ta nik: "Ez, ez, hortxen arbola hoiken atzin dut itxia 'ta jongo naz neone". 'Ta Irunen zabizten ordun lanin, 'ta hurrengo goizin 'o, lanea zijula 'ro,
bueltan heldu zela 'ro hor ikusi 'men zun bastante urruti ni bizi nitzan baserriya eta ordun pentsatu 'men zun: "Ba hoi ez zun nahi nomatte nekin... Nik beai launtzia". Eta bueno, behintzat hartatikan... Hara, hombeste urtian ne senarra!
- Harrek ordun Bespa zun?
- Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:00:50 - 0:03:50 (3' 00'')
Laburpena 1958an, Altzibarko bileran bi Lanbreta agertu ziren, eta, handik aste batzuetara, bi Vespa. Neska guztiak nork estreinatuko ote zuen Vespa, eta zer da eta, Vespakoak etxera lagundu Maria Jesus. Vespakoa Jose Luis zen, orain bere senarra dena.

Motoan zeharka eserita

Transkribapena

- Bai, bai. Motuk len esan zattutena, lenotikan bazin, biñon zea hoik, e modelu hoik eta... Ni akortzen nazelikan, berrogeita hemezortziyan agertu zin. 'Ta klaro, atentziyo gehiyo billera batin eta klaro, gazte jendia 'ta denak... Batzuk desitzen moto berriya zutenak launtzeko
'ta bestik, berriz, kuriosidadingatikan gen hairi beira.
-'Ta zer zen, lendabiziko aldiya motun gaiñin jartzen ziñela, igual?
- Ni bai.
- 'Ta nola jarri ziñan?
- Ziharka.
- Ziharka.
- 'Ta geo 're urtetan 'ta urtetan hala ibilltzen giñan. Eta geo hasi giñan zea, hasi giñan... Zankolaka jartzen. Eta klaro, oandikan galtzakin 'ta gutxi ibiltzen giñan. Ordun hasi zen faldapantalon 'ta hoi, biñon ni gonakin ibiltzen nitzan eta gonakin zankola jartzen nitzan,
biñon geo itten nun txaketa bat 'o jarri belaunak eta tapatzeko, klaro! Jeneralin gona tubo nola izaten genun, hora ixterran erdiño iyotzen zigun eseita geundela eta geo txaketa bat 'o jartzen genun... Jartzen nun tapatzeko. Eta geo ya ez, geo ya hasi giñan zankolaka 'ta jartzen,
biñon urtetan 'ta urtetan ziharka. Eta oso inkomodua zen. Klaro, zertikan batetikan jon ber zunun aurrin zon personari gerritikan helduta, sujetatzeko. 'Ta bestetikan, gue posturakin, postura txarra nola zen, itten zen nekatu eta jan berriya baldin baziñan 'o maritu 're bai.
Klaro, zu dena ziharka pasatzen ikusten zunun, oso inkomodua zen.
- Kurbatan 'e bai!
- Baita 're, txarra, bai. Hoa kurbatan, berriz, arriskutsua.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:03:50 - 0:05:50 (2' 00'')
Laburpena Neskak gonarekin ibiltzen ziren eta motoan zeharka esertzen ziren. Oso deserosoa eta arriskutsua zen motoan zeharka joatea. Gero hasi ziren zangolaka joaten.

Apaiz "casamentero"ak

Transkribapena

- Semia beste batekin (...)
- Hoixe bai. Ezkondu 're bai. Apaizak ezkontzen zittula 're san izandu dute. Ezkondu, ezkondu 're baton batzuk apaizan bittartez. Ezkontza sortu.
- 'Ta gurasuk zea ingo zuten ba?
- E?
- Gurasuk tratua ingo zuten eta apaiza zea, intermediante?
- Batzun batzutan bai. Gutxik kontatuk izango zin, biño bai. Izanduk bai.
- Hoi gehiyo izango zen famili onekuk eta hola, ez?
- Ez preziso famili onekuk. Famili onekuk 'e izango zin, biño bestela beharbada atrebitzen ez zinak, gizonak, 'o emakumik... Pozik ingo 'ta... Oain bezela ez baizen ordun hoi atrebitzen hortaratzea.
- Eta gaiña gizasemik ez bazun pausua maten, emakumik zai eon ber, ez?
- Bai ba, bai ba. 'Ta karo, bittarteku hoik apaizak batzun batzuk. Batzun batzuk, e. Asko ez, baiño bai, bai. Batzun batzuk bai.
- Zuek ez zenuten apaiz berrik?
- E?
- Zuek ez zenuten apaiz berrik?
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:35:00 - 0:36:30 (1' 30'')
Laburpena Baziren bikotea egiteko ausardia ez zutenak eta apaiza erabiltzen zuten bitartekari.

Kalabazak

Transkribapena

- 'Ta zuk nola izautu zenun Felix?
- Altziberren. Tortzen zin Irundarrak pilla bat! Pilla bat etortzen zian Altziberrara. Bueno! Han Altzibarren.
- 'Ta zer zen, normalin mutillak neskaiy zea? 'O...
- Bai.
- Neskak dantza eskatzen al zun?
- Ez, neskak ez. Mutillak, mutillak. Lotsati lotsatiyak, biño bai, ber zutena itten zuten. Ui, karo, ber bazuten, bestela... Pozik jongo 'ta hola eoten bazian, pues ahí te quedas!
- 'Ta kalabazak maten al zenittuzten?
- Hoixe! Amakin batei bai! Bueno! Amakin batei bai!
- Bai, e? Rompecorazones!
- No sé si rompecorazones, 'o sin pensar nada de romper.
- Gustokua ez bazen, ezetz 'ta yasta.
- Hoixe.
- Korri errak bai hain ihesi!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:31:10 - 0:32:15 (1' 05'')
Laburpena Nola ezagutu zuen Felix, bere gizona. Altzibarrera irundar pila etortzen ziren. Mutilak eskatzen zuen dantza. Neskek kalabazak ere ematen zituzten.