Orduko jornalak

Transkribapena

- Karo, karo.
- Holaxe bai.
- Bai, ze lanteiyan 'ta ez zen diro asko irabazten garaiy haitan...
- Ez, ez. Ni hamalau urtekin hasi nitzan herri lanian. Hemen zea Gastaiñi zea hoikin Plemuntatar hoikin 'ta.
- A!
- Gastaiñizarrakin 'ta hoa...
- Basuan, ez? 'O...
- Ez. Piñozoluk itten.
- Piñozoluk itten.
- Udaran piñozoluk itten zin 'ta geo aldatzeko... Udara guziya zea, zulua itten 'ta ordun hamabi pezta eunian. 'Ta dirua iruitzen ziun, e! Hamalau urtekin 'ta... Hamabi pezta!
Ni amai akortzen naz, poz erra hartzen zun e! Astian setenta y dos... Zembat... Bai, hamabi pezta!
- Bai, iya-iya larogei!
- Bai, 'ta hoi amai entreatzen geniyon 'ta geo jai goizetan Sorondo... Bakizu non den Sorondo, jakingo 'zu!
- Bai.
- Sorondo azpikaldeko biri hoiy aurrea pista hoi itten, orduko bi pezta hoi patzen ziuten 'ta hoiy bolsiyoko izaten genun.
- Hoi 're herri lanin? Herri lanin in zen biri hoi 're?
- Hoi Errentikuna izango zen gehina 'ta basoketaiyak beák ematen zuten. Basua, basua Errentiko parteko basua Altube 'ta ez dakit zein kristo zian ordun hor.
'Ta biria itteko, orduko bi pezta jai goizetan jonta. Jode, san 'yozu oango muttilaiy joteko bi pezta iraaztea!
- Ba, orduko dirua!
- Orduko dirua zen, e! Bai, bai, bai. Ordun 'e lana in ber zela 'ta hoixen do, biño... Gaizkitxo tortzen zen! Orduko bi pezta hua boltxiyoako, jolin!
- Karo, bestela dirua ez zen iñondik ikusten!
- Bestela ez zen diruoik garaiy haitan, e!
- Karo.
- Bestela ez zeon. Jun in bihar. Hortxe zon.
- 'Ta piñuk zeiñek sartzen zittun, diputaziyuk? 'O zeiñek sartzen zittun piñuk, ba?
- Hoik estaunak.
- A, estaunak?
- Garaiy haitan estaua. Gu Gastañe xarra joteko zai eoten giñan ya astelenetan patzen zun ba! 'Ta harrek: "Ieup mutillak!" Eju itten zunian: "Torri!".
Jo, bai poza bai! Andalaletxe! Bai, bai, bai. Hor Ozentzioko zihar hoitan Sauerreka aldeko mendiy hoik zulatzen nola aitzen giñan gu, hamalau bat urtekin, e!
Baiño, ordun diruak 'e baliyo zun. Hamabi pezta, biño hamabi pezta 're, ordun haray haitan 'e hamabi pezta zien , e! Bai, 'ta geo bi pezta zea, jai goizetan 'ta hola ibiltzen giñan. Bai.
- Hamalau urtekin... Oain bial zaztu hamalau urtekin!
- Bai, sa 'yozu piñazuluk ittea joteko!
- Joe!
- Bai.
- Eta erramintak eta denak béak izango zittun.
- Bai, erraminta béak. Béak ibiltzen zuten, bai. Guk zakotia. 'Ta zato bat ardo 'ro hola, ardua ibiltzen genun garaiy haitan.
'Ta hemen beti gora bidexurra zien ordun (...) hemen betik gora joten giñan gu Karrika aldetikan Etxetxo Juakin bat, bestia Lekunbeikua, Biaxoko Jose Luix 'e hoi tarteka joten zen...
Hemen betik gora holaxe joten giñan. Batzuk zakotia bizkarrian 'ta bestik zatua 'ta...
- 'Ta eun guziko?
- Eun guziko.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:55:12 - 0:58:28 (3' 16'')
Laburpena 14 urterekin herri lanean hasi zen, Gaztañe xaharrarekin, pinu zuloak egiten. 12 pezeta irabazten zuten egunean (eurotan 7 bat zentimo). Jai goizetan ere lanean aritzen ziren. Jornala astera kobratzen zen. "Gaizkitxo tortzen zen ba...", "Ordun diruak balio zun". Basoketaiak.

Kontrabandoa

Transkribapena

- Bai, bai. Bai, nabarmen zozten zeintzuk zin, biño... Hola pasa zen, biño...
- Bai.
- Biño ekarri nik haik 'e!
- Karri zenittun! Karo, zuk parajik ongi izautzen gaiña!
- Hoi ba!
- Karo.
- Gu leno 're hor biltzen giñan (...) 'ta kontrabanduan 'ta...
- Kontrabandun 're ibilliya al za ba zu?
- Bai, nahikua.
- Mekayuen dio! Ordun ongi izautuko 'ttuzu zoku hoik.
- Zoku haik eta hemen honuntzo... Bai, gu izandu ga hortan 'e bai.
- Hemen zea, zea aldea, San Anton aldea 'ta Irun aldea 'ta?
- San Antona 'ta, San Antona 'ta, Burnaizta aldea 'ta, Burnaizetan barrena 'ta. Ba al dakizu non den Burnaizeta?
- Ez, ez.
- Hor barrena... Orduan ya papeleran lanin nabillela juten nitzan 'ta (...) gabian hamarretan ate papeleratik eta nik gerriyan hartu bokaillua 'ta martxa launeta! Launak lenoztik junak.
- A!
- Zea, Ergoindikan Biandizko gaintikan hara bera nijula, launeta nijula...
Zuk ez dakit izena bakizu ordun Galtzatarrita 'ro Burnaizta biño lenuo hola zokon bat, soro bat zen, soro haundi bat, soro garbi-garbiya 'ta handik Domiko aldea sartu ber genun launeta.
'Ta han Guardia Zibillak. Ni bakar bakarrikan nijun tokiy hartan 'ta zakur bat, zakur bat neana! Zapotzo haundi bat, uau, uau, uau, uau...
Nei seika 'ta jotzen dut makillakin! Haik karrasiyak! Hango Guardi Zibillak denak esnatu zin 'ta...
- Ai!
Hoi ba, haina! Jata karrasiyak! Bestik bai erne asko, tente asko! Ni han ze pasa 'te zen 'ta ni geo launeta anda dios hara! "'Ta hi, hola 'ta hola zaudek, e! (...) hor!" Geo beste aldin barrena torri!
- Erki, ordun ongi.
- Abisua.
- 'Ta zu ez ziñan paketikin?
- Ni launeta paketin billa nijun.
- Billa zenijun.
- Launeta 'ta launak ni jun zai.
- Karo.
- 'Ta geo denak...
- Beste aiyekatik.
- Betikan torri, Penai aldea.
- Zai eongo zin haik!
- Bai, han eongo zin zai. Puska 'atin eon berko zuten! Ba holaxe ibiltzen giñan, e! Holaxe. Sosa ate ber bazen zerbatte in berra zen boltxiyoko benikan.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:52:52 - 0:55:12 (2' 20'')
Laburpena Kontrabandoan ere ibilia da Joxe. Galtzarrieta inguruan txakur bat atera zitzaion; Guardia Zibilena zen. Kontrabandoan eta horrelakoetan ibili beharra zegoen sosa atera nahi bazen, lantegietan diru gutxi irabazten baitzen garai haietan. Burnaizta, Galtzarrieta... toki izenak.

Ahuntzen bila

Transkribapena

- Ez zu hoi harrapatuko dunikan! 'Ta la ospa! Biño ahuntza... Nik hola 'ta guriai 'ta... Torri giñan 'ta hurrungo eunin egualdi earra zon 'ta san niyon:
"Gaur egualdi earra, guazen mak!" 'Ta gaiña atsaldin e, eskolatik torri 'ta geo san niyon: "Guazen mak!" 'Ta horko Juanito 'o... Julian 'e bai.
'Ta "Guazen mak" 'Ta joder, anda dios, hor banijua, bi mutillak, horko mutilla 'ta guria. Jun ga. Han gabiltza mendiyan zea, kanale batzuk...
Garaiy batian zeak izanduak, nozpaitte embalsen batzuk 'o ez dakit zer zin, kanale zarrak eta tunelak, zeak 'ta... Han gebiltzan 'ta goitikan ejuka (...)
"Atta, ahuntzak hor dozte! Aber oan nola harrapatzen 'ttuzun!" Haik aurrekun ikusiyak eta.
"Aber nola harrapatzen 'ttuzun, beitu! Hemen goitik goiyan beitu non dozten, haunzko zea gaztaiña 'ta piñu haundi bat bado, harren azpiyan dozte!"
Aiba dios! Ni gerriyan zea, katia, ahunz katiakin 'ta han nitzan 'ta boltsa bat alkauete zea, hartua eamana.
- Engaintu nahiyan.
- Bai. 'Ta jon naz 'ta hola urruti urrutira kusi ziten 'ta nik beaiy hizketan. Urrutira e! Beaiy hizketan
"Toz honea!" 'Ta hasi nitzan: "Torri honea! Zer, ze itten duk hor? (...)" 'Ta segi neriakin armoniyan hizketan ahuntzakin 'ta
"Torriy haiy honea!" Bolsa ate 'yot 'ta altxa zen 'ta tapa-tapa negana abitu zen 'ta eon berriz 'e beida 'ta "Torriy haiy honea tonto arraiyua!" 'Ta segi hizketa beri harrekin 'ta.
bi ahuntz... Bestiak, be umik holaxekuk zakazkiyen. Haik behiñ 'e asentatu gabik eta haik beida muntutikan.
'Ta etorri zin, gizajua etorri, izautzen baizin ahuntz harrek! Hemen ibiltzen zen ahuntza 'ta torri zin 'ta tak, heldu 'yot koillaretik, katia (...) 'ta goitik ejuka
"Kontu atta, kontu!!" "Kontuko ziot honei motel, ez duk jongo ez hau! Kusko 'uk!"
- Harrapatuta gaiña!
- Etorri zienin aiba dio! Bestiak hai botia! Umia!
-Poza!
- (...) Hoik 'e leno nola akostumbratua don 'ta etorri itten dia! Etorri bai. 'Ta holaxe ibili giñan hor 'e Goizuta aldi hortan.
Geo jugada in ziguten, e! Ahuntzak ez bat 'ta ez bi sorotikan hartuta mendira bota!
- Bai? Hemendik hartuta?
- Bai.
- Bai, e?
- Bai, bai.
- Jendia deneko bada, e!
- E?
- Jendia deneko 're badela!
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:49:50 - 0:52:50 (3' 00'')
Laburpena Behin saio ederra egin zuten Goizueta aldean ahuntzen bila. Semearekin batera joan zen. Ahuntzak nola harrapatu zituen.

Goizueta inguruak

Transkribapena

-'Ta han pasa astuakin 'ta hala! Santuisko lepoa gora iyotzen giñan. Geo oan zea do tunela iña han.
- A! Tunela iña do oain?
- Bai, urtiak dia zea hoiy, embalsi hoiy iñ ezkio. Bai, tunel hoiy iñ ezkio nik kotxia euki dut azpiya hartan e! Bai, ahuntzakin liotan ibilita.
- A, bai?
- Ahuntzakin, ahuntzak norbattek jugada iñ 'ta hor ibili giñan. 'Ta ahuntzak hemen batek hemen ikusi zittula, bestik ez dakit nun 'ta bestia Berdabiyon barrena ni ahuntzak billa!
Oandik urte gutxi... Oan dela urte batzuk. 'Ta diós, zeara, Goizuta aldea pasik 'men dila! "Bai?" Goizutako zea hoik denak jira nittun nik ordun!
Zeako... Han, ez dakit zu iyo zan Artikuzko embalsia itteko harrobi bat in izandua do...
- Ez dakit non den hua.
- Gorostidi baserri bat do onduan. Erdi taberna 'ro hola zen ordun, behintzat. Amakiña buelta in nun nik ahuntza hoik harrapatu arte!
Ta baserriy harren izena ez dakit, hiru mutilzar bizi zian 'ta neskazar bat. Zarrak, e! 'Ta han batek giyatu zin. Gorostiko hango mutillak:
"Holoko tokikua duk, mendi hoiytan ibiltzen dena 'ta harrek sango 'ik zea kusi 'ttun ahuntzak han" 'Ta hola. 'Ta torri naz horrea 'ta san niyon:
"Hola 'ta hola san zitek ahuntzak ikusi al 'zu hemen?" 'Ta "Ahuntzak holako tokiyan dozte. Txingurri mendiyak eta ez dakit ze... Holoko... Ez da, ahuntzik nik ez dit ikusi nik han, Txingurri mendiyan. Baldin bada betik izango 'uk"
Handik bera aleiya 'ta eun batin Juan Kruz 'ta biyek, hoi muti kozkorra 'ta "Guazen mak, jon ber 'yeu, egualdi erra ziok gaur, jon ber 'yeu!"
'Ta jon ga 'ta mutilzar horrekin 'ta han dabiltza 'ta ahuntza ikusi 'ta anda diós alde iñ salbajia bezela jarri ahuntza!
'Ta han torri zin busti busti busti iñak biyek. Ni zea eondu nitzan, etxian, etxe zar hortan 'ta busti busti iñak biyek gainkaldeko atetikan, pla, sartu zin sukaldea 'ta...
Busti busti iñak biyek eta nik: "Ahuntza ikusi al dek? Eta: "Bai, ikusi dut oangotik. Letxe erra man 'ute. Ba, hombeste hillabete kusi gabe 'ta halakusi ttuk behintzat!" San zun. 'Ta bestia: " Hoi harrapatu? (...)
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:47:10 - 0:49:50 (2' 40'')
Laburpena Ahuntza bilaka Goizueta inguruan. Nafar hizkera egiten. Toki izenak. Furtetako.

Goizuetako bidea

Transkribapena

- Bai, haik 'e oiñez ibiltzeko 're Guardia Zibilla zea hombeste birian...
- (alperra)
- Oan herriyan, herriyan ibiliko zin, biño...
- Bai, mendiyan gutxiyo.
- Mendiyan gutxiyo. Holaxe ibiltzen giñan bai, ordun garaiy hartan.
- 'Ta Goizuta zembat, zembat bire zen? Jon 'ta torri zembat dembo pasten zenuten?
- Goizuta hemendik gu ordun auro sartzen giñan, e! Gu ordu pare batian hemendikan sartzen giñan.
- Nondik joten ziñazten?
- Hemendik Txarain barrena. Txarai ba al dakizu non den?
- Ez.
- Hemen (...) Sorondo nola? Sorondoko biri hoiy betik gora, hortik Otraizea... Oain, biri hoik ordun garaiy haitan garbi eoten zin, bire errak, jendia beti.
Biri hortan zeako txabola hoi nola da? Otraize. Otraizen barrena zihar, zihar, zihar, zihar Txaraira 'ta geo handik goitik bera Santuisko lepoa.
Santuisko lepua ordun zubi zar bat zen. Geoztik in dia embaltsi hoiyek eta.
- A! Karo, karo.
- Bai, 'ta ordun zen han harrizko zubi haundi bat. 'Ta han pasa...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:46:01 - 0:47:10 (1' 09'')
Laburpena Goizuetara ordu pare batean sartzen ziren. Nondik joaten ziren: Sorondo, Otraitz, Txaradi, Urraideko harrizko zubia, Santoslepo... Toki izenak.

Janaria, gordeka

Transkribapena

- Nik 'e ba, bi ogi 're karri in nahi honuntzin 'ta adiós! Galdu!
- Karo, behin biajia aproxtuta.
- Bai, jeneralin hala itten bainun! Zea, beti ogi pare bat ekarri honuntzin 'e 'ta. Gaiñekun ogiya... Gue attak, nik ez dakit, Donostiyan lana itten zuen gue attak, arotzeiyan.
'Ta Donostitik ogiya earra kartzen zun harrek. Béak hauntzian...
- Garaiy hartan?
- Garaiy haiytan. Béak hauntzian kajakin ibiltzen zen, zea zakotia kajan ibiltzen zun, eltzia 'ta kazula batin 'ta beti kajakin ibiltzen zen, kaja ttiki 'at.
- Bai, bai.
- 'Ta itten zun geo ya hauntzian, ya denak bai baizekiten kajan zea eamaten zula, 'ta hauntzin itten zun babarrunaz betia eaman.
'Ta geo honuntzian ogiya karri 'ta hola ibiltzen zen.
- Itten zun trukia nombatte.
- Bai. Eun batin kompaziyo batea emango zun babarrunaz betia 'ta geo...
- Harrapatu ez zuten sekulan iñ?
- Ez, behiñ ez.
- 'Ta zuei 're ez?
- Ezta behiñ 'e! Behiñ ez. Hor ez ziguten gui harrapatu izandu. Ez.
- Suertia.
- Biño arreatu bai, itten genun, e!
- E?
- Arreatzen genula guk ordun e! Ordun gu... Bueno! Biño, behiñ 'e ziun tokatu harrapatzia. Behiñ ez.
- Bueno jakin ingo zenuten gutxigorabera nondik ibiltzen zin...
- Bai, 'ta ze ordutan autobusa tortzen zen 'e bai. Santen baiziyoten errotakuak, errotakuk, autobusin ibiltzen baizin Guardia Zibillak.
- A!
- Autobusin tortzen zin 'ta errotakuk saten zin: "Laixter hemen 'zu autobusa, e! Holoko demoratako" Anda Diós arrea! 'ta bestela autobusa gora pasa arte, errotan bertan...
Errotatik beraxio ez dakit, Goizutan ibillli al zea zu?
- Bai, errota zer da sarrera don harta joten ziñazten?
- Puska 't honuntzexio.
- Bai.
- Puska bat gaiña. Etxe xar bat hola txoko txokuan.
- Kamiyun jon 'ta ezkerreta.
- Bai, gora zuzela ezkerreta.
- Hoi da, hoi da. Bai, bakit zein den bai.
- 'Ta geo han bero beste kruze bat bada hor zeara iyotzen dena,
zeako gaiñea 'ta han txoku hartan etxe xar bat 'ta oindikan 'e han do, e! Ni berriro han ibili nitzan 'ta astuak han eukitzen genittun autobusa pasa arte.
- A! Ez ikusteko haik.
- Ez ikustetikan, bai.
- Geo haik hartu 'ta...
- Haik hartu 'ta segun, 'o errota 'ro bestela haik hartu 'ta txabola hortan sartu 'ta autobusa pasa arte han eon 'o...
- 'Ta autobusa zer zuten, ben autobusa 'o Goizuta joten zen autobusa...
- Ez! Korreos, zea... Guardia Zibilak han ibiltzen zin.
Han torri 'ro han itten zin 'ta jun 'e bai 'ta han itten zila. Bazakiten erki, behintzat, errotakuk bijilatzen zittuten!
-Erki!
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:43:19 - 0:46:01 (2' 42'')
Laburpena Aitak Donostiatik ekartzen zuen ogia, gordeka. Zakote kaxa babarrunez beteta eraman, eta buelta ogiz beteta. Guardia Zibilak autobusean ibiltzen ziren Goizuetara. Errotakoek esaten zieten noiz zetorren korreua. Goizuetako autobusa: korreua.

Ogi gabe etxera

Transkribapena

- Handik ierri?
- Bai, 'ta ordun huraxe zen gerra dembora hoiy. Gerra ondori hoiy, behintzat, hemen fiesta gaitzak itten zien.
- 'Ta geo zeara, noa joten ziñazten zuek Naparrura iriñ billa?
- Gu jeneralian zeara joten giñan, Goizuta 'o San Antona. Uan, gaiñeko jendia asko joten zen zeara, Aranatza. Hemen (...) Aranatza.
Biño gu Aranaza ez giñan joten, zertik Aranatza joteko urruti itten zen. Eun batin jon 'ta bestin torri 'ta hola in ber izaten zen 'ta guk itten genun ba egualdi txarratan 'ta, ta! San Antona.
'Ta egualdi ona dela, Goizuta 'ta! Goizutan batin pasa zin marka! Etxetxo Juakin, 'ta Lekumbeiko Luix 'ta hiru jon giñan 'ta zeak Etxetxokuk ogiya kartzen zun,
zea zakaten, taberna ordun Karrikan Etxetxo, garaiy haitan.
- A, bai, bai, bai.
- 'Ta jonga 'ta harrek zakuka ogiya, Juakiñek, gu Luix 'ta biyek asto banatan artua 'ta iriña. 'Ta nik in nittun bi ogi, holako ogiyak, haundiyak izaten zin. 'Ta hor 'e hemendik horrea jonta holako ogiyak eta...
Bi ogi haundi zean, astuan gaiñin ta jarri 'ttut eta zeakin lotu 'ta Santuixko lepoa horrea torri ga 'ta hor izaten genun kamiyua behiñ honuzkaldeiño pasa ezkio, bestela Guardia Zibilak ibiltzen baizin hara 'ta honea autobusin!
- Asko ibiltzen zin, ez?
- 'Ta Santuisko lepoa torri ga 'ta hasi naz ogiya hartzen 'ta bi ogiyak falta! Neriak! Aibalaostra! Han niak korrika!
Astua 're bakizu, guk beti eraiñ takata takata takata takata nombatte galdu 'ttu 'ta errotan ondoaiño segi korri 'ta korri 'ta iñon ogiyan arrastoik ez 'ta "Ez ziok ba!" Galduak.
Ostras, martxa berriz 'e honea. Torri naz 'ta neska batzuk parrez nei 'ta ne baitan san nun: "Alua, hoik izan ber 'ute ba!" Seguru, e! Gorde zizkiten nei haik!
- A, biño ez dakizu?
- E? Ez dakit.
- Ez zenittun harrapatu?
- Keba, ez ba harrapatu! Ez ba harrapatu! BAi ogiya han birian eroi bazian 'o han salbatu zea, ogiyak! Joe!
- Auro norbattek hartuak!
- Hoixe, hoixe.
- Joe!
- Hor istoriya ordun ibiltzen zen... Bueno!
- Dena oiñez.
- E?
- Dena oiñez.
- Oiñez. 'Ta geo astu hoiyeiy kamiyua... Santuisko lepotik hara kamiyuan ez dakit ba zembat bire don... Bi kilometro 'ro? Ez dakit asko gehiyo baldin bada 're.
Zerbatte hola izango da, behintzat. 'Ta bitarti hartan bakizu, astuaiy eragiñ itten 'ta astuak tikiti, tikiti, tikiti, tikiti... Be salto alu horrekin. Ogiyak akabo.
- Pena erra hartuko zenun ba!
- Bai erra! Joe!
- Holako lana 'ta!
- Etxea bi ogiyakin jon, iriña karri 'ta 're komforme izaten zin etxian, biño nik 'e...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:40:02 - 0:43:20 (3' 18'')
Laburpena Beraiek Goizuetara edo San Antonera (Lesaka) joaten ziren irin bila. Ogia ere ekartzen zuten. Behin, bidean zetozela, ogia falta zutela konturatu zen, bila joan zen, baina falta. Neska batzuek kendu zioten susmoa zuen. "Astua beti ttikitti-ttikitti, be saltu alua horrekin!"

Errotari azkarra

Transkribapena

- Biño garrafoiyin erki eoten zen.
- Hantxe baratzin garrafoiya.
- Garrafoiya bai.
(...) igual tortzen zin 'ta, 'ta zu ordun gambaran joe babarrrun pilla erra harrapatzen bazizuten, se jodio!
- 'Ta artua 'ta 're bai, ez? 'O...
- Artua geo pandeira man ber 'zaten zen hombesteko bat, biño gerra demboan artuaiy ez ziyoten haimbeste kaso itten nomatte, ez.
- Zu gotzen za, zea, errotak itxi 'ta...
- Hoa bai. Hua geoxio zen gauz hoiyek. Bai. Naparrun libre errotak eta hemen itxi denak. Hoi 're jugada zen!
- 'Ta arrastoko errotakuiy ze pasa ziyon?
- Bai, arraskuko errotakuiy zea, hor attona lixtua zen hoi! Atton haundi bat 'ta horrek lengun san nizun zea, errota martxan eukitzen zun dena itxi 'ta prezintatu 'ta denak iñ, biño zea ale... Errotaiya izaki hoiy!
Ta beti martxan 'ta martxan 'ta martxan 'ta jode, gu jon hara hamar bat kilokin 'ta aldiyan aldekua 'ro... Bestela astuakin ez zen joteik publikuan 'ta gabian 'o jonta 'ta iriña karri 'ta itten genun 'ta prezintatu in ziguten geo. 'Ta prezintatu 'ta geoztik gambaran jarri beste errota.
Artista zen, e errota jartzen 'ta! Gambaran jarri horrek berriz 'ta berriz 'e gu hara joten illumpetan gabin 'ta, taka taka taka 'o xiexto batian 'o ahal zen bezela...
- Disimulun.
- Astua, behintzat, ez zenun joteik ze publikatu ingo zen 'ta ordun jendia ibiltzen zen, bijilatzen bata bestiaiy 'ta azkenin galdu in zen hortan 'e! Teillatun gaiñea, hautsa, iriñan hautsa, hautsa ikusten zen
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:38:00 - 0:40:00 (2' 00'')
Laburpena Artoa Fanderiara eraman behar izaten zen gero, baina gerra garaian ez zioten hainbeste kasu egiten. Nafarroan errotak libre, eta, hemen, itxita. Arraskuerrotako aitonak asmatu zuen modua irina gordeka egiteko, ganbaran, baina teilatutik irin-hautsa ateratzen zen eta handik galdu zen. Jendea elkar bijilatzen aritzen zen.

Babarrunak garrafoietan gordeta

Transkribapena

- Minan zoluak hemen badia ba! Oaiñ 'e bai. 'Ta garaiy haitan gabian horrea joten zin len osaba 'ta gue atta 'ta...
- Gordetzea?
- Gordetzea. Bai. Gerra dembuan hemen.. Bueno!
- Gorra izango zen!
- Gui iruitzen ziun zea bat, ba, gaztiak 'ta...
- Karo.
- Ez ziun...
- Kontutu 're ez ziñazten askoik ingo!
- Askoik ez. Tirua bai galanki! Tirua bai. Pakun, pakun! Holako tiro alu bat. Pakun! Holako tirua! Tiro bat! Zeateiyan izandu ga gu. Goi harta jon, iatze lekoa 'ta ordun Galtzaberriko... Ordun hemen zentralin 'ta (...)
denak hor bizitzen zin 'ta, gue atta 'ta, osaba 'ta, denakin ni tartian haikin batin jon hor mendira 'ta San Markotik nola tirua atetzen zin, hortikan beida gu.
- Ikusi itten zen?
- Bai, ikusi itten zen. Han nola atetzen zen ikusten zen. 'Ta geo "Aber, nun lertu ber 'te 'u horrek? Nun lertu ber 'te 'u?" 'Ta Oiyartzun aldin nombatte bum!
- Haik Oiyartzunea!
- Bai, Oiyartzun aldea aitzen zin. Oiyartzunen leno bazian kriston granadak eta nun nahi, e!
- Bai.
- Zeako aurrin 'e ate bat ez al zenun izautu hor jota granada pasia? Kaben diez!
Errandonean 'ta zea hoi nola?
- Panaeiya?
- Panadeiya garai batekua.
- Bai.
- Zu kalea zuzela han ezkerreta leno ate burnizko haundi bat bazen.
- Bai.
- Oan ez dakit. Oan izan 'e pasua itxiya do. Harrek, ati harrek euki zun lengo ati harrek han granadakin jota zulua!
- Bai, e? Aiba!
- Bai. Biño gerora 're bai, e! Ati hoi geo kambituko zuten, noski.
- Bai, oain ez dut uste dakanik, behintzat.
- Bai. Ba ordun hemen dena tirua 'ta beste kontoik ez zen. Tirua!
Guk ordun babarruna... Babarruna, illarra saten da.
- Bai.
- Bestela zea tortzen zin, kentzea babarruna, hombeste zea, hombeste terrenu hura...
Haik terrenuak kontatzen zittuzten. Terrenuk kontatu 'ta terrenun konformidadia babarruna man bihar.
- A!
- 'Ta guk itten genittun hola garrafoiyak, garrafoiyak bete 'ta baatzan sartu.
- Mekauen!
- Bai. Zulo haundi bat in, baatzan sartu
'ta muturra hola pixka 't ageri dula 'o aza batzun onduan 'o... 'Ta denin holaxe sartuak eukitzen genittun. Haik listuk izango zin, biño bai gaiñekuk, 'e! Espabilatuazten zen! Berko, e! Bestela torri 'ta dena kentzen zuen, e!
- Karo.
- Dena kendu.
- Ez zizuten behiñ 'e harrapatu?
- Ez, ez. Ez.
- Karo 'ta haik erki! Kristalan zean...
- Kristalakin erki salbatzen baizin.
- Karo.
- Hondatu in izandu ziun batin zakun zolako. Zakun barrengaldian sotuan, biño hal 'e dena lizundu in zen.
Hua pena gue amak eta! Joe, lizundu dena!
- Oain 'e maten du pena, biño ordun gehiyo!
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:34:50 - 0:38:00 (3' 10'')
Laburpena Karrikako mendietatik, San Markotik tiroak nola ateratzen ziren ikusten zuten, eta Oiartzun aldean nonbait "bum!" lehertzen. Lur sailen arabera entregatu behar izaten zuten baserritarrek babarruna. Beraiek garrafoietan gordetzen zituzten, baratzean lurperatuta. Erregistratzera etortzen ziren.