Goizueta inguruak

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:47:10 - 0:49:50 (2' 40'')
Laburpena Ahuntza bilaka Goizueta inguruan. Nafar hizkera egiten. Toki izenak. Furtetako.

Transkribapena

-'Ta han pasa astuakin 'ta hala! Santuisko lepoa gora iyotzen giñan. Geo oan zea do tunela iña han.
- A! Tunela iña do oain?
- Bai, urtiak dia zea hoiy, embalsi hoiy iñ ezkio. Bai, tunel hoiy iñ ezkio nik kotxia euki dut azpiya hartan e! Bai, ahuntzakin liotan ibilita.
- A, bai?
- Ahuntzakin, ahuntzak norbattek jugada iñ 'ta hor ibili giñan. 'Ta ahuntzak hemen batek hemen ikusi zittula, bestik ez dakit nun 'ta bestia Berdabiyon barrena ni ahuntzak billa!
Oandik urte gutxi... Oan dela urte batzuk. 'Ta diós, zeara, Goizuta aldea pasik 'men dila! "Bai?" Goizutako zea hoik denak jira nittun nik ordun!
Zeako... Han, ez dakit zu iyo zan Artikuzko embalsia itteko harrobi bat in izandua do...
- Ez dakit non den hua.
- Gorostidi baserri bat do onduan. Erdi taberna 'ro hola zen ordun, behintzat. Amakiña buelta in nun nik ahuntza hoik harrapatu arte!
Ta baserriy harren izena ez dakit, hiru mutilzar bizi zian 'ta neskazar bat. Zarrak, e! 'Ta han batek giyatu zin. Gorostiko hango mutillak:
"Holoko tokikua duk, mendi hoiytan ibiltzen dena 'ta harrek sango 'ik zea kusi 'ttun ahuntzak han" 'Ta hola. 'Ta torri naz horrea 'ta san niyon:
"Hola 'ta hola san zitek ahuntzak ikusi al 'zu hemen?" 'Ta "Ahuntzak holako tokiyan dozte. Txingurri mendiyak eta ez dakit ze... Holoko... Ez da, ahuntzik nik ez dit ikusi nik han, Txingurri mendiyan. Baldin bada betik izango 'uk"
Handik bera aleiya 'ta eun batin Juan Kruz 'ta biyek, hoi muti kozkorra 'ta "Guazen mak, jon ber 'yeu, egualdi erra ziok gaur, jon ber 'yeu!"
'Ta jon ga 'ta mutilzar horrekin 'ta han dabiltza 'ta ahuntza ikusi 'ta anda diós alde iñ salbajia bezela jarri ahuntza!
'Ta han torri zin busti busti busti iñak biyek. Ni zea eondu nitzan, etxian, etxe zar hortan 'ta busti busti iñak biyek gainkaldeko atetikan, pla, sartu zin sukaldea 'ta...
Busti busti iñak biyek eta nik: "Ahuntza ikusi al dek? Eta: "Bai, ikusi dut oangotik. Letxe erra man 'ute. Ba, hombeste hillabete kusi gabe 'ta halakusi ttuk behintzat!" San zun. 'Ta bestia: " Hoi harrapatu? (...)