Arraguako aldaketak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:06:50 - 0:09:30 (2' 40'')
Laburpena Lanbarrendik esneketaria etortzen zen: Lartzabal, Arragua eta Ugaldetxo inguruko baserriko esneak hartzen zituen. Bide txarra zuten Bidagurutzetatik -Birauztatik- Arraguara, oso irristalaria. Ingurua asko aldatu da.

Arraguako triperia

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:03:40 - 0:05:40 (2' 00'')
Laburpena Arraguan triperia zegoen, topo estazioaren ondoan. Lohia eta usain gaitza egoten zen eta animaliek ez zuten handik pasatu nahi izaten. Aristizabal sagardotegira joaten ziren behiekin. Eta astoarekin esnea jaisten zuten auzora, Lanbarrengo esneketariak jasotzen baitzituen inguruko esneak.

Ilargiaren eragina

Transkribapena

- Hoi botzen ai den hoi zer da, Jexux?
- Jariyua.
- Jariyoka.
- (...) altoño. Hoik jenealin illargiyan mugan
Illargiya ilberatua oan, lengo asti hontan in da, 'ta ordun bu! muitzen dia zeak, muittu itten dia barrenin, illargiyan mugan e itten dia
- Beira.
- Honek (...)
- 'Ta hoi nola, ze izaten da, illargiyana e ilberan o' ilgoran
- Illargiyan mugan beti, nahiz ilberako mugan ilberriyan e' igual. Muittu itten dia.
'Ta izerdi jaiyua badu kupelak handik, tak. Beti.
- Jo, hortan e' illargiyak e' badu ordun? eurra mozteko 'ta 're kontun hartu ber izaten da ez?
- Bai, bai. 'Ta sarduk e bai enbotellatzeko 're bai.
- Baitare?
- Bai.
-Jo
- Askotan eztou eyogu beitzen. Falta den dembun enbotellatu. Miño bau. Liga gutxi izaten.. botilla.
Ilberan iñezkio hobia. Eyou beitzen, Hainbeste sardo saltzen da.
- Karo,e ezingo zenukete
-Ezin
Ilberan zai eon ber bazunukete!
- Ez ba ezin ezin. 'Ta hola
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:27:10 - 0:28:50 (1' 40'')
Laburpena Ilargiak eragina izaten du sagardoan; mugitu egiten da. Ilbeheran kupelak jarioren bat badauka, handik hasten da itotika. Botilaratzerakoan ere badu eragina; ilbeheran eginez gero, hobeto.