Gerraren hasiera

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:28:00 - 0:29:15 (1' 15'')
Laburpena Gerraren hasiera gogoan du. Oiartzunen bi hilabete egon ziren, Errenteriara sartu ziren arte. Ama-semeak Irastorzara, ondoko baserrira, zihoazen Ama Birjina eramatera eta han ikusi zuten errepidea soldaduz josia, gurdiak hornigaiz beteta.

Familia handia

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:25:30 - 0:28:00 (2' 30'')
Laburpena Ama ez zen sekula eserita egoten, ezta jateko ere, eta emakume ederra zen. Aita, berriz, ttiki-ttikia zen eta behin ere ase gabekoa. Senide asko ziren eta azkar hasi behar izan zuten lanean. Bera aitarekin gelditu zen baserrian, soldaduskara joan arte.

Arizabaloko jabeak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:17:30 - 0:20:35 (3' 05'')
Laburpena Donostiako bidaurtarrak ziren Arizabalo eta Arizabaloetxeberriko jabeak. Bergaretxetarrak eta alkizatar batzuk zeuden maizter. Gero, Conde de Romanones eta Markes de San Damianek hartu zuten. Kanpotarrak ziren. Udaran bakarrik etortzen ziren.

Bergaretxetarrak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:14:00 - 0:17:30 (3' 30'')
Laburpena

Joxemari Bidagurutzetakoa da eta ondoko Arizabalon -Aitzolan- Bergaretxetarrak bizi ziren. Bergaretxetarrak elgoibartarrak ziren. Aitak Eibarren tailerra zuen, baina gerran kendu egin zioten. Sekula baserrian aritu gabeak ziren, baina, pazientzia handikoak izaki, ongi moldatu ziren bertara. Pallakatu.

Bide zailari umore ona

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:11:10 - 0:13:00 (1' 50'')
Laburpena Bidea irristalaria zen, tupa baitzen. Nolakoa zen. Herri lurra zen eta ez zuen inork zaintzen. Astoarekin jaisten ziren. Hori bai, beti umore onean egoten zen Joxe Mari: txistuka eta kantari. Xabier Leteren ama, Edurne Bergaretxe, berari entzuten egoten zen.