Gerran baino okerrago soldaduskan

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:48:20 - 0:50:05 (1' 45'')
Laburpena

Joxemarik Burgeten egin zuen soldaduska. Lezoko Amutene baserrikoak zioen Burgeten soldaduska egindakorik inor ez zegoela sano. Oiartzuar bat inutil total bidali zuten handik, soldaduska bukatu aurretik. Joxemariren anaiak gerra garaian hobeto ibili ziren bera bake garaian soldaduskan baino.

Soldaduskan hildakoak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:44:30 - 0:47:40 (3' 10'')
Laburpena Burgeten egin zuen soldaduska. Gaizki pasatu zuten. Eskualdeko mutil indartsuenak ere bertan hil ziren. Gero berriro Iruñera itzuli ziren, eta han estraperloan erosten zuten janaria, eta, gutxienez, ez zuten goserik pasatu.

Soldaduska gogorra Burgeten

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:41:10 - 0:44:30 (3' 20'')
Laburpena 29 hilabete egin zituen soldaduskan. Toki txarretan tokatu zitzaion. Lehendabizi, Iruñera. Handik, Burgetera: udara txarra egin zuen, elurra eta izotza. Gosea, zorriak, sarna eta hotza besterik ez zuten ezagutu. Ahal zuen guztiak alde egiten zuen Frantziara. Han pasatakoak ez dira sinistekoak.

Eskola gutxi, baina buru ona

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:39:05 - 0:41:10 (2' 05'')
Laburpena Berak esatea gaizki dagoela baina buru ona zuela dio. Oiartzunen Bekoplazara joan zen eskolara. Don Ignazio Iurrita Aranburu usurbildarra zuten maisua. Irakurtzeko afizio gaitza zuen, baina gaizki idazten omen zuen. Soldaduskara joan zenean uste zuen tontoena izango zela, eta pixkorrena bera izaki.

Bertsozaleak eta euskaltzaleak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:34:50 - 0:38:30 (3' 40'')
Laburpena

Bertsozaleak ziren etxean. Anaiak euntalako afizioa zuen. Bertso jarriak saltzen ziren. Buru ona zuen Joxemarik, behin irakurrita gogoan hartzen zuena. Etxean irakurri zaleak ziren denak, eta euskaraz bazen, gehiago: Zeruko Argia hartzen zuten.

Lan handia, eta ilusioa handiagoa

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:31:35 - 0:34:40 (3' 05'')
Laburpena Ur korronterik ez zuten etxean: euria egiten zuenean teilatutik hartzen zuten. Estanixen errekan garbitzen zuten arropa, harri leun bat jarrita. Umore onarekin ibiltzen ziren. Lehengo eta oraingo familia oso ezberdinak ziren. Gabonetan denak elkartu eta gutxi behar zen jatekoa berezia izateko: kapoi zaharren bat edo oilo zaharren bat eta arroz-esnea. Gutxitan jaten ziren horrelakoak: Urtezaharretan, Eguberrietan eta xanistebanetan. Miño gosiak ez giñan il e.

Argindarra

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:29:35 - 0:31:35 (2' 00'')
Laburpena Iturria Errotaxarren ondoan zuten. Argindarra, berriz, Arizabaloko jabeak jarri zien. Peluberritik etortzen zen kanala, Urkabetik zehar. Udaran ez zen betetzen ur-depositoa eta askotan argi gabe egoten ziren. Kinkilla.