1936-1939: Gerra zibila

Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.

Zergatik atxilotu

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:27:11 - 0:29:13 (2' 02'')
Laburpena Mutil zahar batengana joaten zen tabakoa eramatera. Bueltakoan atxilotu zuten, baten batekin nahastuta. Lotuta eraman zuten oinez Lesakaraino. Lesakatik autobusean Iruñaraino. 15-16 urte izango zituen orduan Xeledoniok.

-

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:25:24 - 0:26:17 (0' 53'')
Laburpena Zergatik atxilotu zuten kontatzen du. (Baina, hurrengo pasartean alabak ahopeka kontatzen du ez zela guztiz horrela izan)

Gerra Zibila

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:23:47 - 0:25:24 (1' 37'')
Laburpena Gerra etorri zenean Aizarten bizi zen eta harrobian ari zen lanean. Atxilotu eta kartzelara eraman zuten 3 hilabete. Gero fraileetara bidali zuten. Iruñako San Cristobal gotorlekuan egon zen.

senarra

Transkribapena

-Biño karlistak 'e onak bazin e. Saten bazattut ni, se... oi, ne gizona karlista zela. Karlista. 'Ta ba al dakizu apaiz batek ze san ziyon?
"¿Ya has pensau que andas con una emakume?" San ziyon. Esan ziyon. Karlista, neria, esan ziyon.
"¿Y usted ya ha pensau a quién le está hablando?" Neriak esan ziyon.
Bien, buen hombre. Bien bueno, estas nietas saben lo que era mi marido. De iglesia, buen hombre. Y me enamoré y él se enamoro.
-Hoixe, hoixe, ze in ber zenuten ba?
-Nada más.
-Hoixe.
-Así. Un sacerdote le dijo eso.
-Esan ziyon.
-Don Pedro Itsasoasu! Le dijo eso a mi marido! Era una bellísima persona mi marido.
-Biño ordun 'e apaizak gaixki portatu zian.
-Hori! Hori! Esan zion: "¿Sabes con quién has empezau?"
"¿Y usted ya sabe con quié está hablando? Usted es un sacerdote y yo no soy sacerdote...
Y yo me he enamorau de una abertzale. Y ella se ha enamorau de mí "
Hoi saten zaittut oaiñ e. Pues eso pasó.
Don Pedro era él, no me importa decir. Sacerdote. Y dijo eso a él. Y el, el nuestro, Fermin se llamaba mi marido, bien bueno hombre.
-Fermin Antxu?
-Eso.
-Gaztaiñokua ez al zen bea?
-E?
-Gaztaiñokua ez zen? Errenteikua zan bea, ez?
-Ne senarra?
-Bai.
-Ez.
-Errentikua zen.
-Errentikua. Del coro. De iglesia. De todo. Que era eso.
Y yo, y mi familia ya sabía con quién empezé. Eta guriak hoi kontestatu beai.
-Biño hemen Oiyartzunen karlistan artian danetatik zeon e?
-E?
-Hemen Oiyartzunen karlistan artian danetik zeola, gaixtuak 'e bazien.
-Bai.
-Hemen e!
-A!
-Zuk jakingo zu hoi.
-Bai, bai. Asko, asko, jakin asko. Biñon hoi san ziyon apaizak. Apaizak e! Hoi san ziyon 'ta guriak hoi kontestatu.
Eta geo batian Calle Viteriko kantoi batian ai zian hiru 'o lau hizketan. 'Ta ukalondukin hola in zuten 'ta yo como no tenía bigotes, le dije: "Qué, qué porqué ha sido ese codazo".
Nik: "¿Porqué me casé con un carlista? Pues es una bellísima persona. Y de comunión diaria si quieres saber también"
-Esan zeniyon.
-Bien buena persona tengo yo mi marido. El orfeon Donostiarra y de todo, gizajua hil zen.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:51:30 - 0:55:35 (4' 05'')
Laburpena Karlista onak ere baziren. Senarra Karlista zuen, gizon ona. Maitemeindu egin ziren. Apaiz batek, Don Pedrok, kargu hartu zion senarrari abertzale batekin maitemindu zelako.

gerran

Transkribapena

-Zapirain nun zen ordun?
-Hoi zean zen, este ... Eskola, elizako, bueno bikaiyo itxian, maldan zen itxia bizittu giñana.
-Gerra torri 'ta geo?
-E?
-Gerra torri 'ta geo 'o lenoztik?
-Ez, gerran gaudela jun giñan Iturriotza. Iturriotzen genittun guk oso jende ona, Mitxelenas.
Eta hala jon giñan, porke ospitala 'ta eskola itxia, gue itxian onduan bizi zin. Eta San Markotikan tiroteua hara izaten zen. Gue itxia, itxia 'ta bikaiyo itxia 'ta hoik zian. Zalakaiñena 'ta hoik denak. Eta hola.
-San Markotik frente iten zuten ordun?
-Bai, San Markotikan itten zuten, bai. Biño ya gerra zen e. Hoi ez zen zea.
-Ya bi banduak?
-Bai, hoi gerra zen. Bai. Honea etorri zian Naparrotikan 'ta toki, zeatikan.
-Etorri zian, sartu zien honea Oiyartzunea.
-Geo erdiyan batian, eguardiyan, in zuten, zea eguardiko soldauxkan kazuela.
In zuten. 'Ta kasoalidadia, bonba hara, lertu zen han. Bai. 'Ta ordun guk parra itten genun, edadia zer den.
-Karo, kontrariyuak ikusiko zenittuzten 'ta.
-San Markotikan bota zuten bonba 'ta kasualidadia! 'Ta saten genun: "¡Qué casualidad! Y se han quedau sin rancho" Saten genun guk. Klaro, nik, saten zaittut hogei 'ro hola izango nittun nik ordun. Holakon bat, holakon bat.
-Bai, bai, bazenittun.
-Bai.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:47:46 - 0:50:10 (2' 24'')
Laburpena Gerra etorri zenean Iturriotza joan ziren, Mitxelenatarrenera. San Markotik botatzen zituzten bonbak. Nafarroatik sartu ziren tropak.

gerra

Transkribapena

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-092
Pasartea 0:39:58 - 0:42:44 (2' 46'')
Laburpena Gerra hasi zenenan bera Donostian egoten zen gehiena, izebaren etxean. Asko pasatakoak dira. Ez du akordatu nahi kontu horiez gaizki pasatzen du. Anaia bat fusilatu zuten, eta besteak alde egin behar izan omen zuen. Ezertan sartzen ez zirenak ziren bere anaiak.

gerra kontuak

Transkribapena

-Eta geo apaizak hillak ttugu. Apaizak nei san zin batek Hernanin ez zola enterratua ne lehengusua apaiza. Nik esan niyon baiyetz. Nei hernaniar batek eaman zila enterratua zon tokira.
Nik hortako bai bainun kara. Gauza askotako ez bañon, gauza hoitan zeatzen nitzan. Eta hernaniar batek, Konsuelo Larre, Konsuelo Larre. Gizonan apellidua da Larre.
'Ta izena, Konsuelo, beria zen. Hillak dia biyek. Eta esan zin: "Oye este, tu primo el cura está enterrau en nuestro cementerio, en Hernani".
"¿En Hernani le han enterrau a mi primo el cura?"
"¡Pues sí! Ya te llevaré donde está enterrau".
Aman zin, ikusi nun sepultura beria. Eta handik puska batea jon, desaparecido. Enterratu hoi.
Hoi nik, hoi esaten dut hementxen nozen bezelaxe. Desaparecido era. Martin gizajua, apaiza bai.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:15:02 - 0:16:49 (1' 47'')
Laburpena Lehengusu apaiz bat daukate fusilatua, eta Hernanin ikusi omen zuen Konsuelo Larrek erakutsita haren hilobia. Handik denbora batera ordea desagertu egin ziren hilobia eta gorpua. Martin Lekuona Etxebeste zuen izena.

gerra garaian egindakoak

Transkribapena

Bai gañea oañ gañea yake horrea jon gean, hara horko bat launa, ni baño urte bat zarro, 'ta anaiya numatte batallon de trabajadores o' numatte hor zen Bizkai aldian 'ta
- Nola zun izena?
- E harek Lasa harek e' Joxe ni bezela ni bezela, Antonio bestia Antonio hua hua Antonio geo Fraile Antonio Lasa 'ta hala beiñipin zer da 'ta,
hoik anai arrebak jun dia Oiartzungo bikaiyuana 'ta: "- Ke hay hola 'ta hola heldu ga nola anaiya don" 'ta beno
"- Torri hemendik bi eunea, 'ta emangoizutet nik karta bat eta hua entregatu hango galdetu jefe zeñek itten dun hango batalloiya zuen aniya dona,
-Bale"
'Ta hala horrek ze in du karta iriki, karta ikusi 'ta iriki u' 'ta han jartzen zuna: " Hemen jartzen duten hau in posible hemen gehiyo ez ikusteko." Joe asi ke karta oañ arte...
Beste bat zuten hor Arangungua 'ta atta atta falta eskapo iña 'ta semia 'ta begiyak atea 'ta dena in 'men ziyoten, biziik zola begiyak atea 'ta dena semiai, hil ez dakite onadikan nun enterratua den
Juan Mari Arangukua anaiya 'ta horregatikan 'ta nik aittu dutena, gu Valladoliden soldau 'ta meza de kanpaña 'ta hara kapellan o' itten zuna ai zen hizketan 'ta:
" ¡Si esos vascos y catalanes sobre esos primeros que han engañao hasta los curas, hasta ahora han vivido bien, allí a la sombra de las fabricas, cominendo buen
pan hecho con el trigo de aquí de Castilla, ahora ahora se harán aquí las fábricas y si quieren vivir tendrán que comer el hierro de Bilbao!"
Hau nik aittua e, un capellan e un, joe bu! 'Ta beste bat e' bazen ba, beste bat zerbatte...beste bat e' zeñen ixtoiya zen
- Oseake apaizak eta...
-Bai o... u... oañ e' oañ e' bai e! oañ e' bai e' joe! 'ta ni oan esaten ai nazen gauza hoik joe ni (...) afusilau! Bai, bai , bai joe u!
Gure nere andrian atta 're afusilatu, zergatik eta eliza eliza juten ez zelako eliza juten ez zelako, bai , bai, bai , bai.
- Afusilatu in zuten?
- Bai ba afusilatu
- Nola zun izena
- Frantzisko Raya
- Franzisko?
- Raya Raya
- Raya
- Raya bai apellidu apellidu
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:05:21 - 1:08:10 (2' 49'')
Laburpena Bere lagun batek anaia trabajadoreen bataloian zegoela eta apaizari laguntza eskatu zion anaia ikusteko. Honek lagundu beharrean desagertzeko agindua eman zuen. Arangurengo semeari bizirik zegoela begiak atera omen zizkioten, gorpua ez zuten aurkitu. Euskaldunen aurka zeuden elizgizon asko. Andrearen aita ere fusilatu egin zuten elizara joaten ez zelako.