gerra garaian egindakoak

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:05:21 - 1:08:10 (2' 49'')
Laburpena Bere lagun batek anaia trabajadoreen bataloian zegoela eta apaizari laguntza eskatu zion anaia ikusteko. Honek lagundu beharrean desagertzeko agindua eman zuen. Arangurengo semeari bizirik zegoela begiak atera omen zizkioten, gorpua ez zuten aurkitu. Euskaldunen aurka zeuden elizgizon asko. Andrearen aita ere fusilatu egin zuten elizara joaten ez zelako.

Transkribapena

Bai gañea oañ gañea yake horrea jon gean, hara horko bat launa, ni baño urte bat zarro, 'ta anaiya numatte batallon de trabajadores o' numatte hor zen Bizkai aldian 'ta
- Nola zun izena?
- E harek Lasa harek e' Joxe ni bezela ni bezela, Antonio bestia Antonio hua hua Antonio geo Fraile Antonio Lasa 'ta hala beiñipin zer da 'ta,
hoik anai arrebak jun dia Oiartzungo bikaiyuana 'ta: "- Ke hay hola 'ta hola heldu ga nola anaiya don" 'ta beno
"- Torri hemendik bi eunea, 'ta emangoizutet nik karta bat eta hua entregatu hango galdetu jefe zeñek itten dun hango batalloiya zuen aniya dona,
-Bale"
'Ta hala horrek ze in du karta iriki, karta ikusi 'ta iriki u' 'ta han jartzen zuna: " Hemen jartzen duten hau in posible hemen gehiyo ez ikusteko." Joe asi ke karta oañ arte...
Beste bat zuten hor Arangungua 'ta atta atta falta eskapo iña 'ta semia 'ta begiyak atea 'ta dena in 'men ziyoten, biziik zola begiyak atea 'ta dena semiai, hil ez dakite onadikan nun enterratua den
Juan Mari Arangukua anaiya 'ta horregatikan 'ta nik aittu dutena, gu Valladoliden soldau 'ta meza de kanpaña 'ta hara kapellan o' itten zuna ai zen hizketan 'ta:
" ¡Si esos vascos y catalanes sobre esos primeros que han engañao hasta los curas, hasta ahora han vivido bien, allí a la sombra de las fabricas, cominendo buen
pan hecho con el trigo de aquí de Castilla, ahora ahora se harán aquí las fábricas y si quieren vivir tendrán que comer el hierro de Bilbao!"
Hau nik aittua e, un capellan e un, joe bu! 'Ta beste bat e' bazen ba, beste bat zerbatte...beste bat e' zeñen ixtoiya zen
- Oseake apaizak eta...
-Bai o... u... oañ e' oañ e' bai e! oañ e' bai e' joe! 'ta ni oan esaten ai nazen gauza hoik joe ni (...) afusilau! Bai, bai , bai joe u!
Gure nere andrian atta 're afusilatu, zergatik eta eliza eliza juten ez zelako eliza juten ez zelako, bai , bai, bai , bai.
- Afusilatu in zuten?
- Bai ba afusilatu
- Nola zun izena
- Frantzisko Raya
- Franzisko?
- Raya Raya
- Raya
- Raya bai apellidu apellidu