gerra kontuak

Primary tabs

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:15:02 - 0:16:49 (1' 47'')
Laburpena Lehengusu apaiz bat daukate fusilatua, eta Hernanin ikusi omen zuen Konsuelo Larrek erakutsita haren hilobia. Handik denbora batera ordea desagertu egin ziren hilobia eta gorpua. Martin Lekuona Etxebeste zuen izena.

Transkribapena

-Eta geo apaizak hillak ttugu. Apaizak nei san zin batek Hernanin ez zola enterratua ne lehengusua apaiza. Nik esan niyon baiyetz. Nei hernaniar batek eaman zila enterratua zon tokira.
Nik hortako bai bainun kara. Gauza askotako ez bañon, gauza hoitan zeatzen nitzan. Eta hernaniar batek, Konsuelo Larre, Konsuelo Larre. Gizonan apellidua da Larre.
'Ta izena, Konsuelo, beria zen. Hillak dia biyek. Eta esan zin: "Oye este, tu primo el cura está enterrau en nuestro cementerio, en Hernani".
"¿En Hernani le han enterrau a mi primo el cura?"
"¡Pues sí! Ya te llevaré donde está enterrau".
Aman zin, ikusi nun sepultura beria. Eta handik puska batea jon, desaparecido. Enterratu hoi.
Hoi nik, hoi esaten dut hementxen nozen bezelaxe. Desaparecido era. Martin gizajua, apaiza bai.