- Arreuna ze izaten zen?
- Ba arreuna hoi izaten zen, e... Gehiyenetan beste batzuk lenotikan hasitzen zila nik aittua dut, biñon ne ingurun 'ta, familiyan 'ta ingurun 'ta, behintzat, izaten zin mutillakin hasitzin.
Mutillakin hasitzin 'ta... Zunun diru hura dena 
arriua itteko. Maindire, tobailla, norbeak ber 'ttunak, itxian ber dena, mantelilla zela... Eta lembizi lan luzena zun hoi. Bainika in, bordatu, zertikan ordun oandikan maindiria 're tela eosita... Zea, erosita... 
Guenak itten genittun, bai bainika dela 'ta... Kasu hortan arriuntzako bordatuta. Eta guen eskuz in bertako lan hortatikan hasiko giñan. 'Ta geo ya itxian ber zena, ontziya zela... Eta hori dena. Eta geo urte askuan 'ta askuan eondu zen ohittura ezkondu aurretikan... 
Ezkontzen zenak...  Ya guk haumbeste ez, biñon ne izebak eta hoik banatzen zuten txokolatia. Bai. Launari 'ta... Eta geo txokolatia bi tableta 'ro hoi. Bai. Esku hutsik jon 'ta ezkontzea nijua esan 
berrin, txokolatia harrekin abisua. Bai.
- Eta geo dembora berin pues arrio hura ikusteko. 'Ta ezkondu aurretikan itxian leku haundi batin, 'o salan 'o, gela haundi batin 'o, iña zanakan zea hura, arrio hua dena hairi eakusteko 
pronto jarri. Dena. Paretatatik eta ahal zunun lekutikan zintzilikan. Bai. Eta hori.
Geo karko zizuten 
béak, zea... Bean opariya, ez zizuten galdetuko, beai iruitzen ziyotena karko zizuten eta hola zen, 'ta gauz batetik igual zenittun hiru 'ta ber berrena falta, biño bueno! Biño hola zen. Eta bai, eunetan hantxe. Eunetan. Eta hura hala jartzeko in ber zunun garbittu, 
plantxatu... Tapetik eta baldin bazenittun almidonatu... Ahal zen polittena 'ta itxura onanakua jartzeko. 
- Karo. 
- Bai. Eta hantxe familikuk, izebak, osabak, parintik, auzokuk, launak... Hantxe torko zin esposiziyo bat baldin bazen bezela arrio hura ikustea. Bai. Eta hori... Ni ezkonduikan berrogeita lau urte da 'ta ni ezkondu ondoretikan 'e bai, e? Geo ya urte askuan ez, biño ni ezkondu 'ta
honea bizitzea torri eta oandikan jon 
izandu naz hemendikan izaunan 
arriua ikustea. Erregalua eamanez san zattuen bezela eta 
arriua ikustea, bai. Geo ya ez, e? Oan...
Ze sango zattut, berrogei urtetikan 
betti 'ta hola asko ez, biñon ordun bai. Eta len esan dutena ahal zunun gauz guztiya ze ingo zenun... Pillatuko zunun, itxe berriyan bizimodua hasitzeko.