Ospakizunak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:16:45 - 0:17:55 (1' 10'')
Laburpena Olentzeroetan eskean: mutilak Olentzerorekin eta neskak jaiotzarekin. Urte zaharretan eta inauterietan gizasemeak ateratzen ziren, emakumeak ez. San Nikolas txiki ez zuen ezagutu. Inauterietan ez ziren mozorrotzen.

Transkribapena

-'Ta olentzerotan zer zen oan bezela eskian, eunin?
-Bai, bai.
-Olentzero eunin eskian?
-'Ta naximientua 'o zeakin emakumik, neska kozkorrak. Naximientukin haik.
-A...! Haik naximientukin ibiltzen zin... 'Ta nasiyan ez ziñazten ibiltzen?
-Ez, ez, ez!
-'Ta urte zartan koplatan gizasmik bakarra ibilko ziñazten?
-Bai!
-'Ta karnabaltan? Eskian?
-Karnaltan gizasmik.
-Gizasmik? 'Ta holako eske geiyo 'ro bai al zen? San Nikolas ttikiya 'ro?
-Ez! Hoik, hoik oan dia aterik oan. Bueno ordun 'e izango zen, biño ez giñan entetzen 'ta ez giñun kusten.
-Zuek San Nikolas ttikiya ez zenuten itten?
-Ez nun itten
-Hoi ez?
-Hoi berbada ingo zen herri ingurun batin 'o... Hoik oan dia, oan zetuk hoik...
-'Ta karnabaltakua hoi izaten zen, gaiñekun ez ziñazten disfrazatu 'ro...
-Ez!
-Zea itten, txuiz jantzi 'ta...
-Txuiz jantzi 'ta soiñua 'ta panderua 'ta dantzan 'billi 'ta eskia 'ta...
-'Ta zea e... Gaztain erriak 'ta itte' al zin?
Atarikoan noiz: 
Astelehena, Abendua 24, 2018