Lanbide zaharrak

Artzantza (ardilana; bildotsak); Ikatza; Linua eta ehuleak; Karobiak; Abarkagintza; Perratzaileak; Harri-joleak; Sokaginak; Kapadorea; Ganadu-tratantea; elurzuloak; erlategiak

Txondorgintza nondik datorkien

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:35:41 - 0:37:10 (1' 29'')
Laburpena Joxe Manuelek aita eta osabak ikazkinak zituen. Joxek berriz Endarako mutil zahar batekin ikasi zuen.

Aita perratzailea

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-108
Pasartea 0:01:06 - 0:02:24 (1' 18'')
Laburpena Aita perratzailea zen. Etxean zuen tailerra. Morroia eta neskamea zituzten etxean. Baserrian bazituzten animaliak: behiak, txerriak, oiloak, untxiak ...

Langosta sarea apaintzeko

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 1:00:10 - 1:02:30 (2' 20'')
Laburpena Langosta sareak egiteari uzterakoan bat etxerako egin zuten, apaintzeko. Gero plastikoarekin egiten hasi baitziren. Lehen urritzarekin egiten zituzten. Itsasorako.

Artilea

Transkribapena

-Nei bai, nei 're gustatu izan zitt kozina. Gue Xegundok saten zun bakotxak beria ber zaten zula 'ta nik (...) nula aleiya kozinan
- Hara. Gauza geiyo 're bai len san nazu josten 'ta galtzerdi itten 'ta
- Geldittu gabik!
- Gauza pilla ertako bai baliyo!
- Gauza giñan arte gu hortxe aitzen giñan geldittu gabe. Galtzerdiya 'ta haiya 'ta jertsia zuiya in zandu zun gue amak.
Gio tintatu azul marino. Neurako bakizu ze arropa zaten , aurrin botoiya lotzen zuna zun. Bi manga luzikin.
Mangik gabik e' in genittun.
- Ardi illiakin?
- Ardi illiakin
- Ardi dexe
- Manoloi 're iña baun nik erra kazadora zea hoitakua, aski berua. Haik jazten bazen nahiz manga honeañokuk in. Etzen hotzik (...) ez!
- Hau tapatua 'ta era berin komodua
- (...) zea hontaño luzia
- Earki gozo-gozo
- Gozotasun erra (...) ona izugarri ona.
- Ardi asko zenittuzten Txaundon
- Laurogeiño 're alletu zandu ga behintzat 'ta ez dakit geiyo baldin bazin e' o' zer. Hoi akortzen naz.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:07:45 - 0:09:10 (1' 25'')
Laburpena Txarondon ardi asko zituzten eta eskulan asko egiten zuten ardiaren ilearekin. "Nei re gustatu izan zitt kozina".

Artilea

Transkribapena

- Hoi da, 'ta txabilla horrek ze itten zun? Hoi da, kardatuta zona hua hartu 'ta hariya itteko?
- Zeorrek man ber zeniyon.
- Hoi da.
- Hartan 'e artia hoa 're bada. Geo eman ber izaten geniyon... Gue amak zun kostumbria hemen billu, dena, zea hari harrotu hora. Guk bate billu gabe pilla hartu 'ta aitzen giñan, ongi harrotua, e! Hoi bai.
Segi, hariya itten. Ra ra, hondoaiño istanteko itten baita. In ber ziyon goiyan kontu, eskapo in gabe, hartan 'e ber da kontua, txabillakin.
- Itten ai zen heiñin biltzen 'de jun ber.
- Ez, ez.
- Ez?
- Beko hondoiño iñ arte euki 'ta ordun ez utzi gehiyo.
- A...!
- Gehiyo zabaltzen 'ta txabilla billu. 'Ta berriz hasi. Berriz benga, txabillatik, segi, illiakin. Hariya, illia noaiño 'ta bo! Itten ez genunik ez zen. Letrak itten ikasi nun nik eta ba!
- 'Ta denak kolore berakin ingo ze... Geo koloratu itten al zenuten?
- Koltxak 'e iñ genittun gen ohiyetako, esposatzeko. Haik 'e ardi illikin.
- Bai, e?
- Biño, lurrin jarri zea, xapiya, apropos eosi. Sobrekama bat 're in nun nik behintzat, dotoria. Oaiñik hantxe eongo da itxian. Jakin nahi nuke zembat traste dakaten oaiñik.
- Biño hoik 'e itxeko artillikin iñ al zenittun?
- Bai, bai, bai.
- Bai, e?
- Bai, bai.
- Biño...
- Izaten baigenun nahikua!
- A! Biño koloria... Kolore difentik 'ta maten al zenizk... Maten al zenizkaten beri harrei?
- Ez, illiai ez.
- Illiai ez.
- Garbittu ongi jaboiya 'ta urakin, 'ta lehortzen zenin soruan, halako egualdiyakin udara partin itten baizittun dembo batin behintzat!
'Ta halaxe iñ, geo, zea, apropos ekarri tela. Oratua 'ro. Nik behintzat, eskutan iña nun.
- Aski politta izango zen hua!
- Bai. Oaiñik bizi da hua! Sobrekama 're bai gaiña! Be iuala gaiña, hola bueltan parpaillakin.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:29:00 - 0:31:08 (2' 08'')
Laburpena Ardiaren iletik haria nola ateratzen den: ardi-ilea garbitu, ongi harrotu, txabilarekin haria egin... Oheko arropa ere ardiaren ilearekin egin izan du Frantxiskak.

Txabila

Transkribapena

- 'Ta ze, galtzerdiyak zuek...
- Nik banekin, neonek.
- Itten zenun?
- Bai, bai, bai.
- 'Ta zuenak itten zenuten...
- Gizonantzat aski errak in nittun! Hariya geok in 'ta, neonek in 'ta, oaiñ 'e ingo nuke hariya, hariya.
- A! Ardi illetik?
- Bai. Ardi illia, garbittu illia lembizin.
Moztutzin illeik lakarrenak 'o beeixi, gen itxian izaten genittun. Harrotu eskuz itten genun. Harrotu, orrittu saten geniyon illia... Harrotu hitza. 'Ta geo txabilla. Itxian oaiñikan 'e han dakat itxian. Altziberren baitut itxia nik.
'Ta han txabilla hantxe do goiko gambaran 'ta gue gizonak, difuntuk, karri zin bat, haundi xamarra 'ta, san niyon: "Hau haundiya da, hau ez da...Nik... Netzako haundiyegiya hau, zeorrek ibilli berko 'zu!" Nik hola broman bezela.
Geo... Deus san ez ordun, biñon, jon 'ta... Berriz jon zenin, tornun iña ekarri zin txabilla bat, dotoriaua arkaztezkua. Brillo gaitza botzen dun bezin dotoria. 'Ta geo bakizu, erditik jarri ber izaten da ziriya, kakuakin. Ez zenun kusko igual...
- Erretratutan 'ta iual...
- Zuek ez 'zute jakingo biño. Geo erdiyan xolua iñ, kakua handik sartu, 'ta jesus! Oaiñik hantxe do!
'Ta geo handik atetzekun, zeai gotu ziyon ordun, 'e guriai! Bea 're pranko antza zuna zen Manolo bea 're. Pentsa 'zu! Jakiña, kaku hora hausteko beldurra nombatte, hala zola! Hola izaten baizen. Hautsitzeko beldurra!
In zun, etzanta jarri, handik ateta, xolotik, 'ta sokakiñ 'o denak billu-billu iñ 'ta txabilla billua hantxe do. Oaiñ 'e halaxe eongo da gambaran. Hoi txabilla iñ zin! Hariya dotoriao atetzen zen, berdiña askiya bai harekin!
- Joe!
- Ba, holaxe, gu holaxe giñan ohittuk!
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:26:53 - 0:29:00 (2' 07'')
Laburpena

Txarondon ardi asko zituzten. Haria egiten zuten, eta galtzerdi asko eginak dira. Senarrak txabila egin zion, neurrira. Erkatzezkoa. Ziria. Kakua.

Trebeak

Transkribapena

- Hoa zen baliyo zuna. Ezerkin ez zen izutzen zena izango. Harriya... Indarra ez zen oaiñ aiñekua ordun, biño! Halee hua galtzeko aiña izaki! Hua tornerua zen!
Bea izatez zona. Lanteiya zakan tornerua. 'Ta ona gaiña tornerua. Itxia iya sateko Txaondo Berri harrek iña da. Halaxekua zen hora. Halaxeko esku-antzakua.
'Ta osaba Anjel 'e hala zen 'ta ama guria 're hala zen. Hola berezkua karriya dia, zin haik.
- 'Ta beste senide...
- Gu geok 'e gauza pranko itten genun 'ta!
- Karo, denak izango ziñazten zuek.
- Batin hariyin 'ta galtzerdiyin 'ta... Iatze lanetako denak itten genittun. Denantzako galtzerdi bana, abarkakiñ 'o jantzi 'ta bero bero mendira, erki! 'Ta gue ama josten, ze iñ ez zekina berriz.
- Kontraiyoik ez.
- Ez, ez. Kontraiyok ez zun izango horrek! Guk esaten bageniyon: "Ama, hoixe ze arropa politta! Ordun in ber diazu!" 'Ta tak! Ingo zun seittun.
- Iual, iuala!
- Iual, iuala! Iual, iuala harrek. Tela karri 'ta, kampana in ber bazen kampana... Holaxe hartuko zun, tela hola kampanan kompaziyo batea 'ta hemendik hartu 'ta kampana gelditzen baida!
- A!
- Geo bi ayeka hoitan puska bana eatsi, motxxio baldin bazen 'ta jesus! Atetzen zittun arropa batzuk! Polittaguk!
- Aski dotore ibilliyak zazte ordun!
- Bai. Gu jantziyakin... Ongi jazten giñan bai. Kapotik eta, ze ez zittun itten! Kapa, kapotia be zorro 'ta guzi, aurrin botoiyakin, patrikak barrendik 'e bai...
Jesus! Neua 're aski ongi pasatzen genin guk, dembo hoitan 'e! Bi esku patrikan sartzen battuzu barrengo ayekatik ez 'zu hotzik. Buruko zorro 'ta guzi!
Aurrin botoiyak 'o, beko hondoiño lotua, 'ta bueno! Nahi genittun bezelakuk itten zittun arropak!
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:24:40 - 0:26:53 (2' 13'')
Laburpena Txarondon esku antzakoak dira gehienak, trebeak. Berezkoa dute. Ama eta osaba Anjel halakoxeak omen ziren, eta baita Anjel anaia defuntua ere. "Esku antzakoa". Kapotik. Hika.

Mandoak zintzarriekin

Transkribapena

- Xuluak eta hoik bai.
- Haik bai, tirrin tirrin atzekuk koxkaillu hoi pipirin pi pin pun, pin pirun
- Guk hiru biltzen ttu hiru haundi. Hemen petxun kontran hola besuakin 'ta jotzen zutenin 'ta erdiyan bat trillun trallun trillun tralun
- Hoi zertako zer?
- Hoi zea deskuidun mando bat soltatzen bazen, zintzarriya geldittuzkio "mekaguen mandua askatu ziuk!"
- Aaa
- Bestela igual jongo zen Pikoketa galduta 'ta ez baza errepatzen. Miño zintzerriyakin seittun
- Bai gauzak be maneju
- Goizin aski goiz, goizin bostak aldin o' pillun pillun pillun pillun pillun pillun pillun betik gotti!
- Bai batzuk ardi joalik eta jartzen zkaten 'ta, Kaitanok hala biltzen zun ardi joalikin mordoskat
- Harrek hamar o' bazittun 'ta
- Miño harrek bulla geyo atetzen zun ez?
- Bua!
- Joalik miño builla giyo atetzen zun harrek
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:32:00 - 0:33:00 (1' 00'')
Laburpena Mandoak zintzarriarekin ibiltzen zituzten: trillun-trallun. Deskuidoan mando bat askatzen bazen, zintzarria geldituz gero igarri egiten zioten; bestela, urrutira alde egin zezakeen. Hika.

Ilintxa

Transkribapena

- Inesa ez zunun izautu zuk, amona Inesa?
- Zea Leonen ama
- Ez
- Hua, hua 're ibilla gue amakin 'ta zea ikatza saltzen 'ta
- Aa
- Launtzen 'ta ibiliya
- 'Ta illintxa illintxa, txondarrin erretzen ez zen eurra illintxa zaten zen.
- A
- Miño hua gio sua itteko 'ta ikaarriya
- 'Ta hua beti birea ateriya "Mandaziyak, netzako ez al duk ilintxik?" Ergoinen beti han ttak paetan kontra.
"Hi mandaziya 'z al dik netzako ez al ik ilintxik'"
"Bai zea anaiyak sango lu, atzeko mandu horrek battu, kendu horrei!"
- Bai kentzen 'ta aitzen zen.
- Karo hua lehor lehorra eongo baizen, ez?
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:30:40 - 0:31:20 (0' 40'')
Laburpena Ilintxa: txondorrean erretzen ez zen egurra, baina oso ona sua pizteko, lehor-lehorra.