Diruak min egiten

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:01:00 - 0:03:30 (2' 30'')
Laburpena Kontrabandoan irabazitako dirua kobratzera joan zenekoa. Dirua gordean eraman behar eta komeriak.

Transkribapena

-Itten genittun zea 'atzuk 'e. Kobratzea 're jun ber izaten genun tarteka. 'Ta bakizu diru mordoxka, lan pixkat iñ ezkeo diru mordoxka izaten zen 'ta pioiyanak patzeko 'ta dena.
'Ta san zin patu zinak: "Mmm, diro hau nola eaman ber zu?"
'Ta: " Hoi, nolapaitte eamango al dut!"
"Ojo e!" san zin "Ojo e!"
"Ikiarri errexten dute oan".
'Ta: "Bai?"
'Ta: "Bai".
Heldu nitzen, San Juan de Luzetik honontz heldu nitzen. 'Ta torri nitzen Hondarbiko gaiñ horta 'ta bazterrea ate nitzen pixkat motukin.
Birexiorretik belaso errak baia hantxe, han bazterrin 'ta. Ate nitzen 'ta zapata eantzi nun 'ta dirua hola doblatua bakarra iña.
'Ta hankan txoku hontan lekua izaten da ba?
-Bai
-Hor sartu nun.
-'Ta geo galtzerdiya jantzi.
-Erdiya, 'ta bai. 'Ta geo hemen beste erdiya. 'Ta behin bai, biño ez berriz.
Zea arron txarra da hor.
-Ja, hoixe!
-Hor zea motun torri naz 'ta haik atetzeko 're numbaitte lekua seurua torri ber ba.
Diro mordoxka nun. Milla duro batzuk bazin 'ta. Hala 'ta, Errentiyan arreba 'ta hara joteko zea nun 'ta. Jun enitzan nahi orduko ailletu.
Hua nahigabia! Hankak hoi hutsa ber du numbaitte, ez du nahi zetzia, betetzia.
-Bai, seuski.
-Bai. 'O nei hola in zin 'o. Gizona, gizona!
-Ze buruai 'man ingo zeniyon gaiñea.
-Iual.
-Izutu.
-Igual 'ta. Zea ailletu nitzan 'ta eskaillean goitti, arreban itxian eskaillean goitti pixkat iyo ber nun, hirugarren pisoiño 'ro 'ta.
Iyo nitzan 'ta seittun rast! zapatak ate nittun 'ta: "Zer ttuzu hankak berotuk?"
"Bai, berotuk". Arrebak jakitten zun 'ta hala "Ze pasa zaittu ba?" 'ta hola 'ta hola.
"Bai 'te?"
'Ta: "Bai".
"Ordun diro asko zenun!"
"Ez, mordoxkat, biño doblatuta sartu ttut 'ta hanka txoku hortan oan ikarrizko nahigabia"
Biño seittun frexkatu zin e!
"Nahi al zu ur pixkat jartzia? Urin pixka 't euki 'ta"
"Ez pasako da!" 'Ta hala.
Geo handik ate 'ta dirua patrikan 'o ahal nun lekuan sartu 'ta halaxen torri nitzen bai! Biño ez, gehiyo ez nittun hor sartu izandu! Ez!
-Arront izutu ordun Erramun!
-Bai. 'Ta diskuidun zerbaitte korrika 'ro hasi ezko ez da jongo 're e! Ezta jongo 're!