Animaliak pasatzen

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:41:45 - 0:45:20 (3' 35'')
Laburpena Animaliekin nondik nora ibiltzen ziren kontatu digu Erramunek. Eroslearen arabera, batera edo bestera eraman behar zituzten. Nafarroa aldetik etorrita, batzuetan Tornolatik jaisten ziren, eta, beste batzuetan, Bianditz eta Oialekutik barrena, Karrikara, eta, handik, Altzibarrera. Animaliak nekatuta egoten ziren eta ezin ailegaturik ibiltzen ziren bere haiekin.

Transkribapena

'Ta geo beste batin berriz, handikan Burnaizira jon 'ta Burnaizitikan ordun 'e biajia in genin guk. Petr... Hilla da Petreneko Luix gizajua, bixi hutsa zen hua 're bixiya zen arront.
Auro itten nahi izaten zun harrek 'e. 'Ta hala, beimpin hua 'ta Martin Albis... anaiya, Martin lengusua. 'Ta Peio 'ta ni. Burnaizira jon giñan 'ta han torri zin animaliyak ba. 'Ta hartu genittun 'ta han 'e gaztiak izaki.
'Ta edadetuk 'e bai batzuk haundi xamarrak bazin. Haik erki joten zin, biño bestik gazti haik ezin seittu. 'Ta Burnaizira alletu 'ta polliki-polliki, polliki-polliki puxka 'atea maldara ate ber izaten da han 'ta. Ate genun, goiko gaiñea ate genittun.
-Ez paraje erra ba!
-Ez. 'Ta ate genittun 'ta. Geo goiko gaintikan polliki-polliki, polliki-polliki Bianditza. 'Ta Bianditzetikan ez ziok ba kamiyotik atetzeik, hemen sartu berko yeu kamiyoa 'ta.
'Ta kamiyoa sartu giñan 'ta Oianlekuiño. Oianlekun sartu birian goitik beitti. Goitik beitti 'ta.
-Ibaiñarriño?
-Bai, Ibaiñarriño. 'Ta goitik beitti polliki-polliki heldu giñan 'ta aurrin Petreneko Luix 'ta Martin pizkorrenak hartu 'ta aurrin tra-tra-tra.
Jon zin goitik beitti. 'Ta haik harkaitza pasa 'ta seittun abitu zin aurrea. 'Ta guk Peio 'ta biyek gen hoikin. Peiok oan 'e sango nuke bai. 'Ta goitik beitti heldu giñan 'ta heldu giñan 'ta eroi in ziun bat. Eroi.
Bai. 'Ta horra oantxe izortu gattuk 'ta berriz polliki-polliki (...) 'ta altxatu genun 'ta nolapaitte 'ta zerbaitte ahal genittun zea batzuk 'ta mate genizkan 'ta gosia ikarriya zakan harrek. Irikiya gosia.
-Zembat dembo zen haik jan gabik?
-Bai. 'Ta hartu 'ta janezi pixkat zerbait 'ta berriz gotik beitti heldu giñan. 'Ta torri giñan zea Oialekutik beitti zeaiño.
-(...)ko lepoiño?
-Ez. Zeaiño Zaldingo lepotik sart giñan birian beitti Biraita aldea. 'Ta hor borda nola da da zea hoi borda txar bat bada ba, Zabaleku 'ro.
-A! Biramuta.
-Biramuta. Biramutako gaiñ horta torri giñan 'ta betik goitti ddau, ddau, ddau gizona. 'Ta aiba dio, ez genakan ezer itteik eta paixano duk beimpin 'ta hala, hola Luix. "Ze ez al da odolik 'o zer?"
-Zea leno zuekin zen kuadrill...?
-Bai.
-Haik beiyak eamanta geo!
-Haik pizkorrenakin jonak baizin 'ta gu bestikin.
Haik: "Odola baziok premi erra hemen, odola..."
'Ta Peiok san ziyon: "Nahiko lanak battik batek hemen 'ta ez dait. Utzitzia pentsatu yeu biño hua 're gehixko 'ta hementxe yeu 'ta"
"Jongo ttuk baiy hok!"
'Ta dda! Ohol batzukin 'ta makillakin 'ta beitti 'ta pixka 't muittu. Goitik beitti 'ta gu Peio 'ta biyek atzea pasa. 'Ta beri haikin zea.
-Bea bakar bakarrik?
-Bakar bakarrik aurrea inta. Gu atzetikan. 'Ta goitik beitti jetsi ga beko, Biasoko zea horta 'ta hor goitik beitti zalaira nola sartu giñan. 'Ta sartu giñan zeara zerra nola zen hor? Zerra.
-Xorrana?
-Bai Xorran zerran inguru hortan numbaitte pasa giñan, goitik beitti. 'Ta dembateko trenabire xarra 'ro zerbaitte harrapatu genun hor. 'Ta hortik beitti Altzibarrea. Trenbirez trenbire.
-Bai, bai.
-'Ta trenbirez torri 'ta sartu genittun zea, Kaxinton zean.
-Han, kuadran?
-Kuadran sartu genittun. Kaxinto han zen 'ta hala Kaxintok. Ez, ezin torri 'ta ezin torri aleiya 'ta.