Jakiak

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:04:45 - 0:06:25 (1' 40'')
Laburpena Baratzean zer egiten zen. Entsalada letxuga hutsarekin egiten zuten; ez zuten tomatea jartzen.

Transkribapena

- 'Ta artotik aparte ze itten zen?
- Illarra 'ta, artua 'ta illarra 'ta, baba 'ta, patata 'ta, hola.
- Geo ze san 'zu, arbiya 'o erremolatxa: ze san 'zu?
- Arbiya. Arbiya 'ta erremolatxa 're bai. 'Ta hua izaten zen neuko zea.
- 'Ta patata 'ta 're ingo zen? 'O ez?
- E.
- Patata 'ta itten al zen ordun?
- Joe, bai lapurtu 're, bata bestiri.
- Bata bestei ze? Baserritar batek bestiy?
- 'O bakarran batek! Patata 'ta, artua 'ta illarra 'ta lapurtzen zittuzten. Illarra billutzeko 're, dios! Pazintziya ber du lapurrira jon 'ta e? Arratxin.
- Hua ze itten zen, artuakin nasiyan 'o aparte?
- Guk hemen itten dugun bezela.
- Artuakin batin? Pazintziya berko zun bai.
- Jo! illarra billutzeko...
- 'Ta geo baratza... oain bezela letxua 'ta ez zen ingo? Jan 're ez zen ingo? Letxua 'ta tomatik hola itten ez?
- Letxuak itten zin, miño ez oain bezela. 'Ta tomatia 're bai, miño tomatia ez zen oain bezela entsaladan jaten. 'Ta letxua 're ez ordun. Gu tomatia jaten hasi giñan... gui eakutsi ziguten kastillanuk (hangatik) torri zen jendik, entsalada jaten.
- Gañekun beti iñ?
- Hoixe! Hango jendik eakutsi... azeitunak jaten 'de, hango jendik. Joe ordun guk azeituna jan, ezta...
- 'Ta letxua nola jaten zenuten ba?
- Entsaladan, entsaladan letxua.
- Miño lenoztik?
- Lenoztik 'e bai; letxua bakarra, tomatik gabe!
- A!
- Tomatik gabe. 'Ta tipula 'ta hoi bate gabe: letxua huts-hutsa! Miño oain ordin:
tomatia, tipula, 'ta geyo, gañeko-gañeko.
- Ordun kanpokuk eakutsia zute...
- Bai, hoik eakutsi ziguten gui jaten; beltza hoik!
- 'Ta zea... otia...