Ote-jotzen

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:02:19 - 0:04:45 (2' 26'')
Laburpena Emakumea gizasemea bezala lanean. Ote-garraioan. Otea jo, trazarekin. Jokia.

Transkribapena

-'Ta emakumik nola ibiltzen zin jantziyak? Geiyenak gonak ibilko zittuzten...
- Beko zurmiyuñokuk.
- 'Ta haik 'e abarkak eta iul-iul.
- Ez dakit hoixe... abarkak eta... miño emakumik ordun baserriyan gizasmik bezela itten zun lana e. Nona
i iatzetan... denatan. 'Ta garaia haitan gaiñea, otia 're, mendian in ber izaten zuten 'ta... Zuk ate zu kontua, Altzibertik bizkarka Paularren barrena,
Saularren barrena, ya Pikoketa ondoaiño bizkarka. Hanako Uxiarko aotza hoi, Rufino 'ta, Carlos 'ta hoik. Hementxe trenbide betti pasatzen zin.
- Goitik betti.
- Goitik betti. Zamakin 'ta hartu bena hua bizkarrin 'ta. Zer 'ta otia! 'Ta geo... geo otia jo makinakin, 'ta arbi pizar bat nastu, jokiya saten ziyoten, 'ta hua eman beiyaiy ordun ez zen pentsoik.
- Hua jateko zen? Hua ez zen azpitako 'ta?
- Ez, ez, ez.
- 'Ta makinak bai al zin hau txikitzeko? Zu ez al za gotzen zeakin jotzen zutela?
- Bai, harekin 're bai 'ta hua zuna... makina zuna abetsa zen. Trazakin, trazakin jotzen zuna zen pobria, makina eosteko diruik ez zulako.
- 'Ta zuk ba al dakizu... zer zen: traziya?
- Baita jo... baita hartan aittu 're!
- Aittu 're bai? 'Ta zea... musika atetzen zela 'ro... bai al zen? 'O rimua atetzen zela'ro? Txalaparta bezela jotzen zen 'o... zuek lanin aiko ziñazten?
- Bai! gu ordun txalaparta 'ta zea zer zen e'genekigun, emakumia!
- Eta txikitzeko... beiyai jaten emateko... ongi txikittu berko zen ez?
- Bai, bai. Bastante, bastante.
- Arantza haik zea itteko ez?
- Bai. Hola, tipu hontan 'o hola. Batzuk iual luzio. 'Ta jarri, taska. Taska saten ziyoten. Hola, eurrakín 'ta iña. 'Ta hara bota otia 'ta kazka-kazka-kazka-kazka jo 'ta atxarraztalukin
nastu 'ta kaz-kaz-kaz berri 'e 'ta. Lau 'ro bost laun: dan-dan-dan-dan-dan! Geo hua bota bazterrea 'ta geo arbiya 're txikittu hua bezala 'ta nastu, jokiya saten ziyoten, 'ta hartu xixteran 'ta hua eman beiyaiy. 'Ta...
- 'Ta hoi zer zen, belar gutxiyo zelako 'o belarra miño geyo alimentatzen zittun harrek?
- Ordun, garai haitan, belarra miño geyo itten baizen artua. 'Ta artua itten den tokiyan belarrik ez da izaten.
- Zer zen zelai gutxiyo?
- Bai, belaso gutxiyo.
- Belaso gutxiyo.
- Oain dena belasua da, miño ordun ez baizen hala. Hau, goiko zabala hau dena, artuak itten zuten e! Dena!