Morroiaren lanak eta abenturak

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:47:25 - 0:50:10 (2' 45'')
Laburpena Morroi: ez zuten bereizkuntzarik egiten. Familiakoa bezala hartzen zuten. Hori bai: lan asko, eta edozein ordutan enkarguak egitera. Oinez kilometro pila bat.

Transkribapena

-'Ta morroi, morroi eoten ziñanin zea... otorduk 'ta dena familiyakin 'ta in, familiko bat bezela hartze 'al zinttuzten?
-A! Bai, bai... Hoi bai.
-Bai?
-Ezta deusen bereixkuntzaik ez, ez, ezer ez. Bena bezela, jaten 'ta igual igual. Lana in ber, hoixe!
Hairi numatte gotzen baziyoten goizeko latan jeiki 'ta holako tokita enkargua jon ber zun, biali ber zutela, morroiya. 'Ta segi! 'Ta eze sateik ez!
-'Ta ordun ibilli al ziñan artuakin 'ta Goizuta 'ta?
-Ez lenuo, lenuo.
-Hoi lenoztik...
-A! Goizutakua... bai Goizutakua morroi nola, Goizuta 're.
-'Ta astuakin?
-Manduakin.
-Ui, manduakin...
-Hartu Urraireko lepoko hortan mandua, mandabiria dena 'ta nekatua 'ta lotu isatsetik 'ta erdi arrastaka mandua nei 'ta segi!
-Zui?
-Ale segi! Hoixe!
Zembaitan miña hartzen e! Holako biria, mandabiria, ixtu-ixtua, mandua pasatzen zen mokua. 'Ta... nekatua, malda, jo Zaiko gaiñeiño. Jo... 'ta nekatua Urraireko, Urraireko lepotik zeara... sei kilometro jon 'ta torri hamabi kilometro kamiyoz. Deneta lau ordu jon 'ta torri.
-'Ta noa joteko hoi?
-Ailuxetatik Goizuta.
-Goizuta... 'Ta horta bakarra joten ziñan Goizuta?
-Bai... Errota 'ta... Geo manduan ailleka batin kartzen nun artua, iamateko iriña. 'Ta ako almuada hau bezelako zai bat, 'ta hogeita bost litroko zaiya, zatua bezela.
-Arduakin?
-Arduakin.
Hoa ailleka batin, 'ta iriña ailleka batin, 'ta ardua bestin. 'Ta erdiyan zerbaitte enkargu, oliyo 'ro zerbaitte...
-Hua kargatzen 'de jakin berko zen, ailleka batea ez joteko 'o?
-Hoixe!
-'O ongi lotua eoten zen?
-Neonek prepatzen nun nik hua! Pastakin 'ta ongi. 'Ta karga ttikiya baldin bazun igual gañin jarri hola koska batetik, 'ta segi! Biño asko xamar baldin bazun, izorrai. Atzetik isatsetik heldu 'ta erdi arrastaka. Kauen!
-'Ta manduak kaso itten al du, ez al da astua bezain eoskorra 'ro, mandua txintxua izaten al da? Gobernatzia errexa al da?
-Astua biño, astua biño zintzuo. Astua erotzen bada, 'ta buruan sartzen bau, jesus... karga dena bota iual!
Astua arront zerriya!
-Asko ibilliya al za astuakin zu?
-Ez... manduakin geiyo.
-Manduakin geiyo...
-'Ta geo zuk hua gobernatzen al zenun itxian 'o?
-Hoixe! Torri 'ta pasta 'zaten zun, 'ta hua kendu. 'Ta izerdittua baldin bazon zako zustako zakuk 'zaten zin, arront zerratuk 'ta hua gaiñin jarri. Ez plemoniya 'o ez harrapatzeko 'ta joe nola kuidatu, eskerrak harrei!
-Karo...
-Bestela neonek karri ber nun bizkarrin 'ta!
-Oango kotxik 'ta ez...
-Bai!