Gobada eta labaderoak

Kuela

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:24:06 - 0:26:13 (2' 07'')
Laburpena Kuela. Arropa errautsarekin garbitzen zuten. Horrela txuri-txuria gelditzea lortzen zuten. Gau serenoan belarretan uzten zuten. Gau serenoa: ilundu ezkero.

Udazkenean, oheko koltxa garbitu behar

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:23:01 - 0:24:06 (1' 05'')
Laburpena Udazkena iristen zenean, mantak eta oheko koltxak garbitu behar izaten zituzten errekan; askan ez baitziren sartzen. Urarekin pisu handia hartzen zuten mantek eta koltxek. Txuri-txuriak gelditzeko belarraren gainean utzi behar izaten zuten "gau serenoan".

Arropa garbitzea ez zen samurra

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:20:59 - 0:23:01 (2' 02'')
Laburpena Garai batean garbigailurik gabe, lan handia zen arropa garbitzea. Askara joaten ziren arropa garbitzera.

Lixiba eta egurra

Transkribapena

- Bai, amai beira ikasi genun!
- Erki. 'Ta geo zea 're kontatu zenin, goara 'ta nola itten zenuten!
- A! Kuela!
- Bai.
- Zu hartzen ai al za hoi denak?
- Bai, bai, hartzen ai da.
- Hartzen ai da.
- Bai, bai.
- Kuela saten geniyon lau hanka... Hiru... Hiru hanka izaten, izaten zittun, hoa. Itten genun arropa... Zeatu.... Kolozkua zeakin garbitzen zen, ai, saten zitzaiyon... Lixiba.
Zeak botzen zuna, zuriyak. Jarri arropa ahalik eta txukunena gaiñin 'ta geo... Ze jarritzen zen? Lembiziko arropan gaiñin jarri ber zen xapa, xapi garbi bat, geo xakuk... Zakukizkua 'ro holokua.
Eta geo gaztaiñan zeak ez du baliyo izaten, len 'e san... San nun hoi lengun 'e!
- Su hautsak?
- Hautsak ez du gaztaiñanak baliyo! Tinta baitu!
- Bai, san zenin bai!
- Ikaarrizko tinta du gaztaiñak. 'Ta bestela itten genun. Beste eozeiñ eur. Urkiya 're bagenun arbola galanta guk ataiyan 'ta.
Urki arbola, gue atta zenak, biño denantzat potuk, harrek berriz erain, zea Garaten izaten zen hor Txantxagorriya 'ro 'ta, harrek itten zittun potuk. Geo gue anaiyak, Anjelek, dena ikasi zun, biño...
Ai...! Denantzako 'ta nik netzako aski politta hartu nun hura, e!
- 'Ta potuk zertako? Eateko 'ro?
- Ez. Talua 'ta esnia jateko 'ta, nehi bazenun ura eateko 'ta, eurrezkuk.
'Ta talo 'ta esnia jateko arront ona, zea, potua zurezkua, be kierrakin. Gue anaiyak itten zittun geo abatxak eta. Abatxa, ez 'zu behiñ 'e ikusi? Hua 're urkiyakin iñ ez bazun 'e harrek!
Gue... Iña kupela 're bazen, behimpin bazutela bakit guri haik. Barrika ttiki bat lembiziko in zun guriak, anaiyak, Olatzeneku horrek. Geo betzi kargako kupela uste 'ut béak in zula.
Geo itxeko... Itxeko zeakin, mateialakin gaiña. Zalaiyan beko onduan bazen gaztain bat ikaragarriya, 'ta harrekin iñ zuten, in zen betzi kargako zea, kupela. 'Ta bestia, zazpikua, hoa berriz, anaiya 'ta guk iña zen.
Joxek iña izango zen. Denak holaxe, denak, denak esku antzakuk izaki!
- Bai, bai hala...
- Esku antzakuk eta ba al dakizu!
- Bai, bai.
- Iñ itten!
- Jo! Denak esku onekuk! 'Ta, zea, eurra botzekun beituko zuten illargiyai 'ta Frantxixka?
- Bai, uste 'ut... Itten izango zuten, ez dakit nik, gaztaiña 'ta, ze... Hoixe ez dakit sango 'izuten. Haik dena beák bazekiten biño.
- Hilbera...
- Hilberin, hilberriyan mugatan 'ta, arbolak bota ber izaten baitia. Uste 'ut haltza 're, hoa 're jakitten zuten haik eta, haltza 're be zea bau haltzak 'e. Ez zizu ihartuko hora be garaiyin botzen baldin baa. Hua 're eurra nahiko gorra.
- Haltza?
- Haltza eurra.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:33:50 - 0:37:30 (3' 40'')
Laburpena Gobada nola egiten zen. Gaztainaren su-hautsak ez du balio lixiba egiteko, tinta baitu. Txarondoko atarian urkia zuten eta aitak senide guztientzako zurezko potoak eginarazi zituen, taloa eta esnea jateko. Ilargiari erreparatu behar zaio egurra mozteko: ilbehera eta ilberri mugetan moztu behar da. "Etzizu ihartuko hura". "Denak esku antzakoak izaki". Hark. Lixiba. Zurazkua. Kierra. Abatxak. Barrika. Kupela. Karga.

Gobada

Transkribapena

-'Ta zuek gaiñekun gotzen zazte guara?
-Guara itten?
-Bai.
-Ba, gu gaztetan aitzen giñen.
-Beratzen jarri 'ta.
-Beratzen jarri.
-Ra ra ra ra.
-Jaboiyan zeakin 'o jarri baldian beratzen 'ta.
-Eosita ez.
-Labadora jon 'ta.
-Batzuk eosi itten 'men zuten.
-Ez eosita ez
-Guk ez.
-Ez, guk 'e ez.
-Eta su hautsa botzen 'ta hoi ez zazte gotzen?
-E?
-Su hautsa...
-Ez.
-Ez.
-Biño guk itten genun belarretan zea jaboi, garbittu, jaboiya eman 'ta belarretan zabaldu. 'Ta geo zekatzen zenian baldiakin jon 'ta ura bota harrei.
-Oan, arropan uzaiya 're gozuo izaten zen oan biño.
-Bai, euzkitan sekatzen zen gozo-gozo.
-Bai, berdiak ematen zion uzai ona 'ta.
-Oaiñ 'e hala itten ttugu biño.
-'Ta zean 'e bai, ez? Gabin, gau serenuan 'o?
-Baita 're, baita 're.
-Baita 're. Gau serenuan jarri 'ta txui-txui.
Aztu dia hoik, aztu itten dia biñon.
-Gau serenua zer zen?
-Gabez kampun eukitzia.
-Gabez eukitzia.
-Karo.
-Biño zer zen laiñotua baldin bazen ez 'o?
-Ez, dena izango da gabian izaten den frexkura hoi.
-Ez, dena izango da ra han zabaldu kampun 'ta geo.
Neguan ez dakit itten baldin bazen 'e. Ni ena akortzen.
-Ingo zen.
-Aztua dakat.
-Euriya ez zen guzitan ingo zen.
-Onea jarri giñan.
-Biñon eunak arropak zekatzeko, jezuz!
-Nahiz 'ta...
-Bai.
-E
-Biyurtu 'ta hola harriyan gaiñian jarri 'ta.
-Kampun itten genittun guk soka punta batetik bestea jarrita, euzkitan. Euzkiya atetzen zunin 'ta.
-Bai, gambarak 'e bazin 'ta.
-Gambarak 'e bai 'ta! Biñon gambaran zintzillik jartzeko sekatu in ber pixkat!
-Karo.
-Karo.
-Bestela itotika 'ta.
-Ez da oan bezela! Oan gambaran jarko ttuzuErki biñon!
-Karo biño len, karo len zirriyoka 'o zozten, ez? Ur zirriyun bazozten. Gambaran 'de ezin.
-Ura botzen jarri 'ta.
-Balkoitan 'e kejatu itten zen bekua 'ta. Ura tortzen zela goitik.
-Gambaran gaiñea gauza asko, fruta asko 'ta leortzen 'ta eoten zen, ez?
-Bai.
-'O artua 'ta asko eoten zen.
-Artua beintzat asko 'ta. Babarruna 'ta jota 're.
-Artua, patata 'ta. Beno, belarrak 'e bai 'ta. Arta, zea hostatxikiyak 'ta, arto hostuak.
-Lasto zar guziyak gambara. Bai hoixen! Hemen hasi giñanin hau arreglatzen.
-Ateko zin pilla erra.
-Ateko zen!
-Belarra, belarra 'o.
-Belarra 'ro. Bai belarra 'ta zea. Geo bakizu ze itten zen? "Ño! Hau botako nuke, biño ez bazpare gorde!". Dena gambara!
"Ai igual bertuko ga 'ta gorde!"
-Dena gorde.
-Karo tokiya zen bittartin, gorde.
-Bai ba.
-'Ta oan berriz denak Karitasea, askok.
-Ba oan ez do tokiyik eta!
-Hoi ba!
-Oan pisu txar hoitan. Ez do gambarik.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:34:08 - 0:36:50 (2' 42'')
Laburpena Gobada gogoan dute. Arropa jaboiarekin beratzen jarrita. Egosita ez dute gogoan. Lehortzeko, belarretan zabaltzen zuten arropa. Gau serenoan jarrita, txuri-txuri gelditzen ziren. Euria ari bazen, ganbaran. Ganbaran uzta gordetzen zen: artoa, patata, belarra... Trasteak ere bai; dena gordetzen zen.

Arropa garbitzera, errekara

Transkribapena

-'Ta len aittu za saten erropa garbitzen 'ta, zer zenuten itturriya edo erreka 'o ze?
-Erreka.
-Erreka.
-Erreka?
-Itturriya 're bagenun ona han e. Uran billa joten giñana, eateko.
-Eateko 'ta bai.
-Bai, oso ona. Bordako itturriya deitzen geniyon.
-Urkabetikan, Urkabe mendiyak botatzen zuna 'o.
-Oso ona zon.
-Frexko-frexkua zen hura.
-Hara joten giñan 'tturriyan billa.
-'Ta geo berago.
-Gaiñekun baserritan pitarra izaten zen, pitarra. Sardua itten zen biñon, zea botilla batzuk. Biño gaiñekun pitarra. Itturriko ura 'ta geo arropa, gehiyena itxian ingo genun zea lendabizi.
-Jabotu?
-Jabotu 'ta geo han rarara pasa. Batzuk itxian 'e, itxian itten zinak izango zin.
-Itxian itteko ura karri ber zenun errekatik.
-Karo, biño geo.
-'Ta oan bezela ez garbittu zea usaiya dula 'ta.
-Eunero e!
-'Billiya dela 'ta.
-Zikin-zikina ez dela.
-Ba! Gehiyo badia ittekuk 'ta haikin batea zartu 'ta ez. Aztian behin. Aztelenetan garbiya, lanea joteko, hoi bai!
-Bai 'ta lanteiyan 'e bi kambitzeko 'ta ez, ez? Ez zen izaten, ez?
-Keba.
-Kambitzeko?
-Kambitzeko...
-Itxea torri 'ta ezin sekatuik.
-Hoi da, izin leortuik 'ta, ez.
-Ba, oan bertan 'e bakizu labadoran pazia izan 'o ezkuz garbittua izan eunak ber izaten dia arropak zekatzeko.
-Bai, leortzen.
-(...)
-Biyurtu biyurrittu in 'ta. Geo plantxakin 'e aitzen giñan gu zekatzen.
-Bai, plantxakin 'e bai.
-Biño garbittu in ber gutxiyo.
-Joe!
-Bai...
-Eske aste beteko zikiñak 'ta ya ez zun. Astelehenin garbiya joten baldin bazen ya aste guzyian bale. Oan berriz eunero garbittu 'ta halare. Uzaiya dula 'ta ez dakit zer duela.
-Karo, oain erraxa da 'ta. Oain botoiyai eman 'ta itten.
-Bai ba! Bai ba!
-Biño len, guk ez genuke ingo, ez!
-Jesus!
-Zuek bezela jon ber bagenuke.
-Hoi sinixten al zu ezetz!
-Ya, ya.
-Pereza ...
-Barriñukin 'ta.
-Bai. Geo itturriya jarri genun.
-Bai.
-Bai, itxian urakin 'e bai. Labadorak 'ta nahitaez itxian ura ber dute.
-Biño guk 'e itturriya jarriyik urte franko bada e!
-Bai!
-Bai, hortikan. Klaro, labadora geo torri zen.
-Berrogeita hiru urte.
-Nik uste 'ut gauzaik onena labadora izango dela, ez?
-Inbentua.
-Inbentua, ez?
-Emakume askontzat.
-Hobexkuna behintzat bai. Zertikan arropa garbitzen.
-Labadora da gauzikan importantina.
-Itxe gehiyenetan ume asko izaten zen 'ta. Gaintikan haik denak garbittu 'ta. Oan berriz rast 'ta berrenea 'ta.
-Batetik lana 'ta bestetik pasako zen neguan batzutan errekan hankak sartuta, ez?
-Holaxe.
-Errekan 'e, bai.
-Bai.
-Bai.
-Batzutan bai.
-Hankak buztiyak non 'ta ez zen (...)
-Bestela 're, bestela 're bazen tokiya.
-Sartu gabe itteko, bazterretikan.
-Bazterretik garbitzeko?
-Harriyak bazin.
-Beti 're hotzakin 'ta eskuak.
-Harri haundiyak bazin, a bai, bai, bai.
-Bai, bai, inbento gaitza.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:31:03 - 0:34:08 (3' 05'')
Laburpena Aranekoak arropak garbitzera errekara joaten ziren eta edateko ura Bordako iturritik ekartzen zuten. Baina ura baino gehiago, pitarra edaten zen lehen. Lehen, arropa ongi zikindu arte ez zen garbitzen. Ura ezin zen ongi kendu eta denbora gehiago behar izaten zuen lehortzeko. Garbigailua asmakizun ederra da.

Gobada

Transkribapena

- Guara ni akortzen nazelikan ez da zea, san nahi nuke, nahiko normala itten genun. Surtako hautsakin aittua, biño oso gutxi. Eta ya ni akortzen nazelikan jaboiya itten zela akortzen naz, nik... Ne itxian, bueno ni bizittu nitzan itxian enaz akortzen itten zutela, biño bestetan itten
zutela bai. Jaboiya 'ta lejiakin itten genun guk ya. Eta arropa kolozkua barriño haundi batin jartzen genun... Jakiña, arropa ez zen oan bezela eunero garbitzen, astian behiñ. Eta izaten zen oso zikiña, jakiña. Eta kolozkua jartzen genun barriño haundi batin eta beste barriño
haundi batin zuriya. Eta ordun e... Itxian onduan zen maiya, egurrezko mai bat, atzetik altuo, aurretik bajuxio, marruskatzen genunin ura betti joteko, eta han dena marruskatzen genun. Jaboitan jarri, beratzen utzi ordo batzutan eta eskuz dena aklaratutzeko prozesu hoi dena
han itten genun, itxian onduan. 'Ta zuiyai, berriz, itten geniyon urik ez genun izaten askotan itxian onduan, itxian ez zen, itxian onduan zen aska, biñon eskas nola izaten genun ura itten geniyon zuriyari lembiziko zea hora... Lembizi jartzen geniyon jaboiy ur hura kendu ahal genun
guziya eta geo berriz jaboiya 'ta lejetan jarri. Eta geo ya hoa 're dena eskuan marruskatu, askotan bihatz kaskuk larrutuk eukitzen genittun haik marruskatzen, eta geo joten giñan ya errekara. Han errekan sartu, han errekan zurrumbillo koxkor bat itten zun...
Han erdiyan harriya baita 're... Harri xabal haundi bat eoten zen, hua 're gue aiyekatikan altuo 'ta aurretik bajoxio. Eta zea... Itten genun aklaratua eta arropa txuriya pasatzen genun anilletan. Anilla hautsa izaten zen urdiña 'ta harrek itten ziyon koloria bixittu.
Eta baita 're askotan itten genun arropa txuriya gau serenutan jarri, belarretan, belar berdin gaiñin. Eta baita 're koloria txuritzen ziyon 'ta usaiya. Oan deseorante zeakin aitzen ga, suabizantikin 'ta, biñon harrek maten ziyon usai berexi bat, bai. Eta geo pues zintzilik.
'Ta zen ikusgarriya, famili haundiyak nola izaten zin, ba imaginatu zattia itxe bakotxin ikusko zenittula hamabi 'o hamalau maindire. Ben almuadakin, barrengo arropa zuriya ibiltzen zen ya sateko erabat, beste halako pilla bat eta arropa kolozkua dena eun batin.
Eta jenealin izaten zen baratzeko muntun, eztakak eta alambrik sartuak. 'Ta metruk eta nik goaran izena akortzen naz pues hori, saten genula: "Ui, holako baserritan ikusi al 'zu ze goara don?" Klaro, gehiyenetan eoten zen.
Egunero garbittu ezkio kantidade ttikiyuok eongo zin, biñon nola astian egun bat izaten zen hartako, metroka arropak sekatzen.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:35:05 - 0:39:00 (3' 55'')
Laburpena "Guara" (gobada): astean behin garbitzen zen arropa eta oso zikina egoten zen; asko marruskatu behar zen. Lehendabizi, egurrezko mahai batean, eta, gero, errekan. Arropa txuria 'gau serenoan' jartzen zuten -oskarbian-. Familia handiak zirenez, zintzilik jartzean, ikusgarria gelditzen zen.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-031
Pasartea 0:07:20 - 0:11:30 (4' 10'')
Laburpena Kaleko batzuk, labaderoa gertuago bazuten ere, Auztira joaten ziren arropa garbitzera. Senideen berri eman digu.

Baserritik kalera, mira

Transkribapena

- Ta mira iñ al zenun?
- Hoixe! Mira ingo e'nun ba? Han? Ez argirik, argirik ez zen e! Nere itxian, baserriya hartan... 'ta askotan, han inguru hartan ez zen izango, garaiy haitan. Kinkiya, kinkiyakin ibiltzen giñan,
'ta urik eta... zeara zelaira... esto, joten giñan itturrira urruti bastante, joten giñan baldikin uran billa. Hoixe, beitu e! Sei urtekin oain dakat goguan nola joten giñan. 'Ta arropak garbitzea... geo arropak bai aittu: gure amak eta bazuten,
kuela saten ziyoten hola barrika ondua balitz bezela 'o kupela ondua balitz bezela hola, eta han jartzen zittuten lixiban 'ta eunetan eukitzen zittuzten, zea, arropak beratzen, geo garbitzeko. Hori akortzen naz.
- 'Ta geo hemen ez, Ollokinin?
- Hemen ez. Hemen ura bazen. Hemen ura bazen miño hala 'ta guzti... geo ura freskua nahi genunin hemen bai, zea, Auztiko erreka amakin bat jonak, joten giñan. Eta zea, Estankoko hor...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:06:00 - 0:07:20 (1' 20'')
Laburpena Mira egin zuen baserritik kalera. Baserrian ez zuten ez argirik ez urik. Kinkilarekin ibiltzen ziren eta ura iturritik ekartzen zuten. Gogoan ditu kuela eta lixiba. Ollokinen ura bazuten, baina hala ere, ur freskoaren bila Auztiko errekara joaten ziren.

Arropak, txuri

Transkribapena

- 'Ta ur beruakin 'ta ez zen garbitzen beste modu batea arropa?
- Arropa bai. Arropa itten genun itxian aklaratu ezikan dena. Bai. Itxian balde zabal haundi batzuk genittun, eta ordun kolozkua 'ta txuriya aparte, eta gaiñeko...
Aklaratu bittarti hoi dena itxian itten genun. Geo... Genittun, e... Itxian onduan egurrez intako maiki batzuk eta ordun jaboiyakin eta askotan, klaro, lejia 're jaboiyakin batin jartzen geniyon, jaboiya biño len 'e baita 're dembo gutxiyan ni akortzen naz, biñon...
Surtako hautsakin 'e jartzen genun zea, arropa. Txuriya... Koloria pixka 't joten ziyon, biñon bagenun hartako 're beste sistema, geo itten genittun e... Belarretan jarri, arropa txuriya, eta harrigarriya da, biño oso txuriya gelditzen da.
'Ta... Oan suabizantia ibiltzen dugu, biñon ordun 're oso usai goxua gelditzen ziyon gauan utzi belarretan 'ta. Bai.
- Noizpatte kontatu izandu zu norbattek...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:15:20 - 0:16:50 (1' 30'')
Laburpena Arropa etxean garbitzen zuten eta errekan aklaratu. Bera jaboiarekin aritzen zen, baina gogoan du surtako hautsarekin ere aritzen zirela. Gauean belarretan zabaltzen zuten arropa eta txuri-txuria gelditzen zen.