Baserritik kalera, mira

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:06:00 - 0:07:20 (1' 20'')
Laburpena Mira egin zuen baserritik kalera. Baserrian ez zuten ez argirik ez urik. Kinkilarekin ibiltzen ziren eta ura iturritik ekartzen zuten. Gogoan ditu kuela eta lixiba. Ollokinen ura bazuten, baina hala ere, ur freskoaren bila Auztiko errekara joaten ziren.

Transkribapena

- Ta mira iñ al zenun?
- Hoixe! Mira ingo e'nun ba? Han? Ez argirik, argirik ez zen e! Nere itxian, baserriya hartan... 'ta askotan, han inguru hartan ez zen izango, garaiy haitan. Kinkiya, kinkiyakin ibiltzen giñan,
'ta urik eta... zeara zelaira... esto, joten giñan itturrira urruti bastante, joten giñan baldikin uran billa. Hoixe, beitu e! Sei urtekin oain dakat goguan nola joten giñan. 'Ta arropak garbitzea... geo arropak bai aittu: gure amak eta bazuten,
kuela saten ziyoten hola barrika ondua balitz bezela 'o kupela ondua balitz bezela hola, eta han jartzen zittuten lixiban 'ta eunetan eukitzen zittuzten, zea, arropak beratzen, geo garbitzeko. Hori akortzen naz.
- 'Ta geo hemen ez, Ollokinin?
- Hemen ez. Hemen ura bazen. Hemen ura bazen miño hala 'ta guzti... geo ura freskua nahi genunin hemen bai, zea, Auztiko erreka amakin bat jonak, joten giñan. Eta zea, Estankoko hor...