Medikoak

Sasimedikoak; botikarioak; petrikiloak...

Petrikiloa

Transkribapena

-Gue zarrak aitzen zin saten holako gauzak. 'Ta geu atta gaiñea minana asko aittu zen. Gaztendik hasi 'ta minan urte asko pasia.
'Ta gaiñea zea hanka dena harrapatu mendiyak azpiyan, miazigorritan(?) hemen Otsamanteiko txoku hartan.
'Ta hau dena eamana, dena zaiñak eta hezurrak geldittuk. 'Ta hillotseiñin ibilliya zen. 'Ta meikuk 'e, meikua Don Peliz ejuntua 'men zen meikua ordun 'ta.
Harrek, karri 'ta kusi 'ta: "Eh, aiko 'uk zerbaitte biño hau ez duk jarriko" san 'men zun. 'Ta martxa meikuk. Ordun tortzeko oiñez torri ber 'ta urruti 'ta.
'Ta geo norbaittek esan zea hor emakumia bazela Gurutze aldi hortan.
-Bai, Morrongilleta.
-Bai. Nik ez dait, zea izango zen harren aurrekon bat 'o.
-Bai, bai.
-Harren ama igual 'o. Emakume bat 'men zen kurandera.
-Enplastera 'ro.
-Zea hoitakua, sasi...
-Bai.
-Kurandera 'ro hola. Aitzen zena.
-Potik (?) eta itten zittuna.
-Bai, 'ta hua norbaittek san 'ta hua ekarrezi. 'Ta kusi 'ta harrittu. 'Ta meikuk hua satia 'ta han 'ta gehiyo ez empeñatzia 'ta.
"Bueno, bueno iñalak ingo ttugu beimpin!" 'Ta harrek karri belarrak klasik, belarrak klasik karri 'men zittun 'ta belar haikin seittun hasi 'men zen.
Goizin torri 'men zen tenore xamar. 'Ta hasi 'men zen be lanin sukaldin 'ta prepatu 'ta harrei jarri han zeak be emplastuk eta ahal zittunak jarri.
'Ta benga 'ta benga, 'ta benga 'ta atta gaizki zona seittun mejotu. Seittun mejotu. 'Ta geo harrek esan 'men ziyon:
"Zu ez aputu Bittorio, ixterran haragiyak ttuzu faltan biño zaiñak eta hezurrak hor ttuzu 'ta hau jarriko da, jarriko da, polliki jarriko da"
Be demboko kojua geldittu ziyon e.
-Bai, bai.
-Be demboko kojua zun.
-Bai, biño ...
-Kojua zun. Sendatu! Sendatu! 'Ta gue attak fede ikarriya hartu zun harrei, emakumi harrei.
'Ta geo hala arratsin 'o beri hua zeatu zenin, pixka 't trankildu 'ro zeatu zenin xoxegatu zenin jon 'men zen.
"Torriko naz bihar 'e, torriko naz" 'Ta hurrengo goizin berriz torri 'men zen.
-Biaje erra in zun harrek e!
-Bai. 'Ta amor propiyua hartu 'men zun harrek, andri harrek.
Hoi zea, sendatu ber zula. Zaiñak kusten 'men zizkan 'ta hezurrak 'e bai sano 'ta.
Bea 're zea, fuertia izan 'ta atton motz bat zen. Izautu al zenun zuk?
-Bai, bai. Karrun joten zen mezeta.
-Bai. Hala 'ta beimpin sendatu, beimpin sendatu.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:16:50 - 0:19:25 (2' 35'')
Laburpena Erramunen aita Arditurriko meategietan zauritu zen. Medikuak ez zion itxaropen handirik eman baina petrikilo batek sendatu egin zuen.

Soldaduskan hagineko minez

Transkribapena

Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-140
Pasartea 0:11:27 - 0:14:28 (3' 01'')
Laburpena Soldaduskan hagineko minez egon zen. Kapitainari ilea moztu eta Doctor Muelas dentistarengana bidali zuen. Irunera joan zen hagina ateratzera eta ez zion ordaindu gabe joaten utzi nahi. Baina berak kapitainak emandako txartela zuen.

Medikuak garrantzitsuak

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 0:36:37 - 0:37:59 (1' 22'')
Laburpena Garai hartan medikuak garrantzi handia zuten. Goi mailakotzat tratatzen ziren. Apaizei bezala berorika egiten zitzaien. Gaur egun biek ala biek galdu dute estatus hori. Juantxok nahiago du lehengo ohitura. Orain lotsagabekeria asko dagoela iruditzen zaio. Lehen errespetu gehiago zegoen.

Medikua

Transkribapena

- Karo ordun meikua 're ez zen oain bezela
- Meikua 're meikuana `re segun non ai ziñan, hemendikan bi orduko birian iual aiko ziñan basu mendiyan, etorri ber zenun meikuna oiñez.
`Ta nik battut hankatan kriston markak e' 'ta beste anaiyak e' bai. Bateko aitzurrakin besteko segakin eozin erramintakin o' harriyakin o' jota...ez
- Ingo zenittuzten zauriyak eta hanketan
- Guk ama (...) ama genun guk medika.
- Itxea jonazkeo harrek kuratzen zun.
- A bai e?
- Bai herida bat baldin bazenuzten honbestekua izan edo holakua izan harrei ez ziyon heridik gaixtotzen.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:31:15 - 0:32:20 (1' 05'')
Laburpena Medikuek ez zuten orain bezala funtzionatzen. Basoan lanean zebiltzanean zerbait gertatzen bazitzaien oinez jaitsi behar izaten zuten. Amak hobeto sendatzen zuen.

Castro medikua

Transkribapena

-Bestia eondu zena meikua hemen geo Castro.
-A ez dut aitzia.
-Mutilzar bat. Hua berriz erbizakurrak hartuta tortzen zen. Ixtai amurratua.
-Ai kauen!
-Erbizakurrak hartu 'ta pozik lotu erbizakurra 'ta uau-uau-uau zakur zaharrakin!
-Hua ze ibiltzen zen oiñez 'o hua 're zaldiyan 'o ibiltzen zen?
-Ez hua oiñez jenealin. Zakurrakin mendiyan ibiltzeko. Geo erbitan ibiltzen zen hemen.
-Ordun harrek lana 'ta ehiziya 'ta dena itten zun harrek.
-Denak aproxten zittun harrek.
-Hoi ez nun aittua Castro 'ro hoi ez nun aittua.
-Castro joe! Hua zea ematen botika gauza maten harrek hoben-hobenak, maten zittun.
Ez hola erdipurdiko 'ta zeak. "Tori hau, tori hau 'ta hau 'ta" Garestiyak 'o zin. "Ez du importik, aiba errezeta·" 'Ta ala! Mutilzar bat zen Castro.
-Ez zen Oiyartzungua izango?
-Bai!
-A! Oiyartzungua zen?
-Bai.
-Zer zen Kastronekua 'o hola?
-Ez dakit hoixe gaiñea!
-Castro zertik?
-Kastronekua. Castro, Castro zun izena ez dait. 'O ...
-Izena zun Castro? 'O apellidua?
-'O apellidua izango 'te zun ba? Castro. Geo hua klinika eaman 'ta gorriyak uste 'ut, sokakin lotuta 'ta euki 'men zuten.
-Bai e? Bea?
-Bea. Enfermuta jun ber zula harek eta anda la ospa 'ta dena zea oyian sartua.
-Ai ama!
-Bai.
-Joe! Zahartuta 'ro?
-E?
-Zahartuta 'ta geo?
-Bai. Zahartu 'ta geo eraman zuten. Bai, bai, ordun Castro, hoixek zian hemen.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:01:22 - 0:03:10 (1' 48'')
Laburpena Oiartzungo medikuak: Castro. Erbi-zakurrekin ibiltzen zen, ehiztari amorratua baitzen. Botika onenak errezetatzen zituen.

Don Regino medikua

Transkribapena

-Ganzarain ' nola dia hor bi neska zahar hor?
-Bai.
-Hoin atta.
-Hoin atta?
-Hoin atta izaten zen. Hua torriko zen zaldi haundi batekin. Zaldi haundi batekin 'ta lotuko zun postiai 'ta. Zaldi gaiñian hua ibiltzen zen!
-Hua ibiltzen, baserroita 'ta meikua ibiltzen zen?
-Bai. Hua ibiltzen zen jenealin. Harrek hagiña kendu izandu zin nei.
Joe aski gaztia nitzala! 'Ta geoztik ez dut noski hagiñikan kendu 'ta. Esku zeakin, hola kla-kla, goiya 'ta bia denak jotzen zittula. Zea zen ba, este pultsua hola ibiltzen zuna.
-A! Zea Don Regino hoi?
-'Ta goiyak eta biak jotzen zittula, kosta ziyon erki ordun harei 're hagiña kentzen.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:00:00 - 0:01:00 (1' 00'')
Laburpena Klaketa. Oiartzungo medikuak: Don Regino. Zaldiarekin ibiltzen zen. Hagina kendu izan dio Joxeri. Dardaria zeukan eskuetan eta asko kostatu zitzaion.

Haur asko hiltzen ziren

Transkribapena

-Gu sei giñan bai.
-Eta Txaundon bertan?
-Txaundon bertan.
-Eta zein zenuten Txaundokua, atta 'o ama?
-Atta Txaundokua.
-Atta
-Ama Maimotxetik etorriya. Maimotxetik etorriya Txaundoa. Atta Txaundokua. Atta 'ta bi zin, bi senide anai arrebak.
Bost izanduk 'men zin. Biño ttikitan 'o nolazpatte, bat zazpi urtetan 'e bai 'ta. Dembu haitan meikuk 'e halako fuldamentokuk 'ta.
-Bai, gehiyo, haur gehiyo hiltzen zin.
-Haurra asko hiltzen zen. Aiyeran 'e bai 'ta. Hola...
Iñaxio Aduriz difunturi aittu izandu niyon "Dembatin asteik ez yun izaten haurran entierroik gabekoik. 'Ta gau ez zekit azkenekua noiz izandu zen. Hoi oso ajustatu ziten nolazpatte".
Hoi klinika, aiyeka batea ez bada bestea, biziik atetzen dute haurra.
-Lehen astian behin 'ta, e?
-Astia ez zen izaten haurran entierroik gabekoik.
Hoi taxixakin hantxe zola, numbaitteko hartu nun taxixa hoi 'ta nunbaitik arguyua atetzen zun 'ta. Nola san zun goguan eukitzen dut.
-Bai, bai, bai.
-Hala da oan.
-'Ta hoi jende gutxiyo giñala Oiartzunen!
-Bai,ba.
-Bai, bai. 'O hoi da, lehen 'o jaiya (baldin bazen 'e bai?)
-'O zuzen ez bada heldu ebaki 'ro, biziya atetzen da oan.
-Oan bai.
-Nola hala. 'Ta ordun berriz holakoik ez 'ta. Meikua herriyan 'ta partua jangoikun itxian 'ta kamiyoik ez 'ta. Zer zen ordun?
-Jesus ... Zea ibiltzen zen Don Regino hua zaldiyan?
-Don Regino zaldiyan gaiñin 'ta.
-Zuk haik izautuko zenittun, ez?
-Bai, gue meikuk lehembizikuk haik izautu nittun nik Don Regino 'ta Don Bernardo.
-Oñatibia?
-Oñatibia. Geoztik kambitu dia asko. Pilla erra bai. Hain aurrekua Don Peliz 'ta saten zittuzten gue attak eta. 'Ta haik 'e, haik ez nittun izautu 're nik!
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:06:00 - 0:08:10 (2' 10'')
Laburpena Aita zuten Txarondokoa. Ama, berriz, Maimotxekoa. Aita-eta bost senide omen ziren, baina ttikitan hilak. Garai hartan haur asko hiltzen ziren. Ez omen zegoen asterik haur baten entierrorik gabe. Hika.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:42:40 - 0:52:20 (9' 40'')
Laburpena Denak berriketan. Medikuez. Lehen petrikiloez asko behartzen ziren. Masajistak lantegiko makinaren antzeko bat jarri zion, hilak berpizteko modukoa. Enplasterez hitz egiten. Aranburuko amonaz.