Castro medikua

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:01:22 - 0:03:10 (1' 48'')
Laburpena Oiartzungo medikuak: Castro. Erbi-zakurrekin ibiltzen zen, ehiztari amorratua baitzen. Botika onenak errezetatzen zituen.

Transkribapena

-Bestia eondu zena meikua hemen geo Castro.
-A ez dut aitzia.
-Mutilzar bat. Hua berriz erbizakurrak hartuta tortzen zen. Ixtai amurratua.
-Ai kauen!
-Erbizakurrak hartu 'ta pozik lotu erbizakurra 'ta uau-uau-uau zakur zaharrakin!
-Hua ze ibiltzen zen oiñez 'o hua 're zaldiyan 'o ibiltzen zen?
-Ez hua oiñez jenealin. Zakurrakin mendiyan ibiltzeko. Geo erbitan ibiltzen zen hemen.
-Ordun harrek lana 'ta ehiziya 'ta dena itten zun harrek.
-Denak aproxten zittun harrek.
-Hoi ez nun aittua Castro 'ro hoi ez nun aittua.
-Castro joe! Hua zea ematen botika gauza maten harrek hoben-hobenak, maten zittun.
Ez hola erdipurdiko 'ta zeak. "Tori hau, tori hau 'ta hau 'ta" Garestiyak 'o zin. "Ez du importik, aiba errezeta·" 'Ta ala! Mutilzar bat zen Castro.
-Ez zen Oiyartzungua izango?
-Bai!
-A! Oiyartzungua zen?
-Bai.
-Zer zen Kastronekua 'o hola?
-Ez dakit hoixe gaiñea!
-Castro zertik?
-Kastronekua. Castro, Castro zun izena ez dait. 'O ...
-Izena zun Castro? 'O apellidua?
-'O apellidua izango 'te zun ba? Castro. Geo hua klinika eaman 'ta gorriyak uste 'ut, sokakin lotuta 'ta euki 'men zuten.
-Bai e? Bea?
-Bea. Enfermuta jun ber zula harek eta anda la ospa 'ta dena zea oyian sartua.
-Ai ama!
-Bai.
-Joe! Zahartuta 'ro?
-E?
-Zahartuta 'ta geo?
-Bai. Zahartu 'ta geo eraman zuten. Bai, bai, ordun Castro, hoixek zian hemen.