Petrikiloa

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:16:50 - 0:19:25 (2' 35'')
Laburpena Erramunen aita Arditurriko meategietan zauritu zen. Medikuak ez zion itxaropen handirik eman baina petrikilo batek sendatu egin zuen.

Transkribapena

-Gue zarrak aitzen zin saten holako gauzak. 'Ta geu atta gaiñea minana asko aittu zen. Gaztendik hasi 'ta minan urte asko pasia.
'Ta gaiñea zea hanka dena harrapatu mendiyak azpiyan, miazigorritan(?) hemen Otsamanteiko txoku hartan.
'Ta hau dena eamana, dena zaiñak eta hezurrak geldittuk. 'Ta hillotseiñin ibilliya zen. 'Ta meikuk 'e, meikua Don Peliz ejuntua 'men zen meikua ordun 'ta.
Harrek, karri 'ta kusi 'ta: "Eh, aiko 'uk zerbaitte biño hau ez duk jarriko" san 'men zun. 'Ta martxa meikuk. Ordun tortzeko oiñez torri ber 'ta urruti 'ta.
'Ta geo norbaittek esan zea hor emakumia bazela Gurutze aldi hortan.
-Bai, Morrongilleta.
-Bai. Nik ez dait, zea izango zen harren aurrekon bat 'o.
-Bai, bai.
-Harren ama igual 'o. Emakume bat 'men zen kurandera.
-Enplastera 'ro.
-Zea hoitakua, sasi...
-Bai.
-Kurandera 'ro hola. Aitzen zena.
-Potik (?) eta itten zittuna.
-Bai, 'ta hua norbaittek san 'ta hua ekarrezi. 'Ta kusi 'ta harrittu. 'Ta meikuk hua satia 'ta han 'ta gehiyo ez empeñatzia 'ta.
"Bueno, bueno iñalak ingo ttugu beimpin!" 'Ta harrek karri belarrak klasik, belarrak klasik karri 'men zittun 'ta belar haikin seittun hasi 'men zen.
Goizin torri 'men zen tenore xamar. 'Ta hasi 'men zen be lanin sukaldin 'ta prepatu 'ta harrei jarri han zeak be emplastuk eta ahal zittunak jarri.
'Ta benga 'ta benga, 'ta benga 'ta atta gaizki zona seittun mejotu. Seittun mejotu. 'Ta geo harrek esan 'men ziyon:
"Zu ez aputu Bittorio, ixterran haragiyak ttuzu faltan biño zaiñak eta hezurrak hor ttuzu 'ta hau jarriko da, jarriko da, polliki jarriko da"
Be demboko kojua geldittu ziyon e.
-Bai, bai.
-Be demboko kojua zun.
-Bai, biño ...
-Kojua zun. Sendatu! Sendatu! 'Ta gue attak fede ikarriya hartu zun harrei, emakumi harrei.
'Ta geo hala arratsin 'o beri hua zeatu zenin, pixka 't trankildu 'ro zeatu zenin xoxegatu zenin jon 'men zen.
"Torriko naz bihar 'e, torriko naz" 'Ta hurrengo goizin berriz torri 'men zen.
-Biaje erra in zun harrek e!
-Bai. 'Ta amor propiyua hartu 'men zun harrek, andri harrek.
Hoi zea, sendatu ber zula. Zaiñak kusten 'men zizkan 'ta hezurrak 'e bai sano 'ta.
Bea 're zea, fuertia izan 'ta atton motz bat zen. Izautu al zenun zuk?
-Bai, bai. Karrun joten zen mezeta.
-Bai. Hala 'ta beimpin sendatu, beimpin sendatu.