Jolasak

Tarrua, sokasaltoan, afariketan, txirikila, tortolosak, astoka, kanikak, harrapatzen, matraka, txalupetia, kateka, begi-itsuka

Bilera eta truka

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:16:15 - 0:17:00 (0' 45'')
Laburpena Ahizpa bilerara jaisten zenean, aitak eta berak egiten zituzten lanak. Gero, amak afaria jarri bitartean, aita eta Pili trukean aritzen ziren. Pili ere bilerara hasi zenean bukatu ziren trukak.

Jostatzen eta lanean

Transkribapena

- ...Bai, bai, bai. Dudik ez iñ.
- Hoixe.
- Eta geo jokuk... Jostaketak eta hoi denak 'e. Len aittu zazte saten, oaingo haurrak...
- Ez dakitela.
- Ez dakitela...
- Kalian jostatzen ez dakite.
- Ez, ez dute ikasi. Batetik telebistakin, ben telebista zarra horrekin, sartzen dia... Eta geo ba eskolatikan 'e oso zea dozte... Batin fubola in ber dutela, bestin pelota in ber dutela, bestin inglesa ikasi ber dutela...
- Denboik 'e ez jostatzeko.
- Hoi ba. Bestin, zea in ber dutela. Oso, oso okupatuk dozte. E? Denbo batin gu berriz eskolatik atera ezkio...
- Ez genun ezer eta kalea jostatzea.
- Txokolatia 'ta ogiya jatea etxea.
- Txokolatia 'ta ogiya hartu eskolatik atetzin 'ta...
- Geo korrika Mendibillea, horrea. 'Ta geo hor izaten zin 'ta...
- Hoi zuek 'o ondorenguk?
- Gu 're bai. Gue ondorenguk Inaxio 'ta berriz, bueno! Haik e bu! Korri errak ibiltzen zittuzten haik 'e! Pikabenea, amakiña pelota ibilliak dozte! Bueno!
- 'Ta zuek 'e nahiz 'ta baserriyan lana euki, beti jostatzeko tarten bat eukiko zenuten, ez?
- Umik giñala... Gaztiak giñanin behintzat bai.
- Bai.
- Gu? Jostatzen asko ibiltzen giñan. 'Ta geo 're ba...
- Eskolako garaian 'de ez zen baserriyan hainbeste lanik itten. Geo, pixkat behi aurrian 'o hola izaten zen 'ta...
- Ezin dut esan, gue bizimodua, zea txarra izandua... Gurasuk falta, hoixen.
- Arraztaluan 'o... Gaiñekun...
- Bai. Gu 're bai, arraztalun.
- 'Ta baserriyan ze izaten zun bakoitxak, gutxi gorabera be lana 'ro hola 'o? Bat azindakin, bestik baratzin, soruan...?
- Askok bai.
- Bueno bai, bai, klaro. Hoixe.
- Pixkat zea iña... Antolatua.
- Bai. Bestela bakizu la una por la otra la casa sin barrer.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:53:30 - 0:55:33 (2' 03'')
Laburpena Oraingo haurrek ez dute denborarik jostatzeko ere. Lehen, lan gehiago egin behar bazen ere, jostatzeko beta izaten zuten. Eskolatik atera orduko, merindatu eta auzora jostatzera. Haurra pixkanaka hasten zen baserriko lanetan.

Auzo guztia jostatzeko

Transkribapena

- Ministros y ladrones: hoi nola zen? Esplikatu jostaketan guk ikasteko, bueno, gu ya e'ga ibilko miño...
- Eske, hoi zen, beste lekutan ez dakit nola deitze ziyoten, miño zen...
Batzuk zin, talde bat zin zeak, Ministruk, Ministros y ladrones, lapurrak eta poliziak izango balia bezela, miño guk Ministros y ladrones, hoik izango zin poliziak eta lapurrak izango balitza bezela. Batzuk zin lapurrak eta ordun polizi bezela ibiltzen zenak haik harrapatzen
lapurriya in balute bezela, miño ez zen lapurriya itten zenulako: itten ziñan gorde eta poliziak in ber zizun, bueno, ministruk esaten geniyona hoik, in ber zizuten harrapatu. Eta ordun joten giñan korrika gordetzea! Miño kilometruk e! Bueno!
- Meta tartetan gordeta akabo!
- A ber zeiñek harrapatzen zizun. Haik lanak. Bai.
- Auzo guziya erki.
- Bueno!
- Dena guetzako.
- Zoko guziyak, horko soto guzitan 'ta bueno, iblitzen giñan... Nola dena irekiya zon. Bai.
- Klaro eske oaiñ plaza batzutan sartzen dia haurrak, parke batzutan... Kotxia 'ta kotxia...
- Eta handikan ez dia atetzen.
- Eske dena itxiya do, miño garai hartan, sotu guztiyak irekiyak, bueno...
Iyotzen yitzanen ganbara 'ta gordetzea 'ta bueno, eozein lekuta bai, ez zen ezer pasatzen.
- Hoi bai. Difentzi erra e?
- 'Ta san zutena bekuk 'ta goikuk, hoi ze zea zen? Zein zin bekuk 'ta zein zin goikuk?
- Gu giñan goikuk.
- Bai, eske gu bizi giñan hor goiko aldian. Hor izango balitz bezela, eta geo bia zen pixkat Soro aldia. Eta ordun, gu Soroa jaixten gattunen miño Soro aldekuk gora gutxiyo.
- Bai, gu eozein tokita. Jesus! Soruan 'e...
- Bai.
- Miñon bai, bekuk gora gutxiyo.
- Porke zea, Ministros y ladronestan ibiltzen giñan hemendikan, osea hau, hemendikan gora. Hau da Romanene, hortikan gora bueno, gordetzen giñan... joten giñan korrika nik ez dakit noaño.
Itxenausin barrena, batzutan Oiartzabalberriño 're, alajaiñena, korri itteko goua genunin.
- Abilidade erra!
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:56:30 - 0:58:30 (2' 00'')
Laburpena Jostaketak: ministros y ladrones. Nola jostatzen zen. Auzo guztia zeukaten gordetzeko. Sotoetan ere sartzen ziren, irekita egoten baitziren. Nor ziren behekoak eta goikoak. Behea, soro aldea. Goikoak behera jaisten ziren, baina behekoak gora ez. Hika.

Auzoko denak lagunak

Transkribapena

- Eta klaro bea etortzen yunen Dixpatenea ogiyan billa. 'Ta joe, jostatu in nahi 'ta nik uzten ez.
- Hik uzten ez e?
- 'Ta galletak maten ziyola, kartzen zittula. "Maillolli utziko nazu jolasten?"
- A zeatzeko... uzteko. 'Ta hik halare uzten ez e?
- Galleta banatu 'ro zea iñ, 'ta ordun: "Benga, torri jolastea".
- Oseake, ordaindu in ber izaten zinen.
- Hala saten 'men niñen, miño ni e'nan gotzen hoi egi-egiya san ondo e...
- Anda!
- Miño... Eramos piezas, piezas eramos eh.
- Garmendi apartexio baizen.
- Eta hie anaiyaiy, yo le tenía mártir, hie anaiyaiy e.
- Bai? A Bonanzas jolasten, a Bonanzas: hua Jou eta ni be andria.
- Hara!
- Ui la ospa.
- (Xapi)?
- (Xapi) ne nobiyua yunen maja, ttikitan. Bueno ttikitan 'o... Ondo moldatzen gattunen denak, oso ondo gaiñea. 'Ta denakin jolasten geninen dena.
- Batzutan sesiyua 'ta borroka 're bai, miño hurrengo eguneko pasia. Txarra izaten yunen gurasuak tartin sartzen bazin. Miño hemen guraso oso gutxi sartzen yunen beti.
- Dixpateneko Maitterek beti hoi saten zin:
"Ai, ez sartu behinpin ume tartin e! Ume tartin ez sartu: haik buelta man ordu aixkitzen dia, miño gurasuk...".

- 'Ta egiya dun, ez sartu, umik seittun zeatzen ttun, ahaztutzen zioten 'ta geo gurasuk haserretuk. Bai. Ez dunen izaten ez, miño tarteka bat 'o beste igual sartzen yunen miño gutxi, gutxi ttunen bai.
- Guen amana ezin yunen jon: "Harek jo nau!", "Alde hemendikan!" sango ziñen, danba!, "Alde hemendikan!" ez? Porke harrek enteintzen zulako gaizuak. Hombre, hamar umekin gaiñea, zer? Por Dios, Por Dios, hoinbeste txoaki.
"Esta me ha dicho esto" 'ta "Honek hau san du" 'ta "Honek kendu in nau" 'ta ez dakit.
- Ez hola, bueno...
- Ordun gaiñea zarrenak gaztiak zaintzen 'ta. Nahiz eta familikuk ez izan ez?
- Bai, miño gehiyenin senidik, porke denak giñan alkarren segidan.
- Senidik gehinin... segidakuk.
- Haur pilla bat.
- Pilla bat. Hoi da.
- Miño bai, halare, eozer gauza "Hemen do" 'ro.
- Bai. Eozein errepatzen yunen. Nola denak elkarrekin ibiltzen giñan,
ikusten bazenun eroitzea zijula 'o zerbatte, denak elkarrei laguntzen.
- 'O baten etxea jon eta amai 'ta ezer iñorrei esan gabe eta hua alde itten du ez (...): "Hemen do". Beti izandu da: atiak zabalik, etxez-etxe ez?
- Beti, beti, bueno...
- Yo no sé, oain ez da... Nei pena maten zin hoi egi-egiya san e.
- Oain aldatu da pilla bat.
- Beizan, hor zion kalia.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:16:00 - 0:18:20 (2' 20'')
Laburpena Bihurri samarrak ziren. Denak elkarrekin ibiltzen ziren jostatzen. Gurasoak haserretzen ziren batzuetan, gutxitan baina. Senide pila bat zeuden eta auzoen artean ere elkar zaintzen zuten. Hika.

Auzoan jostatzen

Transkribapena

- ... izautzen kanta hura.
- Ui, hoixe. Hombre!
- "Decorin, decoran".
- Hombre! Hemen aitzen gattunen.
- 'Ta Ministros y ladrones 'ta ¡Joe, qué bonito!
- Gotzen nan korrika harrapatzea joten gattunen, ez zakiñet noaño, gordeka...
- (Goiko gaiñeta) joten gattunen gordetzea.
- Bueno, bueno, haik...
- Gordetzen zena, ui, paro jartzen zena arratsalde guziko.
- Ui, dudik gabe!
- Hoixe baietz!
- Gorriya zakanen harrek!
- Eta gue muti kozkorrak hor biltzen zinin 'e llunarretan, ze politta izaten zen hua!
- Bai. Oporretan. Arratsin hamaikak aldi arte perezan itxea tortzeko, bai.
- Ne gizonak hala saten zinen: "Ya llega el verano".
- Miño politta izaten yunen?
- Hombre!
- Miño ya ez dun hoi 're e? Galdu dun.
- Iñaki Arbelaitz 'ta denak goiti-betti torri 'ta.
- Oaindikan 'de saten din: "Hor dozte, leihun beira".
- Politta yunen.
- Bekuk e'ttunen iyotzen sekula 'e, beti goitikan bai, tortzen ttunen.
- Goikuk etortzen ttunen, miño hemen bekuk behiñ 'e ez zitenen joerik e.
- Ez, ez; gu jeitxi bai, miño bekuk iyo ez.
- E'tzitenen e, e'tzitenen.
- Guk hor... teníamos... Dice que no los admitiamos...
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:14:40 - 0:15:40 (1' 00'')
Laburpena Jostaketak: 'ministros y ladrones'. Kantak. Auzoaren goiko aldekoak jaisten ziren beheko aldera, baina behekoak ez ziren igotzen. Hika.

Neska-mutilak elkarrekin, baina gordean

Transkribapena

- Lagun asko, juntatzen giñen bai.
- Kozkorriya geitza izango zen?
- E?
- Kozkorri geitza izango zela inguru hontan? Oain 'de bada miño...
- Juerga geitza! Antonenekui 'ta... geo prendak itten ere bai. Prendak! "Anton, Anton pirulero. Cada cual, cada cual, aprende su juego" eta hortan, geo galtzen zunak, prenda in ber zun 'ta
"bueno, jon ber 'zu holako tokita, 'ta in ber 'zu hau galdetu" 'o besteta... Antonen kanta, "Anton, Anton..." zen 'ta Anton: zea, neska hoin attona zen, kaxkaxuia zen. Dendan hor eoten zen, 'ta hara jon 'ta "Aizu, Anton gazta zuria" ez "Zenbatin saltzen..." ordun, cada...
bueno, oan beste modurako gauzak itten ttuzte, miño ordun gu gozatzen giñen prendak itten, bueno! 'Ta eoziñei: "Bueno, hola jon ber 'zu oaiñ horrea jon ber 'zu 'ta hoi galdetu ber yozu horrei 'o hau iñ ber yozu".
- 'Ta errita emango zuten zarrak?
- Bai, noski! "E, zea, ze ibiltzen zazte hemen, zea hola 'ta hola?" Miño gu... ume kontuk!
- Miño zarrai 'ta errespetu geyo? Jende helduai errespetua...
- Bueno, baiño gaixtakiyik, gaixtakiya preziso ez genun gauza txar... gure juergarako. Haiei ez zitzaioten ondo iruittuko miño bueno!
- Zuek erki pasa?
- Bueno! Hay cada cosa... jesus! 'Ta gozatzen giñan erki! Bueno! Neska 'ta mutil.
- Denak nasiyan, ez?
- Bai. Miño itxekun 'ta zeak... ixillik eta hola. Mutillakin 'ta ibiltzeko? Itxekun 'ta ixilik!
Ez gaur bezela zea, neska 'ta mutil ez dia... ez zen ibiltzeik. Ibilliko bai pozikan egunez elkarrekin miño, gordeka 'ta hola.
- Miño hoi ya kozkortuta? Ya neskatxa inta?
- Bai, bai, bai. Hamasei-hamazazpi urte 'ta.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:23:20 - 0:25:30 (2' 10'')
Laburpena Prendatan jostatzen ziren: Anton Pirulero kantari, galtzen zuenak halako tokira joan eta halako galdera egin behar. Heldu batzuk haserretzen ziren, baina beraiek halaxe gozatzen ziren. Neska eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren, baina etxekoek ez zieten uzten.

Kalean jostatzen

Transkribapena

- Jo! Juerga errak pasatzen genittun haiekin, ene! Zinturak lotu... pero, eske ateratzen giñan... arrosiyua izaten zen illunabarretan, 'ta arroxiyoko aitzakiyan atera, arrosiyoa joteko, 'ta juntatzen giñan mordoska, neska mordoska, launak 'ta denak hortxe, zea,
geo neska 'ta mutil, juntatu 'ta Paul hoi tartin izaten genun: zinturak bildu elkarrenak eta estatua hor, horren goiti bera bota 'ta Donfelizeneko zeiai, oain jardiña nola in dute, Donfelizeneko itxia horrei aldabai lotu zinturak 'ta gu estatuan atzin gorde; ta-ta-ta,
aldaba jotzen genun... hor 'ta beste... Muguruzanin 'ta bueno! Muguruzanin 'e aldaba gaitza zun atiak eta elizan aiñako hola zea bat bada hor eskalletan gotti iyota petrilla gisako bat? Haren atzin gorde gu 'ta gauza berdiña hairi 're 'ta "¿Quién es? Zein da?"
'Ta gu erki, zein den, zea gorde 'ta zinturakin tira aldabai... iñorrez han! Miño guk, jesus! Zenbat holako pika... zeak... pikareskiyak itten genittun, bueno! Eta gozatzen giñan! ¡Qué bien lo pasabamos!
- Gañea haur asko juntatuko ziñazten plazan 'ta?
- Laun asko.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:21:45 - 0:23:20 (1' 35'')
Laburpena Oiartzungo kalean haur asko elkartzen ziren, beti jostatzeko prest. Ez zuten gaiztakeria handirik egiten, baina beti zirikan ibiltzen ziren.

Besoetakoa hazten

Transkribapena

- Biño, izango ¡ttuzu ongi pasatako zeak, e! Hanako Urkabea joten ziñaztenin ongi pasako zenuten!
- Ume koxkorrak, pues jostatu.
- Karo. 'Ta zuek...
- Haizia ona hartu, zea, ibilli gabe. Haizia hartu 'ta.
- Karo, itxian nola eoten ziñazten...
- Itxian eon berrian, kampoa! Biño... Urkabea 'ta hola. 'Ta zarrenak eta hola pelotan ibilli nahi 'ro hola 'ta: "ama, pelotan biltzen utziko nazu kalea joten? " 'Ta ordu erdi bat 'o ordu bete 'ro...San: "Hambeste ordu arte". Korrika konsejupea jun 'ta pelotan ibilli 'ta beitzin relojui beitu 'ta korrika itxea.
- Karo.
- Gu ez giñen iñorrekin sesiyun aitzen.
- Karo, biñon, haurrak izaki 'ta muittu, muitzeko ze hoi! Goua. Karo. Normala.
- 'Ta gaiña guekin batin hazi genun lenguso bat.
- A bai?
- Ama hil zitzaiyon gaztetatik eta guekin batin bizittu zen.
- 'Ta zer zen, zuen eraretxokua?
- Gue anaiya biño, zarrena biño pixkat zartxio.
- A bai, e?
- 'Ta haik gelditzen zian hiru. Hiru anai... Bi anai zarrenak hamaika hilabete, hamabi... gutxi! Difentzi ttikiya 'ute, zuten. 'Ta lengusua pixkat zartxio hiruak. Denak hola biño.
- 'Ta hua zuekin?
- Guekin.
- Biño anaiya bezela izango zenuten? Seniria bezela?
- Igual, igual. Geo komuniyua ordun hamar urtekin itten zen, eta amak san zun hoiri komuniyoa bialtzeko. "Batei bialtzen baut bakarrik, 'ta bestia..." Hiruak igual igual jantzi 'ta betzi urtekin kumuniyua. Bikaiyui galdetu aber ingo zun 'ta baietz, doktriña baldin bazekiyen.
Sakristira joten zin ba 'ta, baietz.'Ta hiruak batin in zittun kumuniyua igual jantzita. Jendia berriketan aitzen baizen (...) 'ta. Bat bakarrik in bazun, "hau in du, beria ez baidu" 'ta nola izaten da! Hola hiruak 'ta hiruak igual jantziyak.
- 'Ta ze in zizkan béak erropak?
- Amak dena. illoba zun 'ta. Béak hartu ber zun hazitzeko geo. Ordun hala itten baizen! Norbatt besotakua baldin bazen 'ta gurasuak hil 'o hola hil, joten zian padrinuan itxea.
- 'Ta amautxiya, zue ama amautxiya zun?
- Bai. 'Ta atta, atautxiya. Attan izenekua zen, gue attan izenekua zen hora Pablo.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:33:20 - 0:36:15 (2' 55'')
Laburpena Amak ez zuen nahi izaten seme-alabak kalean ibiltzea. Anaiak Kontsejupean pilotan jostatzeko desiratzen egoten ziren. Lehengusu bat beraiekin hazia zen. Gurasoak hil zitzaizkion eta Maitxoren amaren besoetakoa izaki.

Jostaketak

Transkribapena

-'Ta zea... jostatzen 'ta zertan ibiltzen ziñazten mutikozkorretan?
-E?
-Jostatzen 'ta zertan ibiltzen ziñazten?
-Jostatzen, ziotakin 'ta... Tomate potukin 'ta... hola ibiltzen giñen.
-Igual zea... harri zar bat jarri sokakin 'o alambrikin 'ta beiyak bezela uztarriyan 'ta... bat itzai 'ta... Jo!
-Bata bestiri jarrita?
-Jakiña ba! 'Ya zeñek harriy haundiyagua muitzen zun arrastaka.
Hola jarri zea... makil bat hola ziarka 'ta elkarri hola eskua man gaintik 'ta harrei kontu 'ta tiraka 'ta. Kauen... Huaxe zen ordoko jostaketako zea.
-Geo korrika 'ta?
-Geo korrika 'ta...
-Astoka 're bai bata bestin gañin saltoka 'ta?
-Baita're! Baita're!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:26:35 - 0:27:20 (0' 45'')
Laburpena Jostatzen zertan ibiltzen ziren. Jostaketa batzuk aipatzen ditu, eta horietako bat nola egiten zen azaldu ere bai.