Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 2005-2006 ikasturtean hartu zuen bere gain egitasmo hau diseinatzeko eta martxan jartzeko ardura. Herriko denda, taberna eta jatetxeetan euskara gehiago ikusteko eta entzuteko, merkatari eta ostalariei laguntza eta zerbitzua eskaintzean datza. 

LAN NAGUSIAK:

  • Bezeroen bistan jartzen diren errotuluak eta oharrak euskaratu.
  • Bezeroentzako idatziak euskaraz egoki eta ulergarri idazteko aholkuak eman.
  • Euskara ikastaroak antolatu.
  • Udalak ematen dituen euskara arloko diru-laguntzen berri eman.
  • Hizkuntzaren erabilerarekin zerikusia duten kontuetan lagundu.