Intxixu AEK euskaltegia

Primary tabs

http://oarsoaldekoaek.blogspot.com.es/

Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun)
Aialde kalea 2., Fermiñene etxea 1. solairua 20180 Oiartzun
607534263/943 493957

 

Intxixu AEK

 Gaur egungo INTXIXU AEK euskaltegiaren ibilbidea 1986-1087 ikasturtean hasi zen. Udaletxean hasi ziren eskolak ematen eta geroztik egoitza desberdinetatik pasa ziren, 2009-2010 ikasturtean Fermiñenera, herriko euskararen etxer, pasa ziren arte. 1993an sinatu zuten Udalarekin lehenengo hizarmena. Orduz gerozteik elkarlana estua da.

2002ko irailean Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) sortzea erabaki zuten. Hauxe izan zen elkartearen inflexio-puntu garrantzitsuenetarikoa; antolakuntza ereduan, lan-harremanetan, baita inplikazioan ere. Gaur egun Oiartzungo euskaltegi homologatu bakarra da.

AEK-k Nazio mailan emandako aurrerapausoek gurean ere izan dute eraginik. Herriko euskaltegian material didaktiko aurreratua erabiltzen dute eta, adibidez, Oarsoaldea aitzindaria da "Autoikaskuntza" egitasmoan. Gainera, kalitatezko zerbitzua eskaintzea lehentasuna da Intxixu AEKrentzat. Horrexegatik, irakasleek euren jardunerako onuragarri izango diren hainbat ikastaro jasortzen dituzte: autoikaskuntzako irakasleentzako prestakuntza ikastaroa, HABEko aztertzaileentzako prestakuntza ikastaroak, informatika ikastaroak...

INTXIXU AEKren eskaintza anitza da. Egoitzan bertan ematen dituzten eskolez gain, herriko bi ikastetxeetan ere ematen dituzte klaseak. Herriko erakundeetan eta enpresetan ere eduki izan dituzte taldeak. Hala ere, herriaren nolakotasunak ikasle tipologia baldintzatu izan du. Oiartzun euskal hiztun asko dagoen herria izanik, gutxi dira euskalduntzera etortzen diren bertakoak. Honela, INTXIXU AEK euskaltegian urrats oso altuak edo oso baxuak izan ohi dituzte: urrats baxukoak herrira bizitzera etortzen diren eta euskaldundu nahi duten erdaldunak izaten dira normalean eta urrats altukoak EGA atera nahi dutenak eta alfabetatzera etortzen direnak.

Euskaltegiaren helburuak betetzeko ezinbestekoa da herrian elkarlanaren bidea bultzatzea. Horregatik, euskaltegia betidanik Oiartzungo euskalgintzari lotua egon da. INTXIXU AEK Ttur-tturreko kide da bilgunea sortu zenetik (sortzaileetariko bat da). Bestalde, herriko beste talde eta bilgune ezberdinetan ere parte hartzen du.

Horregatik, INTXIXU AEK euskaltegiak antolatzen dituen ekintzez gain (euskara eskolak, autoikaskuntza ikastaroak, korrika, mintzalagun egitasmoa...), Ttur-tturrek antolatzen dituen ekintzak aurrera eramaten laguntzen du (txerri eguna, liburu eta disko azoka,udazken jaia...), eta herrian sortzen diren ekintza ugaritan parte hartzen du.