Kuadrillategi

Primary tabs

Oarsoaldeko Kuadrillategi egitasmoaren baitan kokatzen da Oiartzungo Kuadrillategi. Euskara, gazteak eta aisialdia lotzen dituen egitasmoa da hau ere.. 

(Oarsoaldeko Kuadrillategi: http://www.oarsoaldea.eus/eu/oarsoaldea/eskualdeko-garapen-agentzia/sail...)

Oiartzunen, Ttur-tturrek kudeatzen du 2005-2006 ikasturteaz geroztik. DBH 1 eta 2ko gazteei dago zuzendua. Proiektuaren helburua gazteek, kuadrillan, euren harremanak euskaraz garatzea da.

Ostiralero biltzen dira eurek aukeratu eta eurek antolatu dituzten ekintzak egiteko. Jolastu, pentsatu, abestu, eztabaidatu, antolatu, eraiki... euskaraz harremantzen dira.

Gazteek herriko beste koadriletako jendea ezagutzeko aukera izaten dute, baita beste herrietako Kuadrillategiko gazteak ezagutzeko parada eduki ere.