Maixu-maistrak

Dña Polonia Etxeberria, Dña Petra; Dña María; Dña Paca; Odon Apraiz; Dña Gregoria (Arrateko maistra)

Eskola eta lana, balantzan

Transkribapena

- Pamplonako alaba zen gaixua, honezkio hilla izango da. Nik eun bat faltatzen banun, errita maten zin, e! Ne burua ez zela... Ez, nola ez nitzan eskola jon? 'Ta ui, nola lengusu baten itxea joten nitzan han haurrai kontzea[haur kontu:9456], 'ta ne burua ez zela haurra kontzeko[haur kontu:9456]!
'Ta amai 'ta attai sateko, ni eskola bialtzeko! Gaur ez dakat penik, e!
- 'Ta hoi denai saten ziyon, 'o zui saten zizun?
- Nei, nei, nei.
- Zer ziñan, eskolako ona?
- Bai, burua ona nun. Neonek satia ez da egoki, biñon nik dena hartzen nun. 'Ta geo eskola man nun mendiyan.
- San zenin!
- Bai.
- E... Zaiyan... Non man zenun?
- Azaiñen.
- Azaiñen.
- 'Ta asko dia oaiñ sate 'utenak bada hemen bat... Bat behintzat bai, han ibilliya nekin. "Maixtra" "Hau hie maixtra?" Lengo batin burla iñ ziyoten,
'ta "Bai, 'ta ona gaiña!" kontestu ziyon. Oi, nik nekiyena eakutsi niyoten! 'Ta haintzako ba al dakizu ze mesede! Bestela paraja haitik tortzeko kotxik eta... Uain badia, biño!
- 'Ta seme-alabai zuk eakutsi zeniyon? 'O haik eskola jon zin?
- Ez, ez, ez. Neonek. Semeik ez nun izandu, alabak. Bat bizi. Bestia hil zen 'ta, gazteik hil zen gaixua. Hola.
- 'Ta noiz, zembat urtekin hasten zen eskola Joxepa?
- Ordun... Sei 'o zazpi urte 'o hola hasitzen zin eskolan jenealin. Beste batzuk, berriz, gurasuk zea xamarrak baldin bazin, beranduo igual 'ta. Umik auro hartu ber baitu! Bai.
- 'Ta zembat urte arte?
- Pues... Ba... Laneko! Laneko ber biño leno geldittu eskolatik! Ba al dakizu!
- Ordun lanin, lanin goiz hasiko zen!
- E? Oi!
- Muti kozkortan 'ta neska kozkortan 'ta.
- Bai, pozik. Haurtzai 'ro. Neone 're hasi izandu nitzan 'ta!
- Karo, 'ta horregatik saten maixtrak zui seitzeko.
- Bai, bai.
- Eta aukerik bai al zen... Zuk nahi bazenun ikasi, bai al zen aukerik eskola gehiyo 'ro hemen ingurun?
- Ez, ordun pobrik denak eta. Ni neone izandu nitzan, ez da egoki esatia, biño dena hartzen nuna. Nik ahizpak eta banittun, biño haik nei eskribizitzen ziten beti. Nobiyui kartak in ber bazizkaten 're, nei eskribittu, 'ta hain izenin.
- Ordun denan berri jakingo zenun!
- Hoixen. Biño ixillik iuki!
- Denana ixillik euki ber! Ongi iamateko!
- Mundun gauz asko pasa ber da, e! Oi, oi oi, oi!
- 'Ta zu, zuegatik bazen, e... Joxepa, seittuko al zenun ikasten?
- E?
- Zu, zuegatik bazen, 'ta aukera euki bazenun...
- Gaur aiña jakin izan banun, bai. Gaur aiña jakin izan banu bai. Biño ordun lanea 're ate ber zaten zen 'ta. Haurtzain 'ro hasi nitzen 'ta sos batzuk kartzetik.

Pobreza zen ordun haundiya.
- Zuek 'e betzi senide ziñazten...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:11:40 - 0:15:00 (3' 20'')
Laburpena Eskolarako ona omen zen eta maistrak errieta egiten zion eskolara egunero joaten ez zelako, lanean aritzen baitzen lehengusu baten etxean. Joxepak berak Azainen eman zuen eskola. Zer edaderekin hasten ziren haurrak eskolan. Agudo uzten zuten eskola, lan egin beharra baitzegoen.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:52:40 - 0:54:45 (2' 05'')
Laburpena Berriro aipatzen du bere maistra eta gaiztoa zela ziotela. Altzibarren ez zegoen eskolarik. Karrikan maistrak nor izan ziren.

Auzoko haurren maistra

Transkribapena

- Biño nik galdetzen nizun Joxepa, zu, zu maixtra ziñala.
- A! Ni maixtra, bai.
- Han Arandanen, itxian bertan maten zenun?
- E?
- Itxian bertan maten zenun eskola?
- Bai. Itxian bertan. Herritik abixtu ziten. Nik eskola ona nula 'ta umik gaizki zoztela.
' Ta neria 're banun 'ta...
- Eta, 'ta nondik hasi ziñan hairi iakusten? Libruk 'ta bai al zenittun?
- Neonek afiziyo haundiya nun eskribitzeko 'ta. Bai. Hoi berez 'e ber da, e!
Gaiñekun, afiziyua 'ta pazintziya 're ber da! Nik ez nun umeik sekula jo izandu! Ona esan in ber du! Nik maixtra ona izandu nun, neonek egiya san. Harek 'e sekula ez zun jotzen umeik.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:51:50 - 0:52:40 (0' 50'')
Laburpena Arandaranera ezkondu eta gero, herritik eskatu zioten maistra lanak egiteko, auzoko haurrek ez baitzeukaten inor ikasteko. Maistra ona izateko afizioa eta pazientzia behar direla dio.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:50:40 - 0:51:50 (1' 10'')
Laburpena Maistra izan zuenaren berri eman du berriro. Karrikako errotan egoten zen apopilo. Maistra gaiztoa zela esaten zuten.

Karrikako eskola eta harrobia

Transkribapena

- Nik ba al dakizu ze izandu nun? maixtra ona. Kastillana zen maixtra. Pamplonako alaba. Hua zen maixtra, e! Jo, harrek eakutsi zin nei! Biñon eun bat faltatzen bazenun, itxea abisua, ez eunik galtzeko! Nei. Dena hartutzen nuna.
- Harrek zu jotia nahi?
- Hoixe! Bai, haik 'e eakustia... Anaiya zun maisua.
- 'Ta non maten zuten haik? Non zenuten eskola?
- Karrikan.
- Karrikan?
- Bai. oan pariente batzuk bizi dia haik eskola zuten tokiyan. Bai.
- Ordun eakutsi 're ongi ingo zun?
- Jo! Ez zun behiñ 'e jotzen. Muttikuk jotzen zittun miño neskaik ez. Keba. Euna faltatzen bazenun, oi...! Santen zun, ez faltatzeko, e! Bestela ez zila gehiyo ametittuko.
- 'Ta zu gustora joten ziñen?
- Maixtra ona zen.
- Ui...! Ni bai. Ni denako pronto nitzan holakua. Saltxera xamarra.
- 'Ta nondik joten ziñazten, zeatikan....
- Kamiyoz kamiyo. Harrobiya nola da?
- Bai.
- Pues harrobiyan tartetik. Harrobiko langillik 'e han aitze 'izkigun ejuka. Zea, ordun lana itten zen harrobiyan e! Bagoiyak Hermoso saten ziyoten batek ibiltzen zittun bagoia harriz kargatu 'ta "hermoso" norbattek eskribittu bagoiyak.
E' zitt aztutzen... Hai parrak itten genittun guk! "Ez al zen zu miño hermosogoik hemen letrerukin" "(...) Jarri zin nei, akatuko ñet eunan batin".
- 'Ta pertsona aitzen al zen haikin bultzaka...
- Bultzaka bai! Be ruedakin 'ta. Biño llanun, e! Llanun!
- Bai.
- Eta geo izaten zin, berriz, kaminero in ber zutenak, goiyan itxia bazen,
harrobiyan, harren bazterrin hola txabola bat, 'ta han bizitzen zin.
- A bai, e?
- Zeak, geo kaminero 'ro ai ber zutenak. Bai, nik ne koñadua, oaiñ hilla do,
biño bai, hala in zen. 'Ta andregaia 're handik in zun, ne ahizpa, oaiñ biyek hillak dia!
- Eta geo ze itten zuten, haik trenea kargatu berko zittuzten?
- Bai, bai, bai. Geo trenbirez. Errentiko kargadora 'ro...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:31:45 - 0:34:20 (2' 35'')
Laburpena Maistrak egunero behartzen zuen eskolara joatera. Karrikara joaten zen. Harrobiaren ondotik barrena joaten ziren eskolara. Gogoan du harrobian lan asko egiten zela.

Aierdiko maistra

Transkribapena

- Bai?
- Bai, bai. E... Asko izautzen 'ttuzu? Ergoingua izaki!
- Pilla erra juntatuko ziñazten eskolan?
- E?
- Pilla erra juntatuko ziñazten Aierdin?
- Ui...! Bai.
- Zembat izaten ziñazten? Gutxi gorabera han eskolan.
- Ai...! Eskolan?
- Bai.
- Pues igual hogeita hamar bai.
- Jesus!
- Bai, zembat bider... Bagenun maistra bat maiyan azpiyan belauniko jartzen giñan.
- Gaixtua?
- Ez bagenun estudiatua 'ta harrek emantako leziyua ez bagenakiun maiyan azpiyan kazkarreko bat eman burun 'ta han belauniko harrek esan arte.
'Ta hantxe eon ber 'zaten genun.
- Zer zen gaixtua?
- Nei behiñ bakarrik tokatu zin. Behiñ, behiñ, behiñ. Eta ordun zertik in zin?
Lapitz bat bestei man niyolako.
- Hara.
- Bat zon lapitzik gabe 'ta ni bi lapitzakin 'ta nik in niyon eman!
- 'Ta gaiña kastigua?
- Eta nik hua iñ niyolako harrei, harrek beria lengua galdu zulako maistrak ni kastiatu! Hantxe jarri belauniko. Jota. 'Ta eon ixi-ixillik, e? Kontu!
- 'Ta dembo askuan belauniko?
- E?
- Dembo askuan?
- Dembo askuan? Ez, ez. Dembo askuan ez. Dembo pixkat, biño eskarmentatzeko moun.
- Karo.
- Beste 'ateko zeiñei mana jakiñ ongi.
- Eta zein zen maextra?
- Vitorikua.
- Vitorikua zen?
- Bai. Nola zun izena? Sor Kontsuelo uste 'ut zela maistra. Gaztia zen eta kalin zon apopilo, Postan.
- 'Ta eunero kaletikan Ergoina joten zen?
- A bai! Hara joten zen eskola matea. Han ez bizitzetik horrea.
- Gaiñekun Aierdin bizi posibleko zun, ez?
- Hoi ba! Itxia bazun. bazun bizi, biño bea ez ez, ez zen han bizitzen, kalea tortzen zen.
- Señoita izango zen.
- Lota 'ta dena honea tortzen zen, kalea. Posta. Ramona Postekua ez dakit akortuko zan jostuna baizen zen hura 're... Pues haren... Hain itxea tortzen zen.
'Ta guk saten genun: "ze txorakeiy itten du maistra horrek! Gu denak hemen Aierdin Jakobo 'ta han, Paulixita han, gu Txampaiñen denak bertan eta saten zun izutu itten zela! Zekin izutu ber zun? Itxia ona 'ta! Biño...
- Bai, bakarrik bizi ber bazun enteintzekua zen, biño haimbeste iondu 'ta!
- Bai, bakarrik, biño bazittun auzuak!
- Bai.
- Biño ez, ez, kostumbria hoi zakan. Geo ez zun, ez zen dembo asko in maistra horrek, ez. Harrek pranko gutxi in tzun. Geo beste bat torri zen Donostitik.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:34:00 - 0:37:00 (3' 00'')
Laburpena Aierdin eskola: Asko elkartzen ziren bertan. Maistra Gasteizkoa zen, Sor Consuelo. Aierdin bazuen tokia bizitzeko, baina Postan zegoen apopilo, Ergoienen gelditzeko beldurtu egiten omen zen eta.

Haizateko eskola

Transkribapena

- 'Ta larunbatin 'e bai, eta hola. Eta eskola, berriz, ba... Eskola.. Haizatea. Geo han itxia erreta geldittu giñenin, nola san 'ten Istuitz goiya guria erdiya hutsa eoten zen erdikua, hara torri giñen bizitzea. 'Ta han eondu giñen itxia berriya iñ arte.
'Ta ez dakit zembat dembun eongo giñan. Kumuniyuk 'ta denak handik iñ nittun 'ta! 'Ta ordun zen Belaztiko maistra, Tomaxa. Zuk izautuko zenun hua? 'Ta hara juten giñan. 'Ta han ikasi genittun guk ba, letzen 'ta, dotriña 'ta, gantxillun 'ta, holako gauzak.
Geo haunditzen guzen bezela, Errenteira, biño Errenteira... Geo hortako aizpa jaiyo zenin, gaiña itxe huts hortan jaiyo zen, aizpa, oaindik itxia iñ gabia gendun, beko zea hortan. Ordun izeba hasi zen. 'Ta ordun izebakin ni juten nitzan eta ematen ziyon esnia maistra bati, maten ziyon.
'Ta ni neska kozkorra harekin batin eta harek esan, juteko 'ta harek hartuko zila be zean, be klasin hartuko zila. Ez lendabizikua, ez bigarrena 'ta ezer 'e ikasi gabe, haren azkeneko laugarren mailakoa sartu nitzan. Ezer ez nekila!
- Harrekin batea!
- Bai, maistrak sartu zin nei hara! Han zozten haundiyuok, ni biño zaarrok eta... Azkeneko mailara sartu 'ta han pixka 't.
- 'Ta hoi ze, Errentiyan bertan hoi?
- E?
- Errentiyan?
- Errentiyan bertan bai! Errentiyan bertan!
- 'Ta ze eskola zen hoi?
- Hoik? Publikuk. Oaiñ 'e han do publikua zean... Meno, lengo tokiyan do. Lengo frontoiya zen...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:05:00 - 0:06:50 (1' 50'')
Laburpena Maitxo Haizatera joan zen eskolara. Belaztiko Tomaxa zuten maistra. Gero Errenteriara joan zen, hango eskola publikoetara.