Abereak

Idiak; astoa; ardiak; txerria; gazta; txerri-hiltzea, oiloak, salerosketak; narrua

-

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-088
Pasartea 0:26:53 - 0:27:24 (0' 31'')
Laburpena Ahuntzik ez zuten, ardi batzuk. Baina, gero pinua sartu zuten mendian. Orain mendiak zikinak daude.

Gurdia

Transkribapena

-'Ta ba al zenuten gurdiya?
- Gurdiya hoixen!
- 'Ta idiyik? idiyik etzenuten
- Iriyik ez, behiyak
- Zenek tiratzen zun gurdiya?
- Behiyak, behiyak.
- Behi paria
- Behiya bai
- Behi batek o'
- Bi, bi, bi behi.
- 'Ta behiyai uztarriya jartzen zitzaien?
- Bai, uztarriya. Horra.
'Ta behiyakin lana franko itten zen, aldapa 'ro hola ez baldin bazen, horra.
- Haretzeko 'ta
- Bai lurra manitzeko. Haretu, manitu guk manitu saten geniyon. Lurra iauli.
Goldian 'e bai miño toki ona ber zen goldian aitzeko 're! 'Ta aldapak nola, toki askotan aldapa zen, nahi zen bezela ez.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:24:50 - 0:25:49 (0' 59'')
Laburpena Bi behi zituzten Teodoraren etxean gurdia eramateko. Behiari uztarria jartzen zitzaien gurdia eramateko.

Gauza hobeto aprobetxatzen zen

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-088
Pasartea 0:17:30 - 0:20:14 (2' 44'')
Laburpena Orduan txerria etxean hiltzen zen. Eta txermoniak egiten zituzten. Bera harakina izandua da, garai bateko odolkiak eta oraingoak desberdinak dira. Orain dena makinan egiten da. Beraiek lan handia egiten zuten odolkiak egiteko.

Txerria hiltzea garesti gaur egun

Transkribapena

Txerriya hiltzen zen oañ ez da libre itxian hiltzia 're ! Hoi 're galaz hoi hoi zer? baserriyan nik ez dut esaten ...
ikustia sano don o' ez don o' hoi ez dut gaizki harrapatzen nik, miño nik gaizki harrapatzen duten baserriyan hemendik mataara nola eramango zu ba txerriya e!
txerri bat hiltzea 'ta kosta itten da, batetik kostia dakazu ' ta bestetik hiltzetik mataara eaman ber zu.
Han patu in ber zu, patzeko non do dirua? Ez do diroik. Leno ternera bat e itxian, ua! ez do ongi hil ingo diu, zeatu ba hilta aprobetxatu in berkou.
Hiltzen zen itxian, o' gatzan jarri, gatzan jarri. O' neguan baldin bazen, neguan aguante geiyo, frexkuran jarri gio egualdiyak e' sanuk itten zittun,
goiz illunarra freskua eta baserriyan beti freskura haundiyua izaten zen 'ta konserbatu ternera bat oso.
Oaiñ ez dakazu, hua erretzea bialtzeunte! Eamatia kosta itten zatttu, beteniyua torri 'ta indiziyo bat o' beste jartzenzkazu 'ta kastua do!
Hogeita hamar euro seittun juna do. 'Ta botikakin hasten baldin baza ezdu 'ta hua 'ta akatzen da,
Iñorren launtzik ez do, itxian e' ez dakazu aprobetxatzeik, hara nun galtzen zun.
Nik oan berriro san nun miño hoi nola? leno 'ta behiya 're ongi heziya baldin bazen, ordun auzuak auzuak itten zin dirua bota konpaziyo batea,
hogei duro igual eta behi harren baloria ez zen izugarriya izango garai hartan, oaiñ oaiñ preziyuk dozte biño,
'Ta ordun ba behi hua, dakin harakiña 'o aitzen zena o zean ', itxea kartzen zenun txukun txukun garbitzen zenun gio puskatzen zenun auzuan partitzen zenun 'ta itten zenun dena aprobetxatu..
'Ta iñor ez zen gaizkitzen! Ber den bezela txukun txukun in, miño oaiñ botikak, pentsua 're zekin iten 'te dute?
Hoi bestia! Garai batin patata sanua, arto iriña patatai nahastuta aziendai maten zen, oaiñ zer, konpuestua, zekin itten 'te dute?
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:14:19 - 0:17:30 (3' 11'')
Laburpena Lehen txerria etxean hiltzen zen, gaur egun ordea hiltegira eraman behar da eta horrek dirua suposatzen du. Horrez gain, albaitari lanak, pentsua, botikak... ere ordaindu behar izaten dira. Ez da errentagarria ateratzen.

Baserriko kontuak

Transkribapena

- Animaliyak eta asko al zenittuzten zuek?
- Ba ni enaz akordatzen hola hola gauza askona, atzendu 'zkit nei...
Ba, animaliyak ardiyak e' bai gio behiyak jarri zittuzten, jakiña esne pixko 'at eta itxeko izateko,
Geo saltzeko eztikit ni enaz akordatzen ze urtetan ze nola hoik denak.
- Oseake behiyak bazien
- Bai geo behiyak bazin ardiyak aurrena 'ta gio behiyak.
Eta soruan artua itten zen miño artua itteko lurra iraultzen zen makuakin, oan makua zer den e' zenek daki? zue attak akaso igual. Laña zen garai hartan laña 'ta makua.
Makua zen hiru hortzako nola hau hola golpi in 'ta lurra itten zen. Jartzen zen hemen bat hemen bestia hiru laun o' lau laun
Hoi itten zin lurra irauli 'ta geo behiyakin haretu haria pasa 'ta geo artua eiñi 'ta ba barruna.Gio jorratu gio hostuak kendu, babarruna zoitzen zenin
babarruna bildu... 'ta urte guztiko kosetxa itten zen familiko !
Artua bildu geo hostua 're dena aproxtu itten zen hua neuko behiyantzako sekatu 'ta lehortu 'ta
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:01:48 - 0:03:35 (1' 47'')
Laburpena Animaliak: ardiak, behiak ... zituzten baserrian. Soroan artoa ereiten zuten, horretarako MAKUA eta LAÑA erabiltzen zuten. Makua lurra iraultzeko hiru-lau hortzeko tresna zen. Urte guztiko uzta egiten zuten denen artean.

Ardi kontuak

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:23:45 - 0:25:16 (1' 31'')
Laburpena Inaxi ahizpak eta aitak ez zituzten ardiak ezagutzen. Pilik ezagutzen zituen ardi guztiak. Gazta egiten zuen amak. Talo asko jana da, gaurko taloak ez zaizkio gustatzen.