Auzo guztia jostatzeko

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:56:30 - 0:58:30 (2' 00'')
Laburpena Jostaketak: ministros y ladrones. Nola jostatzen zen. Auzo guztia zeukaten gordetzeko. Sotoetan ere sartzen ziren, irekita egoten baitziren. Nor ziren behekoak eta goikoak. Behea, soro aldea. Goikoak behera jaisten ziren, baina behekoak gora ez. Hika.

Transkribapena

- Ministros y ladrones: hoi nola zen? Esplikatu jostaketan guk ikasteko, bueno, gu ya e'ga ibilko miño...
- Eske, hoi zen, beste lekutan ez dakit nola deitze ziyoten, miño zen...
Batzuk zin, talde bat zin zeak, Ministruk, Ministros y ladrones, lapurrak eta poliziak izango balia bezela, miño guk Ministros y ladrones, hoik izango zin poliziak eta lapurrak izango balitza bezela. Batzuk zin lapurrak eta ordun polizi bezela ibiltzen zenak haik harrapatzen
lapurriya in balute bezela, miño ez zen lapurriya itten zenulako: itten ziñan gorde eta poliziak in ber zizun, bueno, ministruk esaten geniyona hoik, in ber zizuten harrapatu. Eta ordun joten giñan korrika gordetzea! Miño kilometruk e! Bueno!
- Meta tartetan gordeta akabo!
- A ber zeiñek harrapatzen zizun. Haik lanak. Bai.
- Auzo guziya erki.
- Bueno!
- Dena guetzako.
- Zoko guziyak, horko soto guzitan 'ta bueno, iblitzen giñan... Nola dena irekiya zon. Bai.
- Klaro eske oaiñ plaza batzutan sartzen dia haurrak, parke batzutan... Kotxia 'ta kotxia...
- Eta handikan ez dia atetzen.
- Eske dena itxiya do, miño garai hartan, sotu guztiyak irekiyak, bueno...
Iyotzen yitzanen ganbara 'ta gordetzea 'ta bueno, eozein lekuta bai, ez zen ezer pasatzen.
- Hoi bai. Difentzi erra e?
- 'Ta san zutena bekuk 'ta goikuk, hoi ze zea zen? Zein zin bekuk 'ta zein zin goikuk?
- Gu giñan goikuk.
- Bai, eske gu bizi giñan hor goiko aldian. Hor izango balitz bezela, eta geo bia zen pixkat Soro aldia. Eta ordun, gu Soroa jaixten gattunen miño Soro aldekuk gora gutxiyo.
- Bai, gu eozein tokita. Jesus! Soruan 'e...
- Bai.
- Miñon bai, bekuk gora gutxiyo.
- Porke zea, Ministros y ladronestan ibiltzen giñan hemendikan, osea hau, hemendikan gora. Hau da Romanene, hortikan gora bueno, gordetzen giñan... joten giñan korrika nik ez dakit noaño.
Itxenausin barrena, batzutan Oiartzabalberriño 're, alajaiñena, korri itteko goua genunin.
- Abilidade erra!