Hikarako ohiturak aldatzen

Primary tabs

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:52:50 - 0:54:00 (1' 10'')
Laburpena Auzoan, neska eta mutilekin hika, baina senar-emazteen artean zuka. Hikarako ohitura hori berreskuratzea zaila da. Hika.

Transkribapena

- Eta geo muttilakin zuka?
- Zuka... A, gu ez e! Gu hemen iturrioztarrak mutil 'ta neska guk hika.
- Guk oaindikan 'e hika seitzen dugu e, mutil 'ta neska.
- Gu auzoko zeakin beti hika eta Oiyartzunen baldin bazen jendia hika zakina 're, haikin 're bai. Oan, ez zakinakin ez, klaro. Bai, denak nola ez zakiten.
- Eta zuen nobiyukin 'o gizonakin 'o?
- Ez zuka.
- Hoi zuka. Hoiri zuka.
- Klaro 'ta geo hor itten da gal, klaro seme-alabai...
- Ez miño seme-alabana posible 'zu jarraitu igual-igual.
- Klaro, zuk itten 'zu.
- 'Ta honek 'e bai semiri. 'Ta Lolik 'e esan du, beak semiri 're bai.
Enkanbio, Lorenai 'ta zeakin...
- Lorenai eta Maitanei 're...
- Kosta itten yola hika ittia, 'ta semiri bai.
- Bai, hoi da.
- Bai, zeak... ohitturak.
- Ohitturak. Hoi ohittura da, bai.
- Oan, hoi berriz dena zea... pixteko zail xamarra do.
- Zailla, bai.
- Bai, mantentzia da zeana... mantendu ezkio bai, miñon galtzen ai dena, berriz, zailla.
- Galtzen ai dena zailla.