Iturriotz: hikaren tenploa

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:50:20 - 0:52:20 (2' 00'')
Laburpena Gehiena Iturriotzen hitz egiten da hika. "Burla itten zigutenan, zakarkian hitzeingo bagenuke bezala, ziki-zaka ta... Ta hara oain, guk gorde azkenin!". Hika.

Transkribapena

- Mutillak bai eta guk ez. Bai e, nik uste dut gehiena Iturriotzen dela e.
- Bai hala saten da. Esayera hala da e. Iturriotzen.
- Geo gaiñea zea, burla itten zigutenen, zakarkiyan hitz eingo bagenu bezela.
- Ziki-zaka, saten zitenen bai.
- Hika 'ta tuka 'ta ez dakit zer 'ta hara oan, guk gorde!
- Hara oan gu.
- Azkenin.
- Beitu!
- Bai, bai beti hika 'ta tuka 'ta hitza zea... oso hizkuntza zakarra genula 'ta
beti hola aitzen zin 'ta hara nola din gauzak.
- Oaiñ berriz estimatu itten!
- Hoixen!
- (...) gaizki itten genula guk hika 'o.
- Oaiñ honea bizitzea torko dinak zer dia bertako gaztia 'o kanpokuk 'e torko 'ia ez?
- Hoi ez dakit, ez dakigu, zailla da. Zailla da jakiten.
- Kanpokua bai e.
- Klaro, proteziyokota torriko ttun hemengo jendia, porke Oiyartzunentzako delako. Bai, berrogeita hamabi dia etxebizitzak in ttutenak proteziyokuk
baiña beste garestiya hoita zein etorriko den... hoi zaillagua da jakittia.
- Hoiri hika guk nola ingo yogu ba?
- Eske konfintza ber da.
- Noski!
- Hemen bertakuk dinai ba ingo yogu hika, miño bestiri...
- Zailla.
- Zailla da.
- Relaziyua oso zuzena ber 'zu izan, hika...
- 'Ta gaztiai 're ze san zute? Neska gaztiai 're kosta itten zattuztela?
- Ez nik denai, baiña gertatzen dena da ikusten 'zu neskak ez dakitela zeatzen... hikan. 'Ta zuk igual hikan mintzatzen zea, biño beai ikusten yozu larrittua erantzuteko zea garaiyin 'ta ordun saten 'zu: "Zuka hitz eingo yot". Galdua ikusten zulako.
- Hoi da. Hoi bai.
- Eta zueri gurasuk hika ingo zizuten ba?
- Bai, bai.
- Bai.
- 'Ta zuek zuen seme-alabei ez?
- Bai, bai.
- Nik semiri bai. Alabai ez, alabai e'nau atetzen hola hika, tarteka hitz batzuk e.
- Bai, bai. Nik semia dut, 'ta horrei hika itten yot.
- Nik semiri bai, eta alabai gutxiyo.
- Kosta itten.
- Bai. Gehiyo itten zian... zuka gehiyo atetzen zian.