Eliza, euskaraz; eskola, erdaraz.

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:28:00 - 0:31:00 (3' 00'')
Laburpena Mezak latinez izaten ziren, baina abestiak euskaraz. Naximentuarekin ere euskaraz kantatzen zuten. Garai hartan euskarari elizak kontu zion. Eskolan egiten zen erdaraz. Lorentxak dio beraiei ez ziela inork galarazi euskaraz egitea. Gero haurrei bai; eskolan erdaraz egin behar izaten zen. Inaxi 11 urte arte mojetara joan zen eta gero publikora, Bekoplazara.

Transkribapena

- Gañekun bueno, bai, kanta asko.
- 'Ta naximentukin 'ta atetzen ziñaztenin? euskeraz aitzen ziñazten kantak euskeraz zin 'o ?
- Karo!
- Bai
erderaz e' bagenittun e'!
- Kanta geyena elizan hala zen, meza latiñez miño
gañekun gañeko kantak euskeraz zaten zien
- Dena euskaraz zen
Oañ naximentukin, kantatzen genittun erdaldunak e' batzuk bañon euskaaz bataz beste, hoixe! Bai! 'Ta zean e' bai eguarrita 'ta kantatzen genunin elizan e'
- Euskarai nik usteut, garai haitan euskarai elizak kontu ziyola. Eskoletan erderaz itten zen miño eliza eliza beti
- Dotriña euskeaz maten zen ez?
- Bai
- Guk e ' hala in genun kumuniyua 'ta dena 'ta geo 're
- Bai elizak kontu ziyon. Meza latiñez ematen zu miño sermoyak eta
- Denak euskaraz
- Euskaraz 'ta kantak e bai , bai
- 'Ta geo apaizak 'ta ze aitzen zin, kalin konpaziyua, beste jendikin 'ta apaizak ze aitzen zin kastillanoz o' euskeraz?
- Euskuaraz!
- Ez ba, ez ba!
- Oiartzungo jendikin? erdaldunakin aiko zin miño gañekun euskaaz denakin aiko zin! Don Jose Luis 'ta bueno!
- Erdera geyo gio sartu zen, beandugo oan dela berrogei bat urtetik honea 'o hola bittartian. Gerratian esateute askok eta askok euskaraz galazi in ziyotela miño gui etziun sekula iñorrek galazitttu euskaraz hitzeittia.
- Ez iruitzen zigu
- Horregatik eztakiu erderaz!