Elizako koruan

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:24:30 - 0:28:00 (3' 30'')
Laburpena Inaxi kalean asko ibiltzen zen. Urte askoan aritu da abesbatzan. Hasieran, Mari Carmen Galtzarainek erakusten zien abesten, eta naximentuarekin kuadrila ederrak ateratzen ziren. Elizako koruan Don Pablo apaizarekin eta gero Oñatibiarekin ere aritu zen. Meza latinez izaten zen.

Transkribapena

-E?
- Ni kalin asko ibiltzen nitzela.
-Bai?
- Ni bai. gu hor kantari 'ta naximentukin 'ta atetzen giñan kuadrilla izugarriya.
Haundiya, Mari karmen Galzarainekin. Ni Don Reginon alabak eakusten zigun
eta ongi ongi ongi ensaiatu, ensaiota asko joten giñan 'ta geo bi o' hiru bozata jarri 'ta oso oso earki ibiltzen giñan.
- Kantatzen 'ta eakusten zizuten? Kantai 'ta eakusten zizuten?
- Bai, bai
- 'Ta non eliz elizan ingurun o'...
- Ez, ayuntamaentun
- Elizako inguruan elizan izeninan o'
- Ayunta ayuntamentun ikasten genun
- Bai miño eliztarrak bezela
- Don Pablokin elizan hoi bai. Don Pablokin izaten giñan ba, kantak oso kanta politak ikasten genittun 'ta geo elizako kantak kantatu elizan.
'Ta geo berriz gizonakin 'ta sartu giñan miño berandugo. Ya meza kantatzea 'ta hoi.
- 'Ta asko ziñazten, emakume asko ziñazten kantai 'ta aitzen ziñaztenak?
- U bai!
- Bai e?
-Gu kantari, bai, aitzen giñan bai oan enaz akortzen zenbat urtetan 'ta, miño aitzen kantari meza 'ta hala zea itten genun, latiñez. Itten ganittun kantatu
guk, gizonak eta emakumik. Bai 'ta gio Lartaun sartu zen 'ta ordun ya, ya gu gutxiyo.
- Aa.
- Ez ya san genun ba, zartu giñala 'ta
- Gio atzea zea entiarrotako kantak, entiarrota berriz gu. 'Ta hasi giñan berriz gu. Gu hasi giñan berriz bai.
Perikok hasi ber dugu guk e' 'ta, arrauna itten zuten 'ta geo guk e'
- Oañ Periko oañ hilla da hoi hua miño
- Ya oañ arte jon naz ni kantatzea zea entiarrota kantatzea!
Oañ enaz joten ya miño gañekun bai. Guk Perikokin hitzeitten genun. Periko 're hil zen 'ta
- Mm bai
- Bai
- Eta lenoztikan hasi ziñaztenak hanako Don Pablokin ta aitzen ziñaztenin, baka e... oañ gio entiarrotan bakarra aitzen ziñazten? Miño bestela ze, meza nausitan 'ta aitzen ziñazten?
- Xanix bai, konpaziyo batea, kantatuko ganun, ahaztu itten dia miño, Xaniztebanetan, meza ikasi 'ta Oñatibiakin e' bai. Gio zeakin zean ibilli giñan
Don Pablon ondorenin Oñatibiakin, ibilli zen jendia asko, ni ordun enitzan joten miño geo sartu gui,
guk genakigun misa de refisio o' delaku hoi eta deittu n ziguten 'ta gio handikan aurrea pues hasi giñan Oñatibiakin.
'Ta nolabatte eondu giñan joten hasi 'ta miño atzea sartu 'ta gio honea berriz
- Gustoa ez?
- Hombre! beti gio gañea ensayoa joten giñan aitzaki txartxia hua ensayoa juteko! Hoixe
- Karo aitzaki harrekin gañea
- Itxetik alde!
- Itxetik alde egin, abi ba, hoi ba!
- Garroko 'ta , hoik geo ya ez, zertik hok ezkondu in tzin ya, zean 'ta gu, hemen bertakuk Oiartzunendikan