Mendinzarreko eskola

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:13:53 - 0:16:30 (2' 37'')
Laburpena

Mendinzarren eskolak ematen zituen Anttoni maistrak. Donostiako lehengusuak gehiago zekien erdaraz. Anaia zaharrena bihurria zuen Joxemarik.

Transkribapena

-Zu gotuko za Mendinzarreko eskola?
-Ni hoi ya, ni ez nitzan han ibillittu. Biño bai anaiya zaharrena 'ta hoik Anttoni maistrakin.
Beak 'e ez zakin gaixuak harrek 'e askoikan biño jo... Bai hoi zea zen, gue lengusuak lenoztik san dutena Fermin Calbetonen denda 'ta zuna, harren semiak eta eskolan Donostiyan ibiltzen zienak.
Biño zean bakaziyotako garaiyian baserrira, gu baserrira torri 'ta hoikin gue anaiyak, bi anaikin batin batea hara jon eskola eta erderaz harrek 'e zerbaitt 'e esan eta zuk kontestatu in biar.
Eta san ziyon: "Cuero, cuero!" Ez, ez, nola? Dios ahaztu 're ziak nola zen. "Cuero es aquello que, larrua larrua" Zeak Anttoni maistra horrek. 'Ta bestiak bazterretikan "Cuero sanki yok, cuero sanki yok!"
Eta gue anaiyak: "El arro!" Geo bestia bazun.
-El arro.
-Bai. Eta zea, eskergabe. Eskergabe. Eta: "San yok ingrato, ingrato san yok ingrato"
'Ta eskergabe "Ingrato!" harrek esan 'ta "Erki torri 'uk hietzat!" maistrak. "Erki torri 'uk hietzat!". Bai guri, gue anaiya zaharrena tipo zelebria zen.
'Ta, bai harrek jo amona. Maistra horrek amona 'o amonan bat izango zun, bere ama 'o ez dait zein izango zun eta hua zea utzi, kastigatuta utzi.
Bazkaltzea jun gabe gue anaiya zaharrena hoi. Eta amona jarri harren guardiyan, horrek jon 'ta atzaparrakin arpei guziya larrutu. Eta eskapo in 'ta bazkaltzea itxea. Bai bueno hoi!
-Orduan 'e gaiztua zen?
-Gaixtua.