'Adoración Nocturna'

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:47:15 - 0:50:00 (2' 45'')
Laburpena

Manuel 'Adoración Nocturna' eliza taldekoa zen. Errenteriara jaitsi eta gaua elizan pasatzen zuten. Ehiztariak eskopetarekin joaten ziren goizeko lauretan. Erniora asko joaten ziren, trena eta autobusean. Lehendabizi, oinez ibiltzen ziren, eta, gero, bizikletan. Hika.

Transkribapena

- Hau bakizu zer zen? Hau gue anaiyakin ibiltzen zen asko 'ta honen berri alde alde banakiyen. Alde alde banakiyen honen berri.
- Gezurra saten bazun 'e, jakingo zenun
- 'Ta hau gaiña izandu da gizona Adoración Nocturna. Gue neskak hemen baleudeke sango luke: "Ama, zertik ai za kontu hoik saten?" San ez zute ba denak esateko! Adoración Nocturna badakizu zer den? Ez? Garaiy batin izaten zen arratsin jon elizara 'ta lurrian ez dakit ze ibiltzen
zin arrosaiyua errezatzen 'o zeatzen...
- Lurrian 'ta ez ez.
- Nun ibiltzen ziñazten ba?
- Itxe 'at bazen, hara jon 'ta arrosaiyua errezatu 'ta (...) aittu. Eliza torri 'ta eliza jetxi handik, itxi hartatik, barrendik 'e kamiyun azpitik. Errenteiyan. Kamiyun azpiyan jetxi 'ta... Han eliza jon 'ta kanta batzuk kantatu 'ta segi!
- Bai. 'Ta gaba han pasa.
- Gaba han pasa. Besteik ezer ez.
- Elizan?
- Goizeko lautan meza 'ta itxea.
- Bai.
- Biño hoi zembatero? Eunero 'ta ez zenuten ingo!
- Hoiy hillian behin 'ta hola izaten zen.
- Ez, eunero ez zuten itten.
- Hillian behin 'ta hola izaten zen.
- Hoiy zer zer, zer ziñazten kongregaziyua...
- Bai, dembo bateko kongregaziyua bezela hoik Adoración Nocturna.
- "Han izango 'uk zea, meza 'ta jongo al ga...?" "'Ta ikusiko 'yeu aber zer den." 'Ta jon itten giñen.
- Hoixe. 'Ta santun baizin bezela hara, han.
- Arratzeko... Goizeko lautan izaten zen meza. Eta joten zien asko oan tempoaldi hontan, ehizako usuak harrapatzeko 'ta joten zen jende asko ben eskopetakin lautako meza entzutea.
- Pues horixe.
- Goizeko lautan, e!
- Ben eskopetakin eliza?
- Eskopetak askatu...
- Bai.
- Meza entzun 'ta ehizira.
- 'Ta aleiya, geo suertia eukitzeko 'ro...
- Bai, horta joten zin hok! Hok joten zin oraziyuk eta ittea. Eliza joten zin oraziyuk eta ittea. Garaiy batin... Oan bezelako personak ez zin. Garaiy batin bazien hola erdi santo holakuk, geo pues nahiz impernuko demoniyuk izan! 'Ta hok 'e itxura hua itten zuten. Itxura hua.
- Bai, bai.
- 'Ta hau zer da, santua 'o impernukeo umia?
- Oan bitatik.
- Ni batez.
- Bitatik honek oan! Bitatik.
- Geo beste gauz bat 'e bazen han, Erniyo. Honezkio jon za behiñ biño gehiyotan.
- Behiñ.
- Behin bakarrik? Jesus.
- Orduan izaten zen goizeko bostak hamar gutxitan trena.
- Ai ama!
- Errenteiyan. Zeara... Nola du izena du (...). Han trenatik atea 'ta seittuan korrika autobusa harrapatzen bazenun, andre zarreta, bestela oiñez bire haundiya zen dena.
Hua joteko 're meza erdi bukatuan 'o apaizaiy san 'ta " Benga, segi segi". Hola ibilliyak gea gu. Geo hasi giñan bizikletan 'ta orduan Adoraziyoa joten giñan bizikletak elizan barrenin sartu 'ta segi. Biño orduko kontuak dia hoik!