Elkarrekin hasi zirenekoa

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:45:25 - 0:47:15 (1' 50'')
Laburpena Manuelekin nola hasi zen. Tolosara joan ziren, inauterietara. Ordularia oparitu zion Manuelek.

Transkribapena

- Bueno hoi denak utzi nittun 'ta geo atzetik segi hau. Hau. Tolosa eaman zin gue anaiya engaiñatuta "Guazen man Tolosa!" "Tolosa? Zerta jon ber dit nik Tolosa? Zeiñekin ibiltzea?" Harrek oaiñ andria duna neska zun orduan. "Ni Tolosa zeiñekin ibiltzea?" 'Ta bai, guazen man,
Manuelek jon nahi din 'ta guazen man labak!" Jo, banekiyen atzetik segika zabillela 'ta ni 're euna pastetik eta... Euna pasatzetik eta jatetik "Beno bale! Jongo nak!" Bi pareja aldiyak jon giñan Tolosa.
- Karnabal euna zen.
- E?
- Karnabal euna.
- Karnabala.
- Karnabal euna.
- Karnabaletan.
- A!
- Ez dakit iande hua zen, 'o hurrungo iandia zen, hoixe ez nuke esango... "Tori erlojua" honek. Biarren iandia 'ro hiruarren euna "Tori relojua". "Ostras, honei hartu in berko ziot ixi-ixillikan".
Gaur arte! Hau ez da, e, honek emana, e? Biño, behintzat biarren iandin 'o man zin relojua 'ta gaur arte.
- Auro hasi ziñan errealuk itten ordun?
- Seittun. Bai baizekiyen bestela ez ziala harrapatuko!
- Denak nastu zittun béak eta! Béak baten batekin geatu ber.
- Bai. 'Ta zuk 'e bai!
- Ni ez nitzan iñokin ibilli e!
- Bakit ez ziñela ibilli! Biño bakit ne atzetik zebiltzala! Aittu! Relojua in zin demboan, pues, eñgaiñatu zin relojukin 'ta yasta, gaur arte! Bodas de oro in genittun 'ta...
- 'Ta ezkontzeko zeiñek zeiñei eskatu ziyon ezkontzeko?
- Ezkontzeko? Ez dakit, aspertu giñen demboan sango genun ezkondu in ber genula 'ro... Hoixe ez zattut esango, ez dakit béak eskatu bazin 'o ez bazin 'o... Hoi ez dakat goun. Bestina bai, biño honena ez dakat goguan egiya san. Bost urte in genittun!
- Honek kondiziyuk eskatuko zizun, e!
- Ez.
- Ez, honeiy ez niyon kondiziyoik eskatu! Hau bakizu zer zen? Hau gue anaiyakin ibiltzen zen asko 'ta honen berri alde alde banekin.